2007/12/26

Oporretan ere mingaina astindu

Talde hau Gabonetako oporretan ere elkartuko da. Etorri euskaraz kafea hartzera!!!!

Noiz: Ostegunetan
Ordua: 18:00etan
Non: Ferrobarril tabernan

2007/12/21

"Birusak erasoan" antzezlana

Igandean, arratsaldeko 18:00etan Ortuellako Gorbeia Aretoan Toni La Sal "Birusak erasoan" antzezlanean ikusteko parada izango dugu! Ginol taldeak familiako guztiei eskainiko die ikuskizuna, heldu gazte zein ume izan.
Beraz, animatu eta hurbildu!!!!!

2007/12/20

Bihar denok Santo Tomasera!

Flickr.com

Nola???? Biharko planik ez? Berbalagunok urteko azken hitzordua (momentuz!) Bilbon egingo dugu. Sagardoa, txakolina, taloa... ez da plan makala izango, ez horixe! Orduan, zeu ere Santo Tomasera etorri nahi duzula?
9:45etako trena hartuko dugu, Muskizetik Bilbora doan tren honetako lehenengo bagoian ikusiko dugu elkar!

Argazkiak ikusi

2007/12/14

Gu ta gutarrak

Azaroaren 20an Gu ta Gutarrak emanaldia izango dugu arratsaldeko 19:30etan Ortuellako Gorbeia Aretoan.
Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, Josu Zabala Hertzainak taldekide ohia, ..., txalo famenkoak, azken batean mestizaia eta kurturartekotasuna jorratzen dituen talde hau ikusteko parada ezin duzue galdu!!!
Ikusi bideoren bat

2007/12/11

Durangoko Azokako argazkiak

Aurreko ostiralean, Ortuellatik taldetxo bat abiatu ginen azokara. Argazkian ikus dezakezuenez liburuak eta diskak bai, erosi erosi genituen... baina ez hori bakarrik! Sagardoa erosteko aukera ere izan genuen, eta ez zen erosketa txarra izan, ez horixe!!!

2007/12/05

Jürgen Wolfen tailerra

video

Tandem Fundazioko Jürgen Wolfen tailerrean, euskaraz berba egiten lotsa kentzeko hainbat aholku jaso genituen. Berbakide eta ikasleek aholku horiek praktikara nola eraman zituzten ikusi nahi baduzu...

Argazkiak

2007/12/03

Euskararen Eguna

Jakingu duzuenez bezala, gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen da. Ez da hutsetik abiatutako ospakizuna, atzean hainbat elkarte eta taldeen ekimenak baitaude.

Hala ere, Berbalagunetik gogoratu nahi genuke Euskararen Eguna ez dela gaurko eguna bakarrik, urteko 365ak baizik.

Beraz, animatu eta goxatu euskaraz: gaur, atzo zein bihar!!!!

2007/11/29

Durangoko azokara joango gara!!!!

Ortuellako berbakideok Durangoko Azokara joango gara. Aurten ere hainbat liburu eta diska kaleratuko dituzte 42. edizio honetan. Beraz, Durangon ere Euskal Labela zilegia den ala ez erabakitzeko anima zaitez gurekin etortzen!!!

Noiz: Abenduaren 7an, ostirala.

Nola: Kotxez, buses, trenez... (zuk zeuk proposatu!)

Zein ordutan: Hitzordu bi egingo ditugu (goiz eta arratsaldez)

Izena emateko azken eguna abenduaren 5a izango da; beraz, ahalik eta arinen harremanetan jarri gurekin (946641797 edota ortuella_berba@aek.org)

Etortzen direnek sorpresa bat jasoko dute!!!

Informazio gehiago

2007/11/23

Magia Tailerra

Ala kinkirriñera, ala samurrera... Truko harrigarriak ikasi nahi badituzu, besteak txundituta utzi nahi badituzu, zure arreta neurtu nahi baduzu; bihar, azaroaren 23a, 18:00etatik 20:00etara Las Carrerasko udal aretoan aukera paregabea izango duzu!!!
Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea (Abanto)

2007/11/21

Euskaraz, zu ere beldurtua?

Argazkia: www.flickr.com


TANDEM Fundazioko Jürgen Wolf Ortuellara etorriko da!!!!!
Euskaraz zein hizkuntza arrotzetan hitz egiten beldurra kentzeko tailerra.

Ostegunean, hilak 22.
Arratsaldeko 19:00etan, Kriseilu euskaltegian.

2007/11/15

Bakiotik Gaztelugatxera

Hori bai ibilaldi polita proposatu digutena gure Abantoko lagunek!!! Zapatu honetan, hilak 17, goizeko 9:45etan lotu gara Gallartako anbulategian.
Animatu zeu ere Bakiotik Gaztelugatxera!!!
Harremanetan jartzeko: axola@euskalerria.org / 946369447
Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea

2007/11/13

Udagoieneko Ostera

Topaguneak Udagoieneko Osterako zortzigarren edizioa abian jarri du.

Aurreko azaroaren 9an, Bermeon, aurtengo kultur zirkuitua hasi zen eta abenduaren 1era arte iraungo du. Bitarte honetan antzerki komiko, bertso saio eta hainbat kontzertu eskainiko dira Bizkaiko areto batzuetan.

Euren helburua ere aisialdia euskaraz goxatzeko aukera ematea denez, ERDU EURITAKOARI!!!!
Informazio gehiago

2007/11/07

XVIII. Euskararen Astea Muskizen

Azaroak 5, astelehena
10:00etan Betizu Jaia

15:30etan Gazteentzako Jokoaut antzezlana
18:00etan Karaokea

Azaroak 6, asteartea
10:00etan Film Laburren Zirkuitoa (DBH eta Batxillergokoentzat)
15:30etan LH 5 eta 6entzako Iratxoen Erregea filma
20:00etan Ez haiekin... ezta haiek gabe ere bakarrizketa umoretsuak

Azaroak 7, asteazkena
11:00etan Mezudun Pikak bitarte, errotu dezagun gure euskara!
19:00etan Helduentzako Lapur-Zuloa umore antzerkia (3 euro)

Azaroak 8, osteguna
Goizean ikasleak, artista, idazle, poeta... diaporamen erakustaldia
18:00etan Bertso paperen sari banaketa eta Bertso emanaldia

Azaroak 9, ostirala
10:00etan eta 19:00etan ikusle guztientzako Nomadak TX filma

22:00etan Kantu afaria (15 euro)

Azaroak 10, larunbata
17:00etan Txhm, Nurri eta Tmmiton Junior pailasoak
20:00etan Euskal poteoa

Azaroak 11, igandea
10:00etan Mendi martxa eta ondoren luntxa
17:00etan Doraemon eta Dinosauro txikia haur zinema (3 euro)
Antolatzaileak: Euskara mugagabea, Muskizko Udala eta Euskara Zerbitzua eta BFA.

2007/10/26

aurkezpenaren argazkiak

Atzo aurkezpena izan zen Ortuellan. Udaleko Batzar Aretoa bete genuen, ez bakarrik herriko jendearekin, baita euskaltegiko ikasle eta haien guztien irrifarreekin ere. CSI Zaratamo etorri zen, hilketa baten misterioa argitu beharra zegoen. Bazirudien errunduna Alain zela, baina ez! Gaitzerdi! Alain herriko gazte formal-formala dugu... Orduan, nor izan zen hiltzailea?

Ortuellako herritarrak ez behintzat... Ortuellan ere euskaraz bizi nahi dugulako, Ortuellatarrak ez ziren hiltzaileak izan!!!!

argazki gehiago: hemen

2007/10/23

Berbalagun aurkezpena

Urriaren 25ean, osteguna, Berbalagun aurkezpena egingo dugu Ortuellan!!!!

Bazen garaia gure herrian egitasmoa berriz ere martxan jartzeko. 19:00etan aurkezpena Udaletxeko Batzar Aretoan, ondoren sorpresa eta luntxa. Beraz, ez ezazue galdu!

2007/10/18

Galdames Folk 07

Asteburu honetan GALDAMES FOLK 07 ospatuko dute. Aurtengo kartela ere potentea da; beraz, hurbildu eta goxatu musikaz!!

Ostirala, urriak 19, 21:30etan:
- Llangres (Asturias)
- John McSherry y su banda (Irlanda)
- Mü (Portugal)
Larunbata, urriak 20, 21:30etan:
- Lantz (Euskadi)
- N'Faly Kouyate y su banda (Guinea)
- Dòchas (Escocia)
Sarrera doan

Nafarroa Oinez

Urriaren 21ean , igandean, Vianan euskaldun guztiok, geurea dugun hizkuntza zabaltzeko… "giltza daukagu".


Aurtengo Nafarroa Oinez-a Erentzun ikastolak antolatu du.
Ibilbideak zazpi gune izango ditu, bakoitzean hainbat ekintza, kontzertu, zerbitzu... eskainiz.
Informazio gehiago

2007/06/29

Udako berbataldeak

Maiatzean hiru berbatalde jarri genituen martxan. Udan ere mingaina astindu beharra dagoelako, hiru talde hauek elkartzen jarraituko dute!!

1. Udal Taldea: Astelehenetan, 07:30etan, Gizarte Zerbitzuetan.

2. Udal Taldea: Ostegunetan, 07:30etan, Udaleko Batzar Aretoan.

Udako taldea: Astelehenetan, 19:00etan, Ferrobarrilen.

2007/05/17

Zer da berbalagun?

Zer da BERBALAGUN?

Euskarak gaur egunean Ortuellan duen egoera ikusita, eta batez ere euskaraz dakigunok edo ikasten gabiltzanok berba egiteko ditugun aukera murritzak kontuan hartuta, BERBALAGUN egitasmoa berriz ere abian jarri dugu, eta helburuak argi dauzkagu; alde batetik, Ortuellako euskaldunok elkar ezagutzea eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.

Ortuellako Euskara Zerbitzua eta AEK programaren eragileak dira. Partaide guztion helburua eskualdeko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean aritzea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.


Norentzat da BERBALAGUN?

Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin hemen duzu aukera.
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.
Euskara ez dakienarentzat: Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera.


Zer eskaintzen du BERBALAGUNak?

Berbalagunak: Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta lauzpabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu. Talde guztietan euskaldun oso edo “laguntzaile” bat dago proiektuaren dinamizatzailearekin koordinatu eta harremanetan egoteko.

Euskararen Agenda: Ikastaroak, txangoak, kultur ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak,...

Parte hartu nahi baduzu:
1- Deitu telefono honetara: 94 664 17 97 - 94 664 02 00
2- Mezu bat bidali: ortuella_berba@aek.org
3- Galdetu euskaltegian edo Euskara Zerbitzuan!!

2007/04/07

ordutegiak eta egunak

Astelehena
07:30etan, Ortuellako udal langileak
10:00etan, Ortuellako Karobi tabernan
19:00etan, Muskizko Topo tabernan

Martitzena
19:00etan, Abanto-Zierbenako Herriko tabernan
20:00etan, Ortuellako Ferrobarril tabernan


Eguaztena
15:00etan, Las Carrerasko Haritzalde tabernan
18:00etan, Muskizko Ortze tabernan
20:00etan, Muskizko Ortze tabernan

Eguena
15.00etan, Muskizko Ortze tabernan
17:30etan, Muskizko Ortze tabernan
18:00etan, Ortuellako Ferrobarril tabernan

Barikua
10:30etan, Laskarretaseko Enparantza tabernan
11:00etan, Gallarta Zaharra tabernan
11:30etan, Gallartako In Nua Pubean
19:30etan, Trapagarango Universal tabernatik poteoa
20:00etan, Muskizko Ortze tabernan

Hilean behin
Txikiteokide
Mendi BT

Berbataldeen argazkiak

Izena emateko: Talde hauetan parte hartu nahi baduzu edo beste talde berri bat sortu:

1- Deitu telefono honetara: 94 664 17 97

2- Mezu bat bidali: meatzaldea@aek.org

3- Galdetu euskaltegian!!