2013/12/12

Meatzaldeko irakurzale kluba



"Hormako paper horia" nobelaren entzunaldia prestatu dute, "Xerezaderen artxiboa" webgunean dagoen grabazioa baliatuz.

Entzunaldia, Las Karrerase, haritzalde aretoan, abenduaren 17an, asteartea, 19:30ean.

2013/12/04

Euskaldunon 1. Topaketa Ortuellan



Atzo, Ortuellan, Euskaldunon 1. Topaketa ospatu genuen. Herriko eta inguruko lagunak hurbildu ziren Ortuellako Kultur Etxera topaketan parte hartzera. 40 lagun inguru elkartu ginen antolatu zen mintzodromoan, euskararen inguruan euskaraz, giro oso ona eta parte hartzaile bikainak!!! Galder Perez izan zen topaketari amaiera eman ziona.

ESKERRIK ASKO HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!!! LASTER IKUSIKO DUGU ELKAR!!!

2013/12/02

abenduko agenda




Hemen duzue abenduko agenda!! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzen!!!

2013/11/28

Euskararen Nazioarteko Eguna Abanto-Zierbenan

                                              ABENDUAK 3

EGITARAUA:

11:00 KULTUR ETXEAN
          Udalak adierazpena irakurriko du. Udalerriko ikastetxeek gurekin batera parte hartuko dute. Bukatutakoan KIDAM MAGOA gure artean izango dugu.

17:00 TXIKITO DE GALLARTA FRONTOIAN
          Haur parkea eta tailerrak txiki guztientzat

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!


2013/11/26

euskaldunon topaketa

EUSKALDUNON TOPAKETA ORTUELLAN


ADI, LAGUNOK!!!!

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Ortuellan, 18:30etatik aurrera Euskaldunon topaketa antolatu dugu. Hauxe da prestatu duguna:

18:30ean Harrera eta izena ematea
19:00etan Berbak eta kafea. Ortuellan euskaraz bizi ahal da? Mintzodromoa.
20:00etan Galder Perezek umorezko bakarrizketa eskeiniko digu

Gogoratu! Gurasoak bazarete eta parte hartu nahi baduzue haurtzaindegi zerbitzua izango dugu!!!!

Muskizko Euskararen astean

MENDI IBILALDIA

     Igande honetan, abenduak 1, hartu mendiko botak, motxila eta bokata mendi ibilaldira gurekin etortzeko. Ez ahaztu, 10:00etan  Meatzari plazatik abiatuko gara. Amaitutakoan luntx gozoa izango dugu gure zain Ortze tabernan. Euskara euskaldunon gailurra!






Muskizko Euskararen astea

DISKO AURKEZPENA

    Azaroaren 30ean, larunbata, Euskararen asteko egitarau barruan, Josu Zubiak Argizal diskoa aurkeztuko du Ortze tabernan arratsaldeko 20:00etan. Etorri eta gozatu Josu Zubiaren musikaz!

 
-->

2013/11/25

Muskizko Euskararen astea

OIER ASLA KONTZERTUAN

     Ostiral honetan, taloa dastatu ostean, Oier Aslaren kontzertuaz disfrutatzeko aukera paregabea izango dugu Ortze tabernan
 

Azaroak 29, arratsaldeko 19:30ean.

Euskararen astea


"669. LOGELA ETA BESTE KONTAKIZUN BATZUK" liburuaren aurkezpena


     Ostegun honetan, azaroak 28, Esther Extremera Muskizko idazleak "669. logela eta beste kontakizun batzuk" liburua aurkeztuko du Kultur etxeko M aretoan arratsaldeko 18:00etan.

"
 

Muskizko Euskararen astea

PIRRITX ETA PORROTX "BIZIPOZA"


     Haurrekin une polit bat igaro nahi baduzue "Pirritx eta Porrotx" pailasoaekin aukera ezin hobea daukazue.


Azaroak 28, OSTEGUNA
17:30ean eta 19:30ean 
MEATZARI aretoan.

2013/11/22

Muskizko Euskararen Astea

 EUSKARAK EZ DU MUGARIK

         Hona hemen Muskizko Euskararen asteko egitaraua. Ekitaldi interesgarriak, giro euskalduna, eta batez ere oso ondo pasatzeko aukerak. Aukeratu gehien gustatzen zaizkizun ekitaldiak eta parte hartu!!!



2013/11/14

Meatzaldeko irakurzale kluba

TWIST




Harkaitz Canok idatzitako "TWIST" eleberria irakurri ostean, liburuko xehetasunak komentatuko dira, Las Karreraseko Haritzalde aretoan, azaroaren 26an, 19:30ean.

2013/11/04

Zuek duzue giltza


Gizarte eleanitzean bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago entzuten eta erabiltzen dute txikitatik. Nolako jarrera sustatu behar dugu gurasook? Nola eskaini ahal diegu euskara aberatsa? Horrelako galderei eta gurasoen kezkei Paula Kasares irakasleak erantzuna emango die azaroaren 11n, Haritzalde aretoan, arratsaldeko 17:30ean izango den hitzaldian.

2013/10/30

abestu eta jolastu euskaraz

" ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ" TAILERRA


ADI GURASOLAGUNOK!!!!!!

Ortuellako hezitzaile, begirale eta seme-alaba txikien guraso euskaldunentzako tailerra antolatu da OKEn. Tailer honetara joateko gogoa badaukazue bi aukera izango duzue, bata abenduaren 4, 5 eta 6an arratsaldeko 18:00etatik- 20:00etara, eta bestea abenduaren 7, 14 eta 21ean 16:00etatik-18:00etara.

2013/10/23

Aurkezpen festa Trapagaranen





Joan den ostiralean, Trapagarango Pinta tabernan, Berbalaguneko aurkezpen jaia ospatu genuen. Bertan 50 lagun elkartu ginen, Berbalaguneko aurkezpen bideo ikusi genuen, argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen eta zerbait jateko aukera ere izan genuen.
Aipatutako guztiaz aparte, gure artean Trapagarango Bertso Eskolako lau bertsolari eta Sudurgorriak musika taldea izan genituen. Bertso bikainak bota eta festa girotzeaz arduratu ziren!
Hemen argazkiak ikusi ditzakezue, gure artean argazkilari ezinhobea baitzegoen.


ESKERRIK ASKO MEATZALDEKO BERBALAGUNEI, LAGUNDU ZENUTEN GUZTIOI ETA BERTAN EGON ZINETENOI, BIKAINAK ZARETE!!!!

2013/10/16

Argazki lehiaketaren irabazlea

HAUXE DA UDAKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA


ZORIONAK ASIER ARROITA!!!!
Saria urriaren 18an, ostirala, eskuratu ahal izango duzu Berbalaguneko aurkezpen festan!!!

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

2013/10/15

Aurkezpen festa

BERBALAGUN AURKEZPEN FESTA



Urriaren 18an, ostirala, BERBALAGUN AURKEZPEN JAIA ospatuko dugu Trapagaranen!!!
20:00etan Pintan elkartuko gara, bertan berbalagunon bideoa, bertsolariak, argazki lehiaketaren sari banaketa eta sudurgorriak kalejira musikatua!!!

ANIMATU!!!! 
PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!!!!


2013/10/09

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!

Berbalagunok, filma 
Oraindik ez zarete Meatzaldeko Berbalagunok? Ba, hona hemen berbalagunok izatera bultzatuko zaituzten bideoa.

ANIMATU eta Berbalaguna izateko esperientzia zoragarria BIZI EZAZAZU!
 

2013/09/30

Mendi/txangolagun

MENDI/TXANGOLAGUN



Kaixo lagunok,
Aurten Meatzaldean talde berri bat sortu egin dugu, medira joateko eta txangoak egiteko. Hilabetean behin elkartuko gara, hain zuzen ere, hilabete bakoitzaren azkenengo igandean. Hilabete batean mendira joango gara eta hurrengoan herri bat bisitatuko dugu, horrela ikasturte osoan zehar.
9 lagun gara jada, zu zara falta zaren bakarra!!!

Lehengo irteera zehaztuta daukagu:

NORA: Serantesera
NOIZ: Urriaren 27an, igandea
ORDUA ETA LEKUA: Goizeko 9:30ean, Trapagarango kiroldegiaren ondoko parkinean.

Informazio gehiagorik behar baduzue jarri gurekin harremanetan:
  • TLF: 607678075
  • meatzaldea@aek.org
ANIMATU PARTE HARTZEN!!! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!!!

Urriko agenda

URRIKO AGENDA

Hemen duzue urriko agenda! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzen!!!

2013/09/24

Udako argazki lehiaketa


ARGAZKI LEHIAKETA




Kaixo Berbalagunok,

Zer moduz igaro dituzue oporrak? Gu berriro ere lanean, zuokin elkartzeko gogoarekin!!!
Ziurrenik zuon oporretan argazki piloa atera egin dituzuela, bai median, bai hondartzan, bai familian... gurekin konpartitzeko prest?

Prest baldin bazaudete,hurrengoak dira jarraitu behar dituzuen pausuak:

1- Argazkia gure postara (meatzaldea@aek.org) bidali.
2- Guk jasotako argazkiak facebook-era igoko ditugu.
3- Zuek izango zarete lehiaketa honen epaileak, hori dela eta, facebook-en igotako argazkiak baloratu behar izango dituzue. Atsegite gehien lortzen duena irabazlea izango da.

IRABAZLEARENTZAKO SARI BIKAINA DAUKAGU!!! ANIMATU ETA BIDALI ZUON ARGAZKIAK!!!!

GOGORATU!!!ARGAZKIAK BIDALTZEKO AZKENENGO EGUNA URRIAREN 14a

2013/09/20

Berbataldeen ordutegi eta bilguneak

Hauek dira une honetan Meatzaldean dauden berbataldeak. Horietan, edo beste ordutegi batean, parte hartzeko bete fitxa hau 


Astelehena
12:00etan, Ortzen (Muskiz)
15:00etan, El Pason (Sanfuentes - Abanto-Zierbena) 
15:30ean,  Eskulan taldea, Kultur Etxean (Muskiz)
15:00tan,   Herrian (Trapagaran)
16:30ean,  La Pintan (Trapagaran)
17:00etan, GURASO taldea (Abanto Zierbena)
18:00etan, Pandero taldea, Kultur Etxean (Muskiz)

19:45ean,  Dadosen (Muskiz)
Asteartea
09:30ean, Alain (Trapagaran)
Asteazkena
15:00etan, Eskulan taldea, euskaltegian (Ortuella)
17:00etan, GURASO taldea (Trapagaran)
16:00etan, Meatzarin (Muskiz)
16:30ean,  Green (Ortuella)
17:00etan, GURASO taldea (Muskiz) 
18:30ean,  pandero taldea, OGAn (Ortuella) 
Osteguna
18:30ean,  Dadosen (Muskiz)
19:00etan, Pintan(Trapagaran)
20:00etan, Txoko Atxitun (Ortuella)
20:30ean,  Riomarren (Castro)
Ostirala
11:00etan, Gallarta Zaharran (Gallarta - Abanto-Zierbena)
15:00etan, Gorrin (Las karreras - Abanto-Zierbena)
18:00etan, Kubaniton (Abanto Zierbena)

Gurasolagun


GURASOLAGUN BERRIRO ERE MARTXAN!!!!

Aurten ere Gurasolagun programaren bitartez, gurasoak eta haurrak elkartu nahi ditugu euskaraz gozatzeko. Gurasolagun egitasmoak, familietan hitz egiteko ohiturak txertatzea bilatzen du. Programa honetan umeei ere dagokien protagonismoa eman nahi diegu gurasotaldeetan parte hartuz eta programaren eragile nagusi bihurtuz. 

Izena emateko jo ezazue zuen seme-alaben eskoletako idazkaritzara edota hurrengo lekuetara:


MEATZALDEKO BERBALAGUN:
meatzaldea@aek.org
meatzaldea.blogspot.com
tlf: 607678075

TRAPAGARAN:
AEK Euskaltegia: 944922204
Udal Euskaltegia: 944923457

ORTUELLA:
AEK Euskaltegia: 946641797
Euskara Zerbitzua: 946640200

MUSKIZ:
AEK Euskaltegia: 946707774
Udal Euskaltegia: 946706411
Euskara Zerbitzua: 946707075

ABANTO-ZIERBENA
AEK Euskaltegia: 946369447
Euskara Zerbitzua: 946362000 

GOGORA EZAZUE!!!
IZENA EMATEKO 
AZKENENGO EGUNA URRIAREN 11!!!!!!

Izan zaitez berbalagun!! Praktikatu gurekin!!!

PRAKTIKATU GUREKIN!!!


KAIXO LAGUNAK,

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da; beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Dagoeneko 150 lagun inguru dira talde hauetan parte hartzen dutenak.
Izena eman edo informazioa eskuratu nahi baduzue Meatzaldeko Berbalagunen, Meatzaldeko AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaletako Euskara Zerbitzuetan duzue aukera:

MEATZALDEKO BERBALAGUN:
meatzaldea@aek.org
meatzaldea.blogspot.com
tlf: 607678075

TRAPAGARAN:
AEK Euskaltegia: 944922204
Udal Euskaltegia: 944923457

ORTUELLA:
AEK Euskaltegia: 946641797
Euskara Zerbitzua: 946640200

MUSKIZ:
AEK Euskaltegia: 946707774
Udal Euskaltegia: 946706411
Euskara Zerbitzua: 946707075

ABANTO-ZIERBENA
AEK Euskaltegia: 946369447
Euskara Zerbitzua: 946362000

2013/06/18

Goma eva

GOMA EVA TAILERRA






Etxean gordeta dituzun koaderno aspergarriaK dibertigarri bihurtu nahi? Hemen duzu aukera bikaina!!! Etorri goma eva tailerrera eta ikusiko duzu ze nolako gauzak egin daitezkeen!!!!

Eguna: Ekainak 26, asteazkena.
Ordua: 18:30ean.
Tokia: Ortuellako Kultur etxean
Izena emateko:


  • meatzaldea@aek.org
  • Berbalagun telefonoa:607678075



2013/06/17

irakurzale kluba

"ALKASOROKO BENTA"
 
 
 
Mikel Talbernak idatzitako "Alkasoroko benta" irakurri ostean, liburuko xehetasunak komentatuko dira, Las Karreraseko Haritzalde aretoan, ekainaren 18an, 19:30ean.

2013/06/11

Berbalagunon solstizio gaua

BERBALAGUNON SOLSTIZIO GAUA


Gurekin batera urteko gaurik laburrena igaro nahi? Horrela bada, ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, Muskizeko AEK euskaltegian gau magiko honi hasiera emango diogu. Gure esku geratuko dira espero ez dituzuen hainbat sorpresa; zuek ondo pasatzeko eta Euskaraz hitz egiteko gogoa besterik ez duzue ekarri behar.


Animatu zaitez eta eman Euskara elkarri!


Eguna: Ekainak 21, ostirala
Ordua: 19:00etatik – eguna argitu arte...
Tokia: Muskizeko AEK Euskaltegia

bertol arrieta

BERTOL ARRIETA IDAZLEA


Ekainaren 12an, asteazkena, Muskizeko Kultur Etxean, Bertol Arrieta idazlearekin hitz egiteko aukera izango duzue. Bi hitzordu prestatuta daude, bata goizeko 10:00etan eta, bestea arratsaldeko 17:30ean. ANIMATUU!!!!

2013/06/04

ELEZ13

ELEZ13 LEHIAKETAREN SARI BANAKETA






Ekainaren 6an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Las Carrarreraseko Haritzalde Aretoan ELEZ13 lehiaketaren sari banaketa egingo da.
Banaketa aurretik "Teresa Detektibesa" antzezlana eta ostean luntx goxo-goxoa!!

oliver magoa

OLIVER MAGOA






Ekainaren 6an, osteguna, Muskizeko ikastolako ondoko parkean Oliver magoa ikusteko aukera izango duzue. Umeekin batera euskaraz gozatzeko plan ezin hobea!!! ANIMATUUU!!!

2013/06/03

xaboi tailerra

XABOI TAILERRA






Ekainaren 5ean, asteazkena, xaboiak egiten ikasteko bigarren saioa egingo da Muskizeko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara!!!!

2013/05/31

Ekaineko agenda

EKAINEKO AGENDA


Hemen duzue ekaineko agenda! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzen!!!

2013/05/20

Xaboi tailerra



Oso ondo pasatu genuen pasa den asteazkenean xaboia egiten. Ezin izan bazinen etorri datorren ekainaren 5ean, asteazkena, xaboi naturalak egiten ikasteko aukera izango duzu berriro. Animatu eta eman Euskara elkarri!

Mintza eguna


Aurtengo Mintza Eguna Elgoibarren izango da ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunok gonbidatu gaituzte haiekin ospatzera. Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur zoragarria izango dela! +info

Bazkarirako txartelak eskuratu nahi badituzu, jarri harremanetan gurekin:

Telf. 607 678 075

Izena emateko epea maiatzaren 24an amaituko da.

LINGUA NABAJORUM

LINGUA NABAJORUM






Maiatzaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, LINGUA NABAJORUM antzezlana ikusteko aukera izango duzue Trapagarango Olaso Jauregian. Animatu etortzen, primeran pasatuko duzue eta!!!!

Gazta zati bat

GAZTA ZATI BAT


Maiatzaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, "GAZTA ZATI BAT" dokumentala ikusteko aukera izango duzue Las Karreraseko Haritzalde aretoan.

2013/05/14

Irakurzale kluba

"100 METRO"
 
 
 
Oraingoan, Ramon Saizarbitoriak idatzitako '100 metro' eleberrian oinarritutako pelikula ikusiko dute, eta ondoren pelikula eta liburuari buruzko solasaldia burutuko dute, Irakurzale kluban.
 
Ekitaldia maiatzaren 21ean izango da, ohiko lekuan eta orduan, hau da, Haritzalde aretoan, Las Karreras, 19:30ean.

TXOTX EGUNA

TXOTX EGUNA






Sagardotegi giroa gugandik hurbil!!!!
Maiatzaren 17an, ostirala, Muskizen egun osoan zehar TXOTX EGUNA ospatuko da Ortze tabernan. ANIMATU ETA IZENA EMAN!!!!

2013/05/13

Ortuellako kantujira




       Ortuellan kantuz aritu ginen larunbatean, denok batera, tabernaz taberna, bihotzez bihotz. AEK-ko txosnatik abiatuta, kantutegia eskuan abots alaiez bete genituen Ortuellako kaleak. Euskara barra-barra edonon, jendea animaturik, giroa ezin hobea. Baita ezin hobeak ere, gurekin etorri ziren Trapagaran kantuz taldeko lagunak izan ziren; mila esker, ziur nago hurrengoetan ere berriz elkartuko garela aurreko zapatuan bezain ondo pasatzeko. Eskerrik asko ere kantu kalejirara hurbildu zineten guztiei,


AUPA ZUEK!!!


eta ADI egon hurrengo ekintzeei...... Ekainean Berbakoa (parrilllada)

2013/05/08

Muskizen

XABOI TAILERRA


 
Krisian gaudenez, Berbalagun egitasmotik ere gure ekarpen xumea egin nahi diogu familien etxeko ekonomiari. Hori dela eta, XABOI TAILERRA egitea pentsatu dugu. Tailer honetan xaboi naturalak egiten ikasiko dugu eta elkarrekin euskaraz aritzeko tarte zoragarria pasatuko dugu.

Izena emateko: Meatzaldeko berbalagun, meatzaldea@aek.org, 607 678 075
Euskara Zerbitzua, euskara@muskiz.com, 94 670 70 75


Animatu zaitez eta eman euskara elkarri!

Eguna: Maiatzak 15, asteazkena
Ordua: 18:00etatik - 20:00etara
Tokia: Muskizko Kultur Etxea (3. solairuan)

2013/05/07

kantu kalejira

ORTUELLAKO KANTU KALEJIRA






Kaixo lagunok,
Jai garaia irekitzeko prest? Gu prest gaude eta ondo baino hobeto hasteko Meatzaldeko euskaldunon kantu kalejira antolatu dugu asteburu honetan. Musika eta musikari zoragarriak, giroa ezin hobea eta euskara barra-barra.

Kantak ez dakizkizu? Ez kezkatu, kantutegia daukagu zuretzat.
Ez daukazu norekin joan? ez egin atzera, jende berria ezagutuko duzu eta.
Ez dago aitzakiriak.

Hartu agenda, apuntatu eta zure lagun guztiak gonbidatu, izugarria izango baita.

ADI!!LEKU ALDAKETA EGON DA ETA!!!!Larunbat honetan, maiatzak 11, arratsaldeko 19:30ean AEK-ko txosnan

2013/05/02

maiatzeko agenda

MAIATZEKO AGENDA

Hemen duzue maiatzeko agenda!!!Animatu antolatutako ekintzetan parte hartzen!!!!

2013/04/29

Ortuellako jaiak

KANTU KALEJIRA


      Ortuellako jaietan ere berbalagunok martxan! Maiatzaren 11n, larunbata, Kantu kalejira herrikoia antolatu dugu Otuellan; euskaldunok, herrietako jaietan ere, gure hizkuntzaz disfrutatu ahal izateko . Arratsaldeko 19:30ean Ferrobarril tabernatik hasita txosnagunera abiatuko gara kantuz kantu.

Animatu eta Eman Euskara Elkarri!

2013/04/22

Kultur txangoa

KULTUR TXANGOA



Eguraldi ona, sagardotegi oso ona, sagardo bikaina eta konpainia ezin hobea!!!!
AUPA ZUEK!!!!

Hurrengo  kedada noiz? Ortuellako jaietannnn!!!!!! ADIIIIIII

2013/04/18

Argazki lehiaketaren IRABAZLEA

ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Asko izan dira jaso ditugun argazkiak, baina pare bat buelta baino gehiago eman eta gero, badaukagu lehiaketa honen IRABAZLEA!!!!

Trapagarango berbalagun batek irabazi egin du
ZORIONAK JOKIN LARA!!!






Parte hartu duzuen guztioi ESKERRIK ASKO!!!

2013/04/16

SACAMANTECAS NUEN AITA


SACAMANTECAS NUEN AITA






Apirilaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Trapagarango Olaso Jauregian "Sacamantecas nuen aita" eleberriaren inguruko hitzaldia egongo da.
ANIMATU PARTE HARTZEN!!!!!





Bizi martxa

BIZI MARTXA



Urtero bezala BIZI MARTXA antolatu egin da. Aurtengoa apirilaren 21ean, igandea, izango da. 12:00etan aterako da Gallartako institutu aurretik eta ibilbidea ezaguna duzue: Gallarta - San Fuentes - Castaños - Gallarta.

Hartu, beraz, bizikleta eta kaskoa: bizi euskaraz, bizikletaz !!!
Parte hartzaileentzako oparia: Euskaraz bizi nahi dut kamixeta!!

Informazio gehiago: AXOLA EUSKARA ELKARTEA (94 636 94 47)

2013/04/10

Kultur Txangoa

KULTUR TXANGOA

Arditurri eta Larre-gain sagardotegia


GOGORATU!!! Izena emateko azkenengo eguna apirilaren 18a izango da, sarrerak AEK euskaltegietan eta Muskizko eta Ortuellako euskara zerbitzuetan eskura ditzakezue.