2007/05/17

Zer da berbalagun?

Zer da BERBALAGUN?

Euskarak gaur egunean Ortuellan duen egoera ikusita, eta batez ere euskaraz dakigunok edo ikasten gabiltzanok berba egiteko ditugun aukera murritzak kontuan hartuta, BERBALAGUN egitasmoa berriz ere abian jarri dugu, eta helburuak argi dauzkagu; alde batetik, Ortuellako euskaldunok elkar ezagutzea eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.

Ortuellako Euskara Zerbitzua eta AEK programaren eragileak dira. Partaide guztion helburua eskualdeko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean aritzea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.


Norentzat da BERBALAGUN?

Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin hemen duzu aukera.
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.
Euskara ez dakienarentzat: Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera.


Zer eskaintzen du BERBALAGUNak?

Berbalagunak: Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta lauzpabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu. Talde guztietan euskaldun oso edo “laguntzaile” bat dago proiektuaren dinamizatzailearekin koordinatu eta harremanetan egoteko.

Euskararen Agenda: Ikastaroak, txangoak, kultur ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak,...

Parte hartu nahi baduzu:
1- Deitu telefono honetara: 94 664 17 97 - 94 664 02 00
2- Mezu bat bidali: ortuella_berba@aek.org
3- Galdetu euskaltegian edo Euskara Zerbitzuan!!