2009/12/22

AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.
Adostutakoa honakoa da:
Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu.
Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango lizkieke..
AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.
Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.
Olentzero Eguna HERRIZ HERRI
Abanto
Sanfuentes
11:00: Gabonetako eskulanen tailerrak eta aurpegia margozteko, Pilar Albín plazan.
17:00: Olentzero Santa Luziatik jaitsiko da, auzoko kaleetatik. Gozokiak eta ilusioak banatuko ditu helduen eta txikien artean, eta Pilar Abin plazan amaituko du ibilbidea. Hori guztia, Sanfuentesko Abesbatzaren eta Herrizaleak txistularien gabon-kantekin batera.
18:00: “Pailazo-ikuskina” Eskola Zaharretan eta, jarraian, txokolatada eta gaztaina erreak.
Las Karreras
11:00: Gabonetako eskulanen tailerrak eta aurpegia margozteko, Haritzalde plazan.
17:30: Olentzeroren kalejira, La Trinidad plazan hasita; Las Carreras idi-gurdian zeharkatuko du, trikitiaren doinuaz batera.
17:30: Olentzeroren kalejira, La Trinidad plazan hasita; Las Carreras idi-gurdian zeharkatuko du, trikitiaren doinuaz batera.
19:30: Haritzalde plazako ekitaldi-aretoan umetxoentzako “Pailazo-ikuskizuna”. Amaitzean, Olentzerok liburuak eta gozokiak banatuko ditu herriko umeen artean.
Gallarta
11:00: Gabonetako eskulanen tailerrak, Olentzerori Futuna idatzi eta margoztu ahal izango diozue. Gainera, CD zahar bat baduzu, zure gustara apaindu ahal izango duzu. Han dena Eusko Gudariak plazan.
17:00: Kalejira Olentzerorekin eta artzainekin, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museotik; bertan, Olentzeroa abeztuko dugu, Aldatz Gora fanfarrearekin batera. Olentzerok adinekoen egoitza bisitatuko du, eta, El Cerrotik zehar, Bizkaia plazaraino iritsiko da.
17:00: Kalejira Olentzerorekin eta artzainekin, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museotik; bertan, Olentzeroa abeztuko dugu, Aldatz Gora fanfarrearekin batera. Olentzerok adinekoen egoitza bisitatuko du, eta, El Cerrotik zehar, Bizkaia plazaraino iritsiko da.
20:00: Eusko Gudariak plazan, Olentzerorekin batera, ipuin-kontalari batekin primeran pasatu eta gaztaina erreak jango ditugu.
2009/11/27
Zergatik ez? Jakina, bai horixe!
.bmp)
Luzea da gure hizkuntzaren menperatze ibilbidea, eta orain aukera berri baten aurrean gaude. Funtsean galdera hau planteatu: “Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?” eta galdera horri “Zergatik ez?Jakina, bai horixe!” erantzuteko konklusiora heldu nahian aritzen gara Tailerrean zehar.
Tailer honek bi hitzordu izango ditu:
Lehenegoa, abenduaren 2an, Ortuellako Kriseilu euskaltegian, goizeko 10etan.
Bigarrena, abenduaren 16ean, arratsaldeko 19etan. Ortuellako Harrizulatzaileen lokalean.
Euskararen Eguna!

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Baina hori ez du esan nahi, urteko gainontzeko egunetan euskara alde batera utzi behar dugunik. Euskaraz urtean 365 egunez bizi eta gozatu behar da.
Egun "berezi" honetan, meatzaldeko herrietan hainbat ekintza egongo dira:
Abanto-Zierbenan
9:30-13:30 eta 16:30-20:00: EUSKARAZKO PRODUKTUEN TXOKOA, Gallartako kultur etxean
17:30etan Gallartako kultur etxeko areto nagusian: TXOBORRO MAGOA
17:30etan Gallartako kultur etxeko areto nagusian: TXOBORRO MAGOA
Muskizen
Haurrentzako hainbat ekintzaz gain...
19:00etan, Meatzari Aretoan, KANPAIAK JO BITARTEAN antzezlana. Gu gonbidapenak ditugu, nahi duena eska ditzala.
Ortuellan
Eskolek hainbat ekintza antolatuko dituzte.
2009/11/25
Euskarazko Produktuen Txokoa!



Abenduaren 3an, GALLARTAko Kultur Etxean: 09:30-13:30 eta 16:30-20:00. Honekin batera sorpresatxo bat egongo da, Kultur Etxeko Areto Nagusian!! 17:30etan TXOBORRO MAGOA!
Abenduaren 9 eta 10etan, MUSKIZeko Gaztegunean 18:00-20:00 bitartean.
Abenduaren 14an, ORTUELLAko Gorbeia Aretoan: 9:15-13:15 eta 16:45-19:45. Eta honetan ere sorpresatxoa, ERIZ MAGOA, 15:15etan.
Bertsolari Txapelketa Nagusia BEC-en

Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia! Lau urtez izan gara bertsozaleok ekitaldi honen zain, eta, jada, hilabetea baino gutxiago falta dugu honen finala ikusi ahal izateko.
Milaka lagun batzen dituen ekitaldi ikusgarri honek gero eta arrakasta handiagoa du euskaltzaleon artean. Goiz eta arratsaldez giro euskaldun aparta eta txapelketa bateko tentsioak nagusi, bertsolaritzaz gozatzeko aukera paregabea dugu hauxe.
Animatuko zara jai honetan parte hartzen?
Milaka lagun batzen dituen ekitaldi ikusgarri honek gero eta arrakasta handiagoa du euskaltzaleon artean. Goiz eta arratsaldez giro euskaldun aparta eta txapelketa bateko tentsioak nagusi, bertsolaritzaz gozatzeko aukera paregabea dugu hauxe.
Animatuko zara jai honetan parte hartzen?
Sarrera (26€) erosteko informazio gehiago hemen.
Egin zeure apustua! Ezetz klasifikazio osoa asmatu!
Olentzero ttipien lehiaketa!

Iaz olentzero oso polita egin ziren. Aurten ere, horrela izatea espero dugu. Horretarako zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Egin zuen Olentzero ttipiak eta Abantokoa Aek euskaltegian aurkeztu abenduaren 11a baino lehen.
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago hemen.
Sari banaketa abenduaren 18an izango da, 18:30etan, Las Karreraseko udal aretoan.
Durangoko Azoka

Urtero bezala abenduko zubian, 4tik 8ra, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzen da. Aurten, Muskiz eta Ortuellako Euskara Zerbitzuek autobusak jarri dituzte institutuentzat. Berbalagunetik ere joan nahi dugu eta jende kopuru majoa animatzen bada, autobusa ere jarriko dugu.
Gure proposamena abenduaren 7, astelehenerako da. Egun pasa, goizeko 10etatik arratsaldeko 18etara. Animatu ezkero, bidali mezua: meatzaldea@aek.org
10:00etan Muskizeko BBK ondoan dagoen bus geltokian.
10:15etan, Ortuellako Manfer ondoan dagoen bus geltokian.
2009/11/09
Mendi Irteera...Piko La Kruzera!

Irteera igandean (azaroak 15) izango da. La Reinetatik Piko la Kruzera abiatuko gara. Egun horretan arropa erosoa jantziko dugu, euritarako zira, bokata eta ura sartuko ditugu motxila barnean eta kirol apur bat egingo dugu.
Udazkenak gure mendiei ematen dien kolore izugarria ikusi nahi???
Kale Perkusio tailerra

Noiz? Azaroaren 18 eta 25ean.
Non? Kultur Aretoan (Gallarta)
Ordua: 19ak aldera
Erritmo afrikarrez gozatu nahi baduzu, barruan daukazuna askatzeko gogoa badaukazu... parte hartu tailer honetan. Izena eman lehen bait lehen!!
Izena emateko epea Azaroaren 16an, honako helbide hauetan:
2009/11/03
Barreterapia (kar,kar,kar)

Izena emateko epea eta lekua:
Azaroaren 16an
Ortuellako Euskara zerbitzuan edo e-posta bidez: meatzaldea@aek.org
BARRETERAPIA TAILERRA
Data: Azaroaren 17 eta 24an
Ordua: 18:30etatik 21:00ak arte.
Lekua: Sagrada Familiako Haurtzaindegian (APNABI)
2009/10/30
2009/10/26
Euskal kabareta Meatzaldean!

Kabareta, komedia, musika eta poesia uztartzetik sortu da Bilbon otsailaren 26an estreinatu zen «Mirande Kabareta», Edorta Jimenezek buruan zerabilen ideia bati jarraituz osatu duten antzezlana. Izan ere, Andima Ibiñagabeitiak Jon Miranderi idatzitako gutun bat du abiapuntutzat, zehazki, bertan azaltzen den galdera bat dela-eta: noizko euskal kabareta? Jimenezek politikoki zuzena ez den testu bat idatzi zuen, eta Galder Perez eta Ane Zabalaren laguntzarekin antzeztuko du.
XX. Euskararen Astea, Muskiz!
.bmp)
10:30etan Eskolen Arteko Topaketak, San Juan Plazan. Bertso eta kanta batzuen ostean, dantza-plaza Patxi Perez eta Konpainiarekin
19:00etan Karaoke lehiaketa, Meatzari Plazan. Ezinbestekoa mozorrotuta joatea. Sari edarrak egongo dira
Azaroak 3, asteartea
10:30etan, 15:30etan eta 19:00etan "Sukalde Kontuak" filma, Meatzari Aretoan
Azaroak 4, asteazkena
11:00etan eta 17:30etan "Ipar gazi - Hego geza", bidaien inguruko diaporama, bizikletan bidaiatzen duen familia baten kontakizunak. Gatzegunean
Azaroak 5, osteguna
10:00etan "Betizu izar artean" filma, Meatzari Aretoan
15:30etan "Baloia" filma, Meatzari Aretoan
19:00etan Bizkaitarrari Omenaldia, Ortze tabernan
Azaroak 6, ostirala
10:00etan eta 11:30etan "Kika Super Sorgina" filma, Meatzari Aretoan
17:30etan eta 19:30etan Pirritx eta Porrotx, Meatzari Aretoan
22:30etan Esne Beltzaren Kontzertua, Meatzari Plazan
Azaroak 7, larunbata
19:00etan Euskarazetamol. Ez Dok Hiru: Patxo Telleria eta Mikel Martinezen azken pilula! Bikaina!
Azaroak 8, igandea
10:00etan Mendi Martxa. Meatzari plazatik aterako da.
14:30etan Bertso-bazkaria, Meatzari Jatetxean. Bertsolariak: Jon Maia, Jokin Castaños eta Unai Gaztelumendi. Eman izena!
2009/10/20
X. Sagardo Eguna. Gallartan

Urtero bezala, Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak, Sagardo Eguna ospatuko du, Gallartan, urriaren 24an. Aurten hamargarrena ospatzen dute eta guztiok gonbidatuta zaudete! Hemen duzue egitaraua:
11:00etan Kalejira musikariekin alaitua
Gaztelu puzgarriak txikientzat
Artisautsa erakusketa
Talo dastaketa merke
12:00etan Plazara iristean neska-mutilek SAGAR DANTZA tradizionalak dantzatuko dituzte.
12:30etan BERTSOLARIAK. Hamaika Bertute.
13:00etan KIRIKOKETA BESTA,irrintziak, adarrak eta txalaparta. Ondoren, sagardoa egingo da antzina egin ohi den moduan. Jarraian, dantza-taldeko neskek muztioa eskainiko diete ikus-entzuleei.
15:00etan HERRI BAZKARI tradizionala Gallartako frontoian.
18:00etan Iparraldeko Herri kirolak. 10. urteurrena Gallartako Harrizulatzaileak. Gazteen eta adinekoen arteko lehia.
19:30etan TXALAPARTA erakustaldia: Zugarramurdi(Sestao), Meatzaldeko Harrigorria(Gallarta), Haladzipo(Barakaldo), Espela(Trapagaran), Baionako Txalapartariak(Baiona).
20:30etan Euskal Herriko Musika kontzertua:
TIRAUKI ERROMERIA
JON GARMENDIA ETA IÑAKI PLAZA (Diska berria: 20 Hartz Proiekt)
2009/10/19
2009/10/16
Naturkultura

NATURKULTURA 2009 Urriak 17, larunbata, 10:00 - 23:30 Polígono de San Juan (Muskiz) “Ingurumena kontserbatzen eta gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa sortzen lagunduko duten ohitura arduratsuetan oinarritutako kontsumo kontzientearen alde lan egitea da ekimen honen helburua”.
Informazio gehiago hemen.
2009/10/15
Haurrekin euskaraz!
2009/10/07
bertso bazkariko argazkiak!

2009/09/29
bideoa hemen ikusgai!
euskara praktikatzeko, euskara maila hobetzeko, zuretzat doan!
etorri gurera, praktikatu eta parte hartu!
galdetu zure herriko euskara zerbitzuan edo euskaltegian
etorri gurera, praktikatu eta parte hartu!
galdetu zure herriko euskara zerbitzuan edo euskaltegian
2009/09/24
Nafarroa oinez!

Nafarroa oinezera etorri nahi duzu?Ez galdu aurtengo aukera!
Urriaren 18an daukagu hitzordua Etxarrira joateko.
Erosi zure sarrera Abantoko Gazte Informazio Bulegoan irailaren 21etik urriaren 5era arte. Prezioa 5 euro.
Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Euskara Zerbitzua
2009/09/21
BERTSO BAZKARIA ORTUELLAN

Trapagarango Gazteguna

Hurrengo larunbatean Trapagaranen aukera ona izango duzue hainbat ekintzetan parte hartzeko! jaitsiera, herri bazkaria, pailazoak ,kontzertuak ikusteko...
Gazteguneko bazkariko txartelak jada salgai daude, hartu zeurea amaitu baino lehen!!
Prezioa: 10 euro
Trapagaranen: Terraza taberna, Pinta tabernaIlargi tabernaTrasgu berna
Prezioa: 10 euro
Trapagaranen: Terraza taberna, Pinta tabernaIlargi tabernaTrasgu berna
Ortuellan: Ferrobarril tabernan
Gallartan: Herrikon
Barakaldon: Herrikon
Antolatzailea: Basetxe Gaztetxea
TXOTXONGILOAK LAS CARRERASKO HARITZALDE PLAZAN

Hurrengo ostegunean 18:00etan txotxongiloak etorriko dira Las Carrerasera. Euskal Herriko itsasoari buruzko bidai bat ikusiko duzue Las Carrerasko haritzalde plazan edo euria egiten badu, frontoian izango da. Umeentzako ekitaldi ona da zuek eta zuen seme-alabek parte har dezazuen. Anima zaitezte!
Antolatzailea: Axola elkartea
2009/09/16
berriro martxan!
kaixo guztioi! berriro martxan gaude, hilabete honetan berbataldeak biltzen hasiko dira eta oraindik zurea ez badaukazu orain da momentua izena emateko, hurbildu zure herriko euskara zerbitzura, euskaltegira edo idatzi meatzaldea@aek.org helbidera.
Irailean ere, baditugu ekintzak egiteko:
Irailaren 24an, umeentzako ekitaldia 18:00etan Las Karrerasko Haritzalde plaza ( Euria eginez gero, herriko frontoian) info + hemen
Irailaren 24an, umeentzako ekitaldia 18:00etan Las Karrerasko Haritzalde plaza ( Euria eginez gero, herriko frontoian) info + hemen
postal lehiaketa, bidali zure postala irailaren 25a baino lehen helbide honetara: Lasagabaster,9-lonja Ortuella, edo bidali gure helbidera. info+ hemen
eta irailaren 26an Trapagarango Gazte Eguna, jaitsiera zaratatsua, herri bazkaria, kontzertuak... info + hemen
ah! eta euskaltegietako matrikulazio kanpaina martxan dago, eman izena!
2009/07/07
irailerarte!

2009/06/30
LAN ESKAINTZA
AEK-k
BERBALAGUN EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU
BERBALAGUN EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU
Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Meatzaldeko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Euskalduna izatea.
• Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
• Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
• Meatzaldekoa izatea.
• EGA titulua edo baliokideak.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org Erreferentzia: meatzaldeko berbalagun
ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66
2009/06/24
GURASOENTZAKO TAILERRA
2009ko transmisio-kanpainan banatutako KU-KU gida lantzeko
LAGUNDU ZURE SEME-ALABEI EUSKARAREKIN
uztailaren 1ean, 10:45ean Ortuellako BHI institutuan
IRAUPENA: 2ORDU
NOLAKO TAILERRA: PRAKTIKO ETA DINAMIKOA
HARTZAILEAK: HAUR TXIKIEN GURASOAK (edo aiton-amonak)
PLAZA MUGATUAK
DEITU 946640200(40) TELEFONORA IZENA EMATEKO!
LAGUNDU ZURE SEME-ALABEI EUSKARAREKIN
uztailaren 1ean, 10:45ean Ortuellako BHI institutuan
IRAUPENA: 2ORDU
NOLAKO TAILERRA: PRAKTIKO ETA DINAMIKOA
HARTZAILEAK: HAUR TXIKIEN GURASOAK (edo aiton-amonak)
PLAZA MUGATUAK
DEITU 946640200(40) TELEFONORA IZENA EMATEKO!
Argazki tailerreko azken saioa
2009/06/21
Masaje tailerra bueltan dator!!

Adi! hilabete hasieran masaje tailerrak izan zuen arrakasta ikusirik, berriz ere errepikatzea erabaki dugu, oraingo honetan aurpegiko masajeak izango dira!! beraz, animatu zaitezte eta etorri:
masaje tailerra
ekainaren 29an
19:00etan Ortuellako Gorbea aretoan
2009/06/18
bidaiatu merke!
atzo eman genituen pista batzuk bidaia merkeak sarean lortzeko, jarraian duzue laburpena helbide eta adibide batzuekin. ah! eta ez ahaztu, udan zauden lekutik bidali postal edo argazki bat lehiaketan parte hartzeko! argibide gehiago hemen
2009/06/16
Kastron ere euskaraz!
2009/06/15
Aste honetakoa
Ekintzak
-Ekainaren 16an, asteartea, 20:00etan Ortuellako Aek euskaltegian Argazki tailerrarekin jarraituko dugu Asier Arroita maisuaren eskutik.

-Ekainaren 16an, asteartea, 20:00etan Ortuellako Aek euskaltegian Argazki tailerrarekin jarraituko dugu Asier Arroita maisuaren eskutik.
-Ekainaren 17an, asteazkena, 20:00etan Ortuellako La Bella Piazza jatetxean, arkupean (Los Arcos), merkeago bidaiatzen ikasteko aukera izango dugu, bidaia merkeak sarean topatzen irakatsiko digute gure Saioak eta Jabi Santamariak.

-Ekainaren 18an, osteguna, 19:00etan Muskizko Gaztegunean Taper Sex tailerra! lotsa gainditu eta etorri sex-shop batean topatzen dituzun produktuak kuxkuxeatzera!!
Berbalagunon afaria
ekainaren 26an izango da muskizko gatika tabernan. Informazio gehiago hemen
bertara joan nahi baduzue, eman izena lehen bait lehen. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA BIHAR.
Izena emateko, bidali e-posta bat meatzaldea@aek.org helbidera eta esan ea zer nahi duzuen jateko, haragia ala arraina. Espabilatu, animatu eta etorri!!!
Berbalagunon afaria
ekainaren 26an izango da muskizko gatika tabernan. Informazio gehiago hemen
bertara joan nahi baduzue, eman izena lehen bait lehen. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA BIHAR.
Izena emateko, bidali e-posta bat meatzaldea@aek.org helbidera eta esan ea zer nahi duzuen jateko, haragia ala arraina. Espabilatu, animatu eta etorri!!!
2009/06/11
Astebururako planak

GALLARTAN TXORIZADA
TRAPAGARANEN LONJERO EGUNA
Larunbatean, Trapagarango San Gabriel auzoko jaien baitan Lonjero Eguna ospatu dute Trapagarango gazteek; info+ hemen

Bihar, ostirala, txorizada eta talo tailerra izango da gallartako txosnagunean 20:00etan Berbalagun eta Axola Euskara Elkartearen eskutik. Animatu eta hurbildu txorizo gozo-gozoa jatera!!
TRAPAGARANEN LONJERO EGUNA
Larunbatean, Trapagarango San Gabriel auzoko jaien baitan Lonjero Eguna ospatu dute Trapagarango gazteek; info+ hemen

Argazki tailerra, hasi eta aurrera!

Asteartean argazki tailerreko saio teorikoan 10 lagun inguru bildu ginen, bertan ikasi genituen makinaren atalak; diafragma, obturadorea, sentsibilitatea eta haien erabilera. Ikasi genuen argazki bakoitzaren balioa, argazkiaren helburu psikologikoari erabilera teknikoa ematen...
Hona hemen, hortarako erabili zen materiala: HEMEN
eta gogoratu, hau ez dela amaitu, datorren asteartean 20:00etan klase praktikoa izango dugu, berriz ere Ortuellako euskaltegian. Argazki makinak hartu eta denak kalera!! animatu eta etorri!
Masaje ikastaroa, arrakastatsua

Hona masaje ikastaroko argazki gehiago: HEMEN
aurrera begira, beste saio bat egitea pentsatzen hasi da talde masajezalea, beraz adi!!!
aurrera begira, beste saio bat egitea pentsatzen hasi da talde masajezalea, beraz adi!!!
2009/06/09
Argazki Lehiaketako Oinarriak
LEHIAKETA:
Oporretako argazki edo postal bidali behar da.
Argazki edo postalean euskarazko testu labur bat idatzi behar da.
PARTE HARTZAILEAK:
Partehartzaile bakoitzak argazki edo postal bakarra baino ezin du bidali.
Izen-abizenak eta bere helbidea gutunazal batean jarri behar dira.
BIDALTZEKO EPEA:
Gutunak bidaltzeko epea ekainaren 26tik irailaren 25era bitartean izango da.
Gutunak Ortuellako Kriseilu Euskaltegira, Lasagabaster 9. 48530-Ortuella, bidali behar dira.
SARIAK:
Sari banaketa Ortuellako Euskal Jaietan burutuko da:
1. Saria: 200 euroko asteburuko egonaldia bikote batentzat
2. Saria: Argazki makina digitala (asko jota, 175 eurokoa)
Oporretako argazki edo postal bidali behar da.
Argazki edo postalean euskarazko testu labur bat idatzi behar da.
PARTE HARTZAILEAK:
Partehartzaile bakoitzak argazki edo postal bakarra baino ezin du bidali.
Izen-abizenak eta bere helbidea gutunazal batean jarri behar dira.
BIDALTZEKO EPEA:
Gutunak bidaltzeko epea ekainaren 26tik irailaren 25era bitartean izango da.
Gutunak Ortuellako Kriseilu Euskaltegira, Lasagabaster 9. 48530-Ortuella, bidali behar dira.
SARIAK:
Sari banaketa Ortuellako Euskal Jaietan burutuko da:
1. Saria: 200 euroko asteburuko egonaldia bikote batentzat
2. Saria: Argazki makina digitala (asko jota, 175 eurokoa)
Epaitzeko oinarriak:
-Ez da egilearen izena ezagutuko.
-Argazki edota postalaren orijinaltasuna (polita, sentimendua, errealismoa…) baloratuko da: 0-5 puntu.
-Testuaren lanketa, irudimena, idazkera: 0-5 puntu
-Testuaren eta argazkiaren arteko lotura (esanahia):0-5 puntu
-Beraz, postal edo argazki batek gehienez 15 puntu lortu ahalko ditu eta gutxienez 0.
-Ez da egilearen izena ezagutuko.
-Argazki edota postalaren orijinaltasuna (polita, sentimendua, errealismoa…) baloratuko da: 0-5 puntu.
-Testuaren lanketa, irudimena, idazkera: 0-5 puntu
-Testuaren eta argazkiaren arteko lotura (esanahia):0-5 puntu
-Beraz, postal edo argazki batek gehienez 15 puntu lortu ahalko ditu eta gutxienez 0.
2009/06/03
Ekainean ARGAZKI TAILERRA
2009/06/01
Nola bidaiatu merke-merke? Tailerra

Proposamen bat daukagu zuentzat:
kafe tertulia: zelan prestatu zure bidaia merke merke!
bidaia merkeak interneten bitartez antolatzeko argibideak.
non? la bella piazan pizzerian (gero geratu ahal gara hor afaltzen)
noiz? ekainaren 17an (asteazkena) 20etan
bete jarraian dagoena eta berbidali hona: meatzaldea@aek.org
1)nora bidaiatu nahi duzu? -EH -Frantzia -Espaina -Europa -Beste kontinente batera
2)zenbat denbora? -asteburu pasa -aste bat -egonaldi luzea
3)nola? -familia -bikotea -bakarrik -lagunekin
4)nola? -Hegazkinez -Kotxez -Bizikletaz -Trenez
5)aurrekontu maximoa __________€
Udako ikastaroak 2009. Garena ikasteko biderik laburrena

Ikastaro trinkoak
Udako barnetegiak
Familientzako barnetegiak
Barnetegi ibiltariak
Xiberera ikastaroa
Zuberoako euskalkia ikasteko ikastaroa
INFO+ HEMEN
2009/05/29
las carreras jaietan!
OSTIRALA, 29
17:00 APAR JAIA Las Carrerasko pilotalekuan.
19:00 - 22:00 “SAMASIKU”
txaranga.
19:30 txokolatada. 23:30 “LOS PALMERAS” San Lorenzo auzoan.
23:30 “GATIBU” taldearen kontzertua, eta “HAITZAMA” taldearekin.
LARUNBATA 30
12:00 - 14:00/16:00 - 18:00 Umeentzako parkea.
12:00 - 14:00 Herrialdeko dantza-erakustaldia.
14:00 Geure nagusientzako luncha.
14:30 Paella-jana pilotalekuko zelaietan.
18:00 Primerako JAITSIERA.
19:30 txorizo- eta odoloste-jana.
19:30 Sari-banaketa.
24:00 “ESMERALDA” orkestraren dantzaldia.

IGANDEA 31
11:00 txistulariak
11:00 Haurrentzako tailerrak.
12:00 Jaunartzeak eta dantza-alardea 13:00 San Pedro koru mistoaren kontzertua elizan.
18:00 Poxpolo, Mokolo eta Konpania.
19:30 Arkumea erreko da.
2009/05/22
las carreras jaietan!
OSTIRALA, 22
19:00 - 22:00 “EROETXE” txaranga.
19:30 txorizo eta odoloste jana
20:00 OTXOTE MUÑATONESek
23:30 Kontzertua“SEXTY SEXERS”, “LAIOTZ” taldearekin / “DANTZA ALAI” taldearekin, SanLorenzo auzoan.
LARUNBATA 23
11:00 ALDATZ GORA TXISTU TALDEA txistularien kalejira.
12:00 - 14:00/16:00 - 18:00 Umeentzako parkea
16:30 IV. Tiragoma Txapelketa.
18:00 BatuKa dantzak.
19:00 - 22:00 “SUGARRI” taldearekin.
19:30 “LA LOTERÍA” antzezlana.
24:00 “NUEVO TALISMAN SHOW”.
IGANDEA 24
10:00 Ingurumenaren aldeko V. Argazki Rallya.
10:00 Sendabelarretan joateko irteera.
11:00 Muskizko Jarraitzen Dugu Txistu Taldearekin.
11:00 - 14:00 Eskumuturreko tailerrak.
13:00 Herri-Kirolak. 18:00 Idi-probak.
19:00 - 21:00 RASPU karaoke alaitsuarekin.
2009/05/14
Asteburu honetakoa...
Ortuellako jaiek aurrera segitzen dute...
ILUNPETAN antzezlana izango da Muskizen, komedia beltz honetan artista baten eta bere bikotearen gorabeherak kontatzen dira.
...ostiralean (maiatzaren 15ean) Zarama eta Trikizioren kontzertuak izango dira
eta igandean (maiatzaren 17an) paellada mundiala! ortuellan. BerbaLagunok gurea egingo dugu!!
ILUNPETAN antzezlana izango da Muskizen, komedia beltz honetan artista baten eta bere bikotearen gorabeherak kontatzen dira.
20:00etan Meatzari aretoan
sarrera: 6€
Subscribe to:
Posts (Atom)