2013/11/28

Euskararen Nazioarteko Eguna Abanto-Zierbenan

                                              ABENDUAK 3

EGITARAUA:

11:00 KULTUR ETXEAN
          Udalak adierazpena irakurriko du. Udalerriko ikastetxeek gurekin batera parte hartuko dute. Bukatutakoan KIDAM MAGOA gure artean izango dugu.

17:00 TXIKITO DE GALLARTA FRONTOIAN
          Haur parkea eta tailerrak txiki guztientzat

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!


2013/11/26

euskaldunon topaketa

EUSKALDUNON TOPAKETA ORTUELLAN


ADI, LAGUNOK!!!!

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Ortuellan, 18:30etatik aurrera Euskaldunon topaketa antolatu dugu. Hauxe da prestatu duguna:

18:30ean Harrera eta izena ematea
19:00etan Berbak eta kafea. Ortuellan euskaraz bizi ahal da? Mintzodromoa.
20:00etan Galder Perezek umorezko bakarrizketa eskeiniko digu

Gogoratu! Gurasoak bazarete eta parte hartu nahi baduzue haurtzaindegi zerbitzua izango dugu!!!!

Muskizko Euskararen astean

MENDI IBILALDIA

     Igande honetan, abenduak 1, hartu mendiko botak, motxila eta bokata mendi ibilaldira gurekin etortzeko. Ez ahaztu, 10:00etan  Meatzari plazatik abiatuko gara. Amaitutakoan luntx gozoa izango dugu gure zain Ortze tabernan. Euskara euskaldunon gailurra!






Muskizko Euskararen astea

DISKO AURKEZPENA

    Azaroaren 30ean, larunbata, Euskararen asteko egitarau barruan, Josu Zubiak Argizal diskoa aurkeztuko du Ortze tabernan arratsaldeko 20:00etan. Etorri eta gozatu Josu Zubiaren musikaz!

 
-->

2013/11/25

Muskizko Euskararen astea

OIER ASLA KONTZERTUAN

     Ostiral honetan, taloa dastatu ostean, Oier Aslaren kontzertuaz disfrutatzeko aukera paregabea izango dugu Ortze tabernan
 

Azaroak 29, arratsaldeko 19:30ean.

Euskararen astea


"669. LOGELA ETA BESTE KONTAKIZUN BATZUK" liburuaren aurkezpena


     Ostegun honetan, azaroak 28, Esther Extremera Muskizko idazleak "669. logela eta beste kontakizun batzuk" liburua aurkeztuko du Kultur etxeko M aretoan arratsaldeko 18:00etan.

"
 

Muskizko Euskararen astea

PIRRITX ETA PORROTX "BIZIPOZA"


     Haurrekin une polit bat igaro nahi baduzue "Pirritx eta Porrotx" pailasoaekin aukera ezin hobea daukazue.


Azaroak 28, OSTEGUNA
17:30ean eta 19:30ean 
MEATZARI aretoan.

2013/11/22

Muskizko Euskararen Astea

 EUSKARAK EZ DU MUGARIK

         Hona hemen Muskizko Euskararen asteko egitaraua. Ekitaldi interesgarriak, giro euskalduna, eta batez ere oso ondo pasatzeko aukerak. Aukeratu gehien gustatzen zaizkizun ekitaldiak eta parte hartu!!!



2013/11/14

Meatzaldeko irakurzale kluba

TWIST




Harkaitz Canok idatzitako "TWIST" eleberria irakurri ostean, liburuko xehetasunak komentatuko dira, Las Karreraseko Haritzalde aretoan, azaroaren 26an, 19:30ean.

2013/11/04

Zuek duzue giltza


Gizarte eleanitzean bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago entzuten eta erabiltzen dute txikitatik. Nolako jarrera sustatu behar dugu gurasook? Nola eskaini ahal diegu euskara aberatsa? Horrelako galderei eta gurasoen kezkei Paula Kasares irakasleak erantzuna emango die azaroaren 11n, Haritzalde aretoan, arratsaldeko 17:30ean izango den hitzaldian.