2017/06/29

Oporrak

Ekainaren bukaerarekin
batera,oporrak heldu dira. 
Berbalagun eta dinamizatzaileok 
atsedena hartuko dugu irailera arte.
 
 
Dinamizatzaileok aprobetxatu nahi dugu, ikasturtean zehar, 
Berbalagun egitasmoan, modu batean edo bestean, 
parte hartu duzuen guztiei eskerrak emateko.
Ondo pasa oporretan eta, datorren ikasturtean,
anima zaitezte berriro berbatalde eta ekintzetan parte hartzen!!

2017/06/22

Trapagarango gurasolagunak baratzean. Kronika

Atzo Kimetz Arana nekazariaren baratzera bisita egin genuen.
Tomateak, letxugak, kuiatxoak, baratxuriak...



Haziak jarri genituen gure balkoietan ortutxoa egiteko.
Eta Kimetzen baratzean letxugak landatu genituen.



Trapagarango gurasolagunok arratsalde aparta pasatu genuen. 
Mila esker Kimetzi bere baratzean nekazari aritzera gonbidatzeagatik.

2017/06/20

Kalean jolasean Abanto-Zierbenan. Kronika

Atzo Abantoko familiek Urtxintxako begiraleak 
prestatutako jolasak egin zituzten: 
gaileta jolasa, pilota erraldoia, paratxuta...




 Arratsalde aparta pasatu genuen!!

2017/06/15

Elez 17 sari banaketa. Kronika

Atzoko goiza literarioa eta magikoa izan zen.
Meatzaldeko narrazio lehiaketako sari banaketa ospatu genuen Ortuellan, eta Kidam magoaren trukoak ikusteko aukera izan genuen.





2017/06/14


Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan Gallartako Euskaldun Berri plazan ikasturtea amaitzeko Meatzaldeko Berbalagunen azken jaia izango dugu. Bertan askaritxoa, musikariak eta giro aparta izango dugu, ezin baitugu ahaztu gainera Gallartako jaiak direla. Anima zaitezte, gonbidatuta zaudete!


Autodefentsa ikastaroa Muskizen

Ostegun honetan eta hurrengoan autodefentsarako oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango dugu Muskizen! Izena eman!

2017/06/13

Elez 17 sari banaketa

Bihar, 10:30ean, Ortuellako Kultur etxean 
narrazio lehiaketaren sari banaketa.
Mokadutxua eta magia, Tor magoaren eskutik


Anima zaitezte!!

2017/06/02

Barreterapia Trapagaranen. Kronika

Atzo Trapagarango ikasle, irakasle eta berbalagunek goiz eta arratsalde aparta pasatu zuten: aurkezpen zoroak, masajeak, tenis eroa, jolasak, ..



 Eskerrik asko hurbidu zinetenei 
eta, bereziki, Andoniri, irakasleari.
Saio aparta izan zen!!

Argazkilaritza Tailerra Muskizen






Aste hauetan argazkilaritza tailerrarekin ibili gara, hemetxe irudi batzuk, ez gure lagunek ateratakoak bezain onak, baina tira!





Barreterapia Tailerra

Muskizeko gurasolagunek algaraka igaro zuten atzoko arratsaldea!






2017/06/01

Euskaraz jolasean tailerra Ortuellan

Familiak euskaraz jolasten eta abesten arituko dira: 
jolas kooperatiboak, talde jolasak, abestiak...
Ekainaren 8an, 18:00etan , OKEko lautadan
Anima zaitezte eta izena eman!!

2017/05/31

Ekaineko agenda

Hamaika ekintza prestatu ditugu.
Anima zaitezte eta parte hartu!!

2017/05/25

Barreterapia Trapagaranen

Ekainaren 1ean, ostegunean, barreterapia tailerra
10:00etan eta 18:00etan, igerilekuan

     Anima zaitezte eta izena eman!!

Trapagarango gurasolagunak sukaldari

Trapagarango familiek plater dibertigarriak 
egin zituzten atzo, Urtxintxako begiralearekin batera






2017/05/18

Barreterapia Ortuellan

 
Goiz aparta pasatu nahi duzu? 
Barreterapia tailerra, maiatzaren 25ean, 10:00etan, OKEn
Anima zaitez eta izena eman!!

2017/05/16

Hitzaldiak Trapagaranen

Maiatzaren 18an, Euskal jantziei buruzko hitzaldia 
eta zapiak jartzen ikasteko tailerra, 
Olaso jauregian, 19:00etan





 Eta maiatzaren 19an, Euskal dantzen inguruko hitzaldia, 
Olaso jauregian, 19:00etan.

Anima zaitezte!!
Ezagutu zure argazki kameraren sekretu guztiak eta ikusiko zein irudi bikainak lortuko dituzun! Muskizen, maiatzaren 23an eta 30ean, arratsaldeko 17.30ean.
Kelly Slater edota Tony Hawken parekoa izatera ailegatu nahi? Ba ez galdu aukera eta zatoz Surf eta Skate ikastarora!

2017/05/15

Udan ere praktikatu

Udan mintzapraktika taldeak sortu nahi ditugu.
Anima zaitez eta izena eman!!

2017/05/05

Irristaketa tailerra Muskizen!

6 eta 14 urte bitarteko umeentzako, anima zaitezte!

Ortuellako Gazte Eguna

Larunbatean, Ortuellako txokoak ekintzez beteko dira:
puzgarriak, tailerrak, bertso bazkaria, gynkana, kontzertuak...


Anima zaitezte eta hurbildu Ortuellara!!

2017/04/24

Mendi irteera

Berbalagunok Piko La Cruz mendira joango gara igandean.
Apirilaren 30ean geratuko gara,
 9:00etan, Peñas Negras interpretazio gunean.

Anima zaitezte eta izena eman!

2017/04/21

Mintzodromoa Trapagaranen

Apirilaren 27an, 10:30ean, Llano plazan 
elkartuko gara euskaraz hitz egiteko.
Anima zaitezte eta izena eman!!

Plastilina tailerra Ortuellan

Ostegunean, apirilaren 27an, Ortuellako familiak 
plastilina egiteko elkartuko dira.
Kriseilu AEKn, arratsaldeko 18:30ean.
 Izena emateko: 607 678 075 edo zuria-i@aek.eus

Anima zaitezte!!

2017/03/30

Apirileko agenda

Anima zaitezte eta hurbildu gure ekintzetara!!

Mintzodromoa Abanto Zierbenan


Apirilaren 5ean, Abanto Zierbenako mintzodromoa egingo da, Gallartako Eusko Gudariak plazan. Animatu parte hartzera!!!!

2017/03/23

Mintzodromoa Trapagaranen

Korrika kulturalaren barnean,
datorren asteazkenean, martxoaren 29an, La Pintan, 
bilduko gara, arratsaldeko 19:00etan, hitz eta pitz aritzeko.

Izena emateko: SOLAS AEK euskaltegia eta Udal euskaltegia
Anima zaitezte eta parte hartu!!

2017/03/22

Trapagarango gurasolagunen plastilina tailerra. Kronika

Trapagarango familiek etxeko plastilina egiteko bildu dira.


Errezeta erraza erabili dute.
Osagaiak: irina, gatza, ura... eta ondo pasatzeko gogoa!!



Kirmen Uribe Muskizko Udal Euskaltegian


Martxoaren 30ean, 18:00etan, Kirmen Uribe Muskizko Udal Euskaltegian izango duzue!!!

Korrika egitaraua Muskizen


Hementxe duzue Muskizko Korrika egitaraua. Hainbat ekintza antolatu dira, animatu parte hartzera!!!

2017/03/14

Bertso desafioa Trapagaranen

Ostiral honetan, martxoaren 17an, eskualdeko bertsolariek 
desafioa botako diete Enkarterri eta Ezkerraldekoei


Anima zaitezte eta etorri Fart Westera!!