Jauziak, jota, arin-arin... 

Noiz: Azarotik aurrera ostiralero arratsaldeko 18:30etan.




Oporretatik bueltan zaude, kurtso berrian hasi zara eta zure begietako neska edo mutila inoiz baino politago ikusten duzu, baina ez zara ausartzen hori aitortzera. Orain duzu aukera!! Abanto-Zierbenako Udaleko Euskara Zerbitzuak I. Piropo Lehiaketa antolatu du nahi duzun pertsonari piropo bat eskaintzeko. Anima zaitez eta bidal iezaguzu zure piropo proposamena oinarri hauetan agertzen den e-posta helbidera. Eta gogoratu euskara ere erabili ahal duzula piropoak esateko. Ahaztu lotsa eta asmatu piroporik ederrena eta dibertigarriena!!!