2012/12/20

Olentzaro Ttipi Lehiaketa 2012

Olentzaro Ttipi Lehiaketa 2012


Bihar, abenduak 21, zure Olentzero panpinak irabazi duen jakingo duzu.

Non: Las Karreraseko Haritzalde aretoan.
Ordua: 18:00etan.
Sariak: 1. saria 250 euroko bonoa eta 2. saria 125 euroko bonoa .

Olentzero Eguna

Olentzero Eguna Meatzaldean


Hemen duzue Olentzero Egunean Meatzaldean egingo diren ekintza guztiak:

TRAPAGARAN
9:30ean hasita auzoz-auzo abestu.
11:30ean Habana plazan.
17:30ean La Reinetatik Olentzero aterako da.
18:30ean amaiera jaia kiroldegian.

ORTUELLA
16:00etatik aurrera, kalejira, Olentzero eta Mari Domingiri harrera, txokolatada...

ABANTON
17:00etan kalejira Trinitate Plazatik
19:30ean "Ni Olentzaro nauzue" ikuskizuna, azkenik sari banaketa.

MUSKIZ
17:30-19:00 kalejira
19:00etan Euskal Dantzak
19:30ean Gaztain erreak eta Olentzeroren erretzea.

2012/12/17

Olentzeroren antzerkia

Olentzeroren antzerkia


Gabonak heltzear daudenez, Muskizen Olentzero antzerkiaren emanaldia egongo da. Ez galdu aukera eta etor zaitez Olentzero ikustera. Abenduaren 20an, osteguna,  18:00etan Meatzari aretoan.

2012/12/13

Barrura begiratzeko leihoak

GALLARTAN ETA TRAPAGARANEN


Hilabete honetan, "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala ikusgai izango dugu Meatzaldean. Entzutetsua izan den dokumentalaren bi emanaldi egingo dira, bata Gallartan eta bestea Trapagaranen.

- Gallartan: Abenduaren 19an, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxeko antzerki aretoan.

- Trapagaranen: Abenduaren 20an, osteguna, 19:00etan Olaso jauregian.

BYPASS filma

BYPASS filma





Datorren asteartean, abenduak 18, Bypass film arrakastatsua ikusteko aukera paregabea izango dugu Ortuellan. Arratsaldeko 19:30ean, OKEn. Ez galdu Ortuellan euskarazko zinemaz disfrutatzeko parada eta hurbil zaitez!!!

2012/12/12

Dena Plasti tailerra

DENA PLASTI TAILERRA


Seme-alabekin tartetxo dibertigarria igarotzeko aukera paregabea izango duzue tailer honetara etorriz gero!!

Noiz: abenduaren 17an, astelehena, arratsaldeko 17:30ean.
Non: Ortuellako Kultur Etxean

Buah txabal!!!

ANTZERKIA TRAPAGARANEN



Ostegun honetan, abenduak 13, hitzordua daukagu Buah txabal!!! antzezlanarekin. Olaso jauregiko erakusketa gelan 19:00etan. Gaztea, zorrotza, lotsabakoa, ausarta, autentikoa,.... Zuretzat eginda! Etor zaitez, ondo pasatuko duzu eta!

2012/12/11

Olentzaro ttipi lehiaketa

OLENTZARO TTIPI LEHIAKETA 2012

Urtero bezala, aurten ere Olentzero Ttipi Lehiaketa antolatu da. Abenduaren 17a izango da panpinak entregatzeko azken eguna;Aurten ere sariak egongo dira!

2012/12/10

Irakurzale kluba

ZAZPI ORDUAK


Abenduaren 12an, asteazkena, Meatzaldeko irakurzale kluba bilduko da berriro Miren Agur Meaberen ZAZPI ORDUAK liburuaren inguruko solasaldia egiteko. Las Karreraseko Haritzalde tabernan 19:30ean.

2012/12/04

Ortuellako Pintxo Lehiaketa

Ortuellako Pintxo Lehiaketa

Hemen dituzue Ortuellako Pintxo Lehiaketan egindako pintxo guztiak!!!
GOXO-GOXOAK benetan!!


ESKERRIK ASKO ETORRI ZINETEN GUZTIEI!!!

ABENDUKO AGENDA

ABENDUKO AGENDA!!!

Hemen duzue hilabete honetan egingo ditugun gauza guztiak!!! ANIMATU!!!