Pages

2021/06/18

Asier Arroita bidaiaria: Trapagaranen

 

Atzo ikasturte honetako azken ekintza burutu genuen lagun hobeezin batekin: Asier Arroita, Ortuellako bidaiaria.
Gogoratu berbataldeek biltzen jarraituko dutela ekain osoan zehar!
Mila esker Asier, eta ikasturte honetan gure ekintzetan parte hartzeko aukera izan duzuenoi, emaile, zein hartzaile. Urte arraroa eta zaila izan bada ere, argiki ikusi dugu elkarrekin gauzak eginez, askoz eramangarriagoa dela bidea.
Hurrengo ikasturtean ekintza gehiagorekin saiatuko gara alaitzen Meatzaldea.
Gurekin, euskaraz seguru!!!
 
Besarkada handi bat berba-talde guztiei, aurtengoek erresistentzia eta konpromiso handia erakutsi duzue-eta.
 





2021/06/15

Axier Lopezekin hitzaldia: "ez naiz kolonialista baina..."

 

Atzo Axier Lopezekin, ARGIAKO kazetariarekin, "Ez naiz kolonialista baina..." hitzaldian oso gustura egon ginen, hausnarrarazteko balio zigun denbora.
Mila esker Ortuellan ikasturte-amaierako ekintzara bertaratu zineten guztioi.

Gurekin euskaraz seguru!

Era berean, Asier Arroita bidaiariarekin Trapagaranen izango dugun ekintzan parte hartzera gonbidatzen zaitugu
(izena ematea beharrezkoa da: 607 678 075).





 

2021/06/04

Kolonialismoaz: Argiako Axier Lopezekin

 

 

Kaixo-kaixo!
Ba al gara kolonialistak? Gizarte honetan Elkano goraipatzeak badituelako bere ondorioak. Ez galdu hausnarrarazteko balioko digun hitzaldia. Eskerrik asko Argia -ri eta Axier Lopezi. Eman izena ikasturteko azken ekintzan parte hartzeko!
Elkanoren mundu biraren 5. mendeurrena oinarri izanik.
Izena ematea beharrezkoa da: 607 678 075
Gurekin, euskaraz seguru!

2021/06/02

Trapagaranen: Asier Arroita

 

Kaixo-kaixo!!!
 
Ikasturteari amaiera emateko, Trapagaranen Asier Arroita bidaiariarekin solasaldia egingo dugu, pasa den urtean berak bizikletarekin egin zuen Txinatik Euskal Herrirako bidaiaz mintzatzeko.
 
Abentura zaleentzat, erabat aproposa den ekintza.
Animatu eta eman izena lehenbailehen, edukiera mugatua da-eta!!!
 
Izena emateko: 607 678 075

 

2021/05/28

Ortuella: Ekofeminismotik osasunaren autogestiorantz

 

Mila esker Rakel, mila esker Metik proiektua; ekofeminismotik osasunaren autogestiorantz.
Oso tailer interesgarria, aberasgarria, hausnarrarazlea.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, Ortuellako Udalari. 
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri:
607 678 075 zenbakian.







2021/05/21

Kosmetiko naturalak tailerra: Trapagaranen

 






 
 
Atzo oso gustura egon ginen Rakelekin kosmetiko naturalen inguruan solasten, mila esker gerturatu ginen guztioi.
Oso interesgarria izan zen, benetan!
Hurrengo ekintzetara arte!!!
Gurekin harremanetan jartzeko: 607 678 075 telefonora deitu

2021/05/17

Ortuellako tailerra: Kosmetiko naturalak

 

Maiatzaren 27an Ortuellako Udalak kosmetiko naturalen inguruko tailerra egingo du.
Animatuko zarete?

2021/05/11

Tailerra: kosmetiko naturalak

 Kaixo-kaixo!
Azkenean heldu da askok aspaldi eskatzen zeneramaten tailerra:
Maiatzaren 20an, ekofeminismotik abiatuz , kosmetiko naturalen inguruko ikastarotxoa egingo dugu, edukiera mugatua da, beraz, izena eman lehenbailehen!


 

2021/05/06

Ortuellako berbalagunak

 


 Atzoko gurasolagunen 2. saioko argazkiak!

Bikain egon zen!!!

Eskerrik asko bertaratuei eta hurrengora arte.

 
 

 

2021/04/28

Gurasolagunentzako tailertxoak Ortuellan

Kaixo-kaixo!
maiatzaren 5ean, asteazkenean, OKEn gurasolagunentzako tailertxoak egingo dira, segurtasun neurri guztiak betez.
Animatuko?


 

2021/04/16

Berbalagunak berriro martxan!


 

Aste Santua pasata, berbalagunak berriro martxan daude!!!
Aurrera Muskizko paseolagunak!

Gurekin euskaraz seguru.
Eman izena berbalagunen: 607 678 075

2021/03/23

Jakoba Errekondoren solasaldia

 

Atzo Jakoba Errekondo baratzezainarekin egoteko aukera izan genuen, Ortuellako OKEn. Baratzeei buruzko galdera eta zalantza ugari argitu ahal izan genituen, baita bere liburuak erosteko aukera eduki ere.
Mila esker bertaratu zineten guztioi, mila esker, Jakoba, egiten duzun lan politagatik.
Ea laster elkar ikusten dugun!
Covid-19ak ez gaitu mututuko, gurekin euskaraz seguru!



 

2021/03/19

Emozioen inguruko taierraren argazkiak!

 

Atzo egindako emozioen inguruko tailerraren argazkiak.
Norberaren barne-hausnarketa egiteko ikastarotxo bikaina.
Eskerrik asko Oihana!!!
 






 

2021/03/11

Mozorro lehiaketaren irabazlearen saritxoa

 

Mozorro lehiaketaren irabazleak bere saritxoa jaso du jada!
Disfrutatu. Praktikatu. Ondo bizi.
Gurekin euskaraz seguru!



2021/03/08

Jakoba Errekondorekin solasaldia

 


 
Kaixo-kaixo!!
Martxoaren 22an Jakoba Errekondo baratzezainarekin egongo gara, naturari buruz solasean.
Animatu eta parte hartu, edukiera mugatua baita!
Gora Ortuellako berbalagunak!

2021/02/24

Mozorro lehiaketaren irabazlea

 

Badakigu nork irabazi duen mozorro lehiaketa!!!
Zorionak Ortuellako olagarroari!!!
Hurrengo egunetan sari-saskitxoa jasoko duzu.

Meatzaldeko jendea ikaragarria da!!!
 
Ortuellako olagarroa!

Saskitxoaren 1. partea

 

2021/02/23

Txiribuelta!!!

 

Kaixo-kaixo!
Atzo Ortuellan giro aparta izan genuen, mila esker Asier gurekin egoterarren!
Bidaia polit gehiago egitea opa dizugu!
 
Ez galdu bere bloga:

http://www.txiribuelta.eus/





 

2021/02/22

Mozorro lehiaketa 2021!!!

 

Kaixo, talde!

Behin mozorro lehiaketa amaituta, orain bozkatu baino ez dugu behar.
Eman zeuena  HEMEN!
Gogoratu irabazleak sari-saski bat irabaziko duela!!


Meatzaldeko jendea izugarria da!!!