2008/12/22

Kirola euskaraz

Gabonetako oporretan ez dago aspertzerik!!!

Noiz: Abenduaren 22tik aurrera.
Non: Goizez Gallartan, arratsaldez Las Karreraseko pilotalekuan.
Prezioa: 5€
Antolatzaileak: Abanto-Zierbenako Kirola Saila

2008/12/19

Goa!zen musikala

Euskaraz grabatutako lehen film musikala Meatzaldean!!!

Noiz: Abenduaren 21ean, igandea

Non: Muskizko Meatzari Aretoan

Antolatzaileak: Muskizko Euskara Zerbitzua

2008/12/18

Neguko Solstizioa




Muskizko Ortze Euskal Tabernak sekulako festa antolatuko du ostiralean, abenduak 20. Ipuin kontalaria, musika, gaztainak, txorizoa eta dena dohainik!!!

Animatu eta etorri!!!


Saio bi egongo dira: umeentzat 18:00etan eta helduentzat 21:30etan.


Antolatzailea: Ortze Euskal Taberna

2008/12/17

Abenduko Tantaka

Isaak Cano: Meatzaldeko berbalagunetatik... fidelenetakoa!!!

Arratsalde on Isaak eta eskerrik asko honetan parte hartzeagatik. Lehenik eta behin zure burua aurkeztuko diguzu?
Ni Isaak naiz eta Zierbenan bizi naiz. Duela 5 urte hasi nintzen euskara ikasten Meatzaldeko Aekn eta 5 urte eman ditut horretan, baina momentu honetan ez nago ikasten, niretzako ordutegi aproposa ez dagoelako. Baina beno, Berbalagunen jarraitzen dut, praktikatu ahal izateko.

Nolakoa da zure ingurua? Hau da, Berbalagunez aparte, euskaltegian ezagututako jendeaz gain, zure inguruko pertsonak (familia, lagunak...) euskaldunak dira? Inguru euskaldunean bizi zara?
Ez, ez. Nire alaba bai, euskaraz hitz egiten du, baina gainontzeko senideek ez dute euskaraz hitz egiten. Eta nire inguruan, orokorrean Zierbanan, Meatzaldean... jendeak ez du hitz egiten euskaraz. Baina askotan Mungia aldetik lan egiten dut eta handik jendeak euskaraz hitz egiten du, baina bizkaieraz, eta ulertzeko... ba kostatzen zait! Baina beno, ni ulertzen saiatzen naiz, baina hala ere, kostatzen zait, ze azkar eta bere erara hitz egiten dute (kar,kar) eta... zaila da.

Bai, askotan gertatzen da hori, euskaraz jakinda ere, ulertzea zaila izaten dela. Baina beno, horretaz aparte, zergatik erabaki zenuen zuk euskara ikastea? Izan ere, zure ingurua, esan duzun bezala, ez da euskalduna.
Zergatik? Bada, gustatzen zaidalako. Normalean, nire lanean ez da beharrezkoa euskaraz hitz egitea, baina niri gustatzen zait, beti gustatu izan zait. Txikitan ezin izan nuen, ez zen posible izan, baina duela 5 urte hasi nintzen eta hemen nago.
Dena den, nik badauzkat aspaldiko lagunak, euskaraz hitz egiten dutenak, baina bat edo bi pertsona dira, eta hori oso gutxi da. Beraz, bai nire inguruan, normalean, jendeak ez du euskaraz hitz egiten eta ezagutzen dudan jendea euskaraz dakiena, beti jotzen du gaztelerara.

Zerk motibatzen zaitu Berbalagunen antolatzen ditugun ekintzetan parte hartzeko? Ze zu berbatalde batean zaude, baina gainera ekintza askotara zoaz, eta berbalagun askok ez dute parte hartzen. Zer da motibatzen zaituen hori?
Ba gustura nagoela eta euskaraz hitz egin dezakedala. Baina batez ere, hori, gustura nagoelako. Hombre, jendea oso jatorra da eta giroa ona da. Beraz, jendea jatorra da, giroa ona be eta gainera euskaraz hitz egin dezaket... Zer gehiago eskatu behar dut?

Hori da, zer gehiago eska dezakegu?(kar,kar) Beraz, ekintzetan parte hartzen duzu eta berbatalde batean ere. Zer ekarpen ematen dizu Berbalagunek eta berbataldeak bera?
Euskaraz hitz egitea. Normalea, euskaraz hitz egitea kostatzen zait eta gainera ez daukat trebetasun handia. Iaz hasi nintzen eta nabaritu nuen lotsa desagertzen ari zela, solteago aritzen nintzela.

Beraz, ikusten duzu aurrerapenak egon direla, ezta?
Bai, bai. Nire ustez, euskaraz malgutasunarekin hitz egiteko berbataldea oso garrantzitsua da.

Eta berbatalde batean parte hartzen ez duen pertsonari edo ekintzetan parte hartzen ez duen horri, zer esango zenioke parte hartzeko, motibatzeko ?
Ez dela nahikoa euskara ikastea. Mintzatzea garrantzitsua dela, behintzat nire ustez. Adibidez, jendeak ingelesez ikasten du bi edo hiru urtetan eta ondo, baina gero Britaina Handira joaten dira eta esaten dute hilabete bakar batean askoz gehiago ikasi dutela, prozesua azkarrago doala. Nire iritziz, garrantzitsuena hitz egitea da. Ze azkenean, denbora guztian ikasten eta ikasten, nire buruan hitz asko daude eta horiek ateratzeko hitz egin behar dut eta hori egiteko onena jendearekin praktikatzea da. Horretarako berbatalde batean egon, pote bat hartu eta lasai lasai, apurka-apurka...

Orduan, jendea animatuko zenuke parte hartzeko, beharrezkoa delako.
Ziur, jakina, prefosta (kar, kar, kar)

Ba hori izan da dena. Eskerrik asko berriz ere.

2008/12/15

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Noiz: Abenduaren 20an, larunbata
Ordua: 17:30etan
Non: BECen
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Xabi Paya, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Fredi Paya, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita
Sarrerak: Abenduaren 18ra arte bakarrik egongo dira salgai www.botasarean.biz webgunean eta BBKko orotariko kutxazainetan
Antolatzaileak: Bertsozaleen Elkartea

2008/12/12

Bai euskaraz--------Euskaraz bai!!!!



BERBALAGUNOk ere bihar BECera!!!

Ordua: 17:00etan
Non: La dehesa de Don Saturnino tabernan

Etorri gurekin pauso bat harago emanez Euskaraz bai esatera!

2008/12/10

Bertsolaritza ikastaroa


Noiz: 2009ko urtarriletik maiatzea
Non: Muskizko Gaztegunean
Norentzat: 12 urteko gorakoentzat
Prezioa: 3€ hilean
Izena eman: Abenduaren 12a baino lehen Gaztegunean!
Antolatzaileak: Muskizko Euskara Zerbitzua

2008/12/09

Jostailu erakusketa

Noiz: Abenduaren 9an, asteartea
Ordua: 17:30etatik aurrera
Non: Muskizko Gaztegunean

Antolatzaileak: Muskizko Euskara Zerbitzua

“Neguko solstizioa/Udako solstizioa”

Mitologiari buruzko hitzaldia

Noiz: Abenduaren 9an, asteartea.
Ordua: 10:30ean eta 18:00etan.
Non: Muskizko Udal Euskaltegian.


Antolatzaileak: Muskizko Udal Euskaltegia

2008/12/05

Abenduaren 13an denok BECera!

Noiz: Abenduaren 13an, larunbata.

Ordua: 18:00etan.

Non: BECen.

Eskatu zure sarrera doan eta eman zeuk ere pauso bat harago!!!

2008/12/04

Bertso-afaria

Sopuertako berbataldea benetan kañeroa da! Kontzertuak, poteoak... antolatzen ibili dira eta oraingoan urtea ahalik eta ondoen bukatzeko bertso-afaria proposatu digute.
Noiz: Bihar, abenduak 6
Ordua: 20:30etan triki-poteoa eta 22:00etan afaria.
Non: Garape Jatetxean
Prezioa: 16€
Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra.
Erosi tiketak Inhar tabernan edota Garape Jatetxean
Antolatzaileak: Sopuertako Berbalagunak

2008/12/03

Euskararen Eguna

Abanto-Zierbena

11:00- 12:00: BetiZu! Ikastetxe guztiak bilduko dira Gallartako pilotalekuan, bertan, 5 eta 6 urteko umeek Beti Zu zuzenean ikusteko aukera paregabea izango dute.

17:00-20:30: Gazteentzako tailerrak! 8 eta 14 urte bitarteko gazteak bidertitu ahal izango dira Gallartako Pilotalekuan tailer hauetan parte hartuz: Graffiti, Break Dance, Txirrindula zoroak, Skate Parkea. Praktikatu eta gozatu euskaraz!

Muskiz
Bertso paper lehiaketaren sari-banaketa, gaztegunean.

Gogoratu!! bertsolaritza ikastaroa egongo dela 2009ko urtarriletik maiatzera (izena eman abenduaren 12a baino lehen)

Ortuella
Go!azen film musikalaren emanaldia:
8:30etan eta 10:30etan Institutuan.
13:30etan eta 16:30etan San Felixen.



Berbalagunetik animatzen zaituztegu euskararen alde egingo diren jardueretan parte har dezazuen! Izan ere, gogoratu euskararen eguna ez dela bakarrik abenduaren 3a, urteko egun guztiak baizik!

2008/12/01

Durangoko Azokara joango gara!!!!

Kartelak zalaparta ugari ekarri du, matxista omen da... Aurten ere berbalagunok Durangoko Azokara joango gara... eta karpan zer arnasten den ez dugu irizpide hartuko kartela epaitzeko; izan ere, txapeladun emakume eta gizon betaurrekodunen artean egongo gara.

Hitzordu bi proposatu ditugu: abenduaren 5ean, ostirala; eta, 8an, astelehena. Gurekin etortzen animatuz gero bidali e-posta!!!

Abenduko agenda