2014/06/30

Oporretara goaz!!!

Kaixo lagunok:

Elkarrekin ikasturte eder hau eman ostean, ondo merezitako oporrak hartzeko unea heldu da. Baina guk ez dugu deskonektatuko, eta udan ere, euskaraz jo ta su arituko gara berdin-berdin; hondartzan, herriko jaietan, edo elkartuko garen edozein tokitan. Zuek, berbalagunok; ahalik eta hobekien pasa eta irailean berriz elkartuko gara.

Meatzaldeko dinamizatzaileok.


2014/06/25

Berbalagunon topaketa. Kronika


       Ekainaren 20an berbalagunon ikasturte amaierako topaketa egin genuen Trapagaranen. Musika, kantuak eta bertsoak nagusitu ziren askari gozoa dastatzen genuen bitartean. Sudurgorriak musika taldea, Trapagaran kantuz kanta taldea eta Trapagarango bertso eskolako bertsolariak hara hurbildu ziren.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETA AUPA ZUEK!

2014/06/12

Musika tailerraren kronika

Astelehenean hainbat musika-tresna ezagutzeko aukera izan genuen: txalaparta, alboka, gaita,  pandero eta txirula desberdinak... Egia esan, umeak zein helduok ikasi genuen. Zenbat musika-tresna dauden munduan! Bazenekiten bi goilarekin edo sartagin batekin ere musika egin ahal dela? Ez, ez da musika postmodernoa; aintzinean, soinua ateratzen zuen edozein tresnak balio zuen musika egiteko. 



Eskerrik asko etorri ziren guztioi!

2014/06/11

Berbalagun topaketa, ekainaren 20an

Ez ahaztu datorren ostiralean, ekainak 20, plana daukazula Meatzaldeko Berbalagunekin. Askaria, kalejira, akelarrea, antzerkia, musika eta dantzak izango ditugu!

2014/06/10

Berbalagunon topaketa Urduñan


Berbalagun Taldeen Topaketa

Ekainak 22, Urduñako San Juan merkatuan

Elikadura Burujabetza eraikitzen euskara praktikatuz


       Hurrengo ekainaren 22an Urduñako San Juan merkatuan Berbalagunen Topaketa ospatuko da. Bertan euskaraz bizi nahi duten lagunak elikadura burujabetza eraikitzen dabilen herri batekin topatuko dira. Horretarako VSF eta Berbalagun taldeek, Urduñako eragile sozial eta udaletxearekin batera aktibitatez beteriko eguna antolatu dugu:

Goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte:

     Gosari agroekologikoa

     Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua

     Gertuko ekoizleen eskutik bertoko txakolin eta gazta dastaketa

     Taloak egiteko tailerra

     Bazkaria: Taloak, entsalada, postrea, edaria eta kafea

     Euskal abestiak eta dantzak

       Urduñara hurbiltzen diren Berbalagun taldeek eta euskaldun orok, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutzeko eta aldi beren jai giroan euskaraz bizitzekoa aukera izango dute.

Anima zaitezte!!!

Autobus bat antolatuko da eta egun osorako txartela 10 eurotan salduko da. Informazio gehiagorako zuen Berbalagun taldearen dinamizatzailearekin edo VSF-rekin jarri zaitezte kontaktuan.

VSF: proiektuak@vsf.org.es  / 695 478 735 / 94 496 11 75
Meatzaldeko Berbalagun: meatzaldea@aek.org / 607 678 075

2014/06/05


Ostiral honetan Trapagaran kantuz Trapagaranen!
Ekainaren 6an hurbildu Habana plazara, 20:00etan, eta abestu gure kantak!

2014/06/04

Udako berbalaguna


     Uda ate joka dago eta honekin batera udako berbataldeak martxan jartzeko unea heldu da. Udan Euskara praktikatzen jarraitu nahi baduzu edo ikasturte osoan zehar euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri nahi baduzu, udako berbataldeetan aukerarik onena topatuko duzu. Eman izena ekainaren 20an baino lehen, uda honetan ere asko esateko izango duzu eta.

Izena emateko: meatzaldea@aek.org edo 607678075

2014/06/02

Musika tailerra: Txalaparta eta panderoa

Astelehenean, ekainak 9, arratzaldeko 17:30ean txalaparta eta panderoa jotzeko aukera izango dugu Ortuellako Kultur Etxean. Umeak eta gurasoak batera musikaz gozatzeko ezin aproposagoa!

Ekainaren 11n MINTRODROMOA Trapagaranen, La Pinta eta Arana tabernetan, 19:00etan.
Lagunen artean tarte atsegina igaro nahi baduzu, EMAN IZENA!
Izena emateko azken eguna ekainaren 9a izango da. Solas Aek euskaltegian (solas@aek.org edo 94 492 22 40), Udal euskaltegian (euskaltegi@trapagaran.net edo 94492 34 57) edo Meatzaldeko Berbalagunean (meatzaldea@aek.org edo 607 678 075)