Berbalagunok bagoaz mendira! Santurtziko Berbalagunek proposatu dute ekintza hau eta guk haiekin joatea pentsatu dugu. Beste eskualdeetako berbalagunak ezagutzeko aukera, mendiaz gozatzearekin batera.Irteera igandean (azaroak 15) izango da. La Reinetatik Piko la Kruzera abiatuko gara. Egun horretan arropa erosoa jantziko dugu, euritarako zira, bokata eta ura sartuko ditugu motxila barnean eta kirol apur bat egingo dugu.
Udazkenak gure mendiei ematen dien kolore izugarria ikusi nahi???
1 comment:
Ortuellakook 10:00etan Manfer-en geratu gara
Post a Comment