2011/01/31

Autodefentsa ikastaroa Ortuellan


Ikasi zure burua defendatzen, oso giro onean eta euskaraz!

Anima zaitez! Oso ondo pasatuko dugu!


Noiz? Otsailaren 8, 15 eta 22an. 19:00-21:00


Non? Ortuellan (lekua zehazteke)


Eman izena otsailaren 7a baino lehen!:

- Euskara Zerbitzuan

- AEKn

- meatzaldea@aek.org

- Dinamizatzaileei esanez



2011/01/20

Abantoko Dibertiplana jarraitzen du!!


Oraingoan hiru ekintza ditugu:

Urtarrilaren 29an, Kiki eta Moko, Gallartako Kultur Etxean 11:30ean
Otsailaren 26an, Kidam Magoa, Sanfuenteseko eskoletan 11:30ean
Martxoaren 26an, Monda eta Lironda, Las Karretako Montaño Aretoan 11:30ean

Mendilagunak Txindokira


Urtarrilaren 23an, igandea, mendilagunak eguraldiak lagunduz gero, Aralarreko mendizerran dagoen Txindoki edo Larrunarri mendira igoko dira. Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen mendi ospetsu hau igoko dute Mari haserretzen ez bada, Txindoki mendia Mari Euskal Herriko lamiarik ospetsuenaren bizilekuetako bat baita.

Mariren laguntzaz hurrengo ibilbidea egingo dute: Larraitz - Egurral lepoa - Txindoki - Egurral lepoa -Muitze - Larraitz. Ibilbideari buruzko informazioa: www.euskal-herria.org/node/13020

Animatuz gero igandean goizeko zortzietan Santurtziko parkean lotu dira mendia eta euskara uztartzeko.

2011/01/11

"Vikingoen sorterria" Irakurzale Klubean


Hemen duzue hilabete honetan Meatzaldeko Irakurzale Klubaren proposamena.

SINOPSIA: Aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea…

Samurrak eta gordinak dira liburu honetako istorioak; pertsona baten une bateko zalantzan bizialdi oso baten kontraesanak biltzen dituztenak; arintasun jostalari batez idatziak, batzuetan, eta gizatasunaren muinera jotzen duen dramatismo puntu batez jantziak, besteetan; bizitza oro bezala bakanak eta bitxiak, baina nortasun berezi horren azpilduretan enpatiaren ispilua ere eskaintzen dutenak; adin, ezaugarri eta bizimodu askotako gizon-emakumeak, ez abstraktuak baizik eta, onerako zein txarrerako, leku eta garai zehatz batean suertatu direnak: euskal herriren batean, oraintxe bertan edo atzo goizean.

Maisutasunez idatzitako ipuin-bilduma, egilearen ibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko duena, eta irakurlearen gogoan hunkidurazko oroitzapen bat utziko duena


DATA ZEHAZTEKE! Hilabete bukaeran izango da.

"Baba zango horiak" Muskizen


Noiz: Urtarrilaren 15ean
Ordua: 18:00
Lekua: Meatzari Aretoa

*Oharra: 7 urtetik gorakoentzako antzerkia da.


SINOPSIA: Mattin, zazpi urteko mutiko bat da, Brasilen sortua da. Euskal familia batek adoptatu du. Hitzekin nahasten da. Hizkiak alderantziz ezartzen ditu, batez ere K eta M. "Pacanaima" hizkeraz mintzo da, hizkuntza sekretua da. Meli, bere panpina, ulertzen duen bakarra da. Bere gurasoak kezkatzen dira, batez ere bere ama. Izan ere Roseline Defavet andereñoak proposatu du klase berezi batera igortzea, "idazten eta irakurtzen behar bezala ikas dezan". Arraun-irakaslearen ezteietan, Mattinek zapata horiak dituen neska bitxi bat ezagutzen du. Hitzen ordez, jestuak egiten ditu eskuekin, antxeta-oihuak botatuz... Mattinek eta Baba Zango-Horiak, (Mattinek horrela izendatu du), elkar ezagutuko dute emeki-emeki. Babak Mattin salbatuko du hitzen itotzeaz. Istorio irringarri eta bitxi horri esker, antzerkiak tematika inportanteak jorratzen ditu, haurra kanpoko mundura irekitzen laguntzeko. Hizkeraren ikas-prozesua, deberdintasuna edo integrazioa dira besteak beste jorratzen diren tematika.