2008/09/30

Ortuellako Euskal Jaiak

Urriaren 2a, osteguna

11:30ean: BHI-IES Ortuellan Xiba tailerra eta San Felix ikastetxeko eta institutuko ikasleen arteko lehiaketa.

20:00etan: "Erantzi Katamaloa zuzenean" kontzertua, Bihotz Bakartien Klubaren eskutik, Gorbea Aretoan.





Urriaren 3a, ostirala Umeen Eguna

9:00etan: Denok baserritar jantzita ikastetxeetara.

9:30ean: Marrazki eta mezu/kantu tailerra geletan.

11:00etan: Umeen elkarretaratzea parkean/frontoian eta mural erraldoia osatu, mezuak zabaldu eta kanta abestu.

12:00etan: "Ino, ino, ino, badator Bonbardino" antzezlana Anne Monna Oskola eta Kamarroi taldearen eskutik, frontoian.

17:00etan: Txorromorro taldearen Gramola Haur-Dantzaldia, frontoian.

18:30ean: Umeentzako Betiko Jolasak, Otxartaga parkean.

20:00etan: Meatzaldeko Berbalagunen Txikiteokidea Dangiliske taldeak alaiturik, Ferrobarriletik abiatuta.

23:00etan: Bertso rap sound system, Udaletxeko plazan.

02:30etatik aurrera: DJ Bull udaletxeko plazan.

Urriaren 4a, larunbata

10:00etan: Txirrindularitza Martxarako izen-ematea, Udaletxeko Plazako eskenatokian.

11:00etan: Txirrindularitza Martxa 0-12 urte bitarteko umeentzat, Udaletxe plazatik abiatuta.

11:30ean: Txistularien Kalejira, Udaletxeko plazatik abiatuta.

13:30ean: Harrizulatzaileen VIII. Banakako Finala, Otxartaga parkean.

15:00etan: Bertso-bazkaria frontoian (Itsaso Paya eta Miren Amuritza bertsolariekin). Izena emateko epea: irailaren 29tik urriaren 3ra arte (biak barne) Euskara Zerbitzuan. 8 euro.

Amaieran Berbalagun egitasmoaren barnean antolatutako Postal/Argazki Lehiaketaren Sari Banaketa egingo da.

20:00etan: The Txortain's Fanfarrea, Udaletxeko plazan.

21:00etan: Txalaparta Festa, Udaletxeko plazan.

22:00etan: Euskaraokea, Udaletxeko plazan.

23:30ean: Gose taldearen kontzertua, Udaletxeko plazan.

01:30ean: Gaupasa Luhartz plaza-taldearekin, Udaletxeko plazan.

Urriaren 5a, igandea

10:00etatik aurrera: I.Pintxo Lehiaketaren Azokaren irekiera, Otxartaga parkean.

10:30ean: Indaba Lehiaketaren hasiera, herri bazkarirako aulki eta mahaien banaketa.

11:00etan: Txistularien Kalejira, Udaletxeko plazatik abiatuta.

11:30ean: Erraldoien eta gaiteroen Kalejira Polunpak Konpartsaren eskutik, Otxartaga parketik abiatuta.

11:30ean: Umeentzako Talo Tailerra euskaraz, Otxartagan.

12:30ean: Uri-Oste dantza taldearen emanaldia, Otxartaga parkean.

14:00etan: Prestatutako Indaben Aurkezpena, frontoi txikian.

15:00etan: Indaba Jana, Otxartaga parkean.

17:00etan: Indaba Lehiaketaren Sari Banaketa.

17:15ean: Ortuellako Umeak Kantu-Kantari, Otxartagako parkean.

18:00etan: Auzolana (denok aulkiak eta batzera)

18:30ean: Pintxo Lehiaketaren Sari Banaketa, Otxartaga parkean.

20:00etan: Pintxo Azokaren amaiera.

Antolatzaileak: Ortuellako Euskara Zerbitzua (Berbalagun eta Euskal Jaietako batzordeak lagunduta)

2008/09/29

Meatzaldeko Berbalagun abian da!

Dagoeneko bost talde elkartzen hasi dira:
Astelehenetan
Udal langilean Ortuellako Gizarte Zerbitzuetan 7:30etan
Muskizko Topo tabernan 19:00etan
Astearteetan
Gallartako Herrikon 19:00etan
Ortuellako Ferrobarril tabernan 20:00etan
Asteazkenetan
Laskarreraseko Haritzalde tabernan 15:00etan
Talde hauetan parte hartu nahi baduzu edo berri bat sortu jarri harremanetan gurekin:
ABANTO-ZIERBENA AEK Euskaltegia: 94 636 94 47 Euskara Zerbitzua: 94 636 21 16
ORTUELLA AEK Euskaltegia 94 664 17 97 Euskara Zerbitzua 94 664 02 00
MUSKIZ AEK Euskaltegia 94 670 77 74 Udal Euskaltegia 94 670 64 11 Euskara Zerbitzua 94 670 70 75

2008/09/26

Trapagarango Gazteguna

Irailak 27, zapatua, PIZTU GAZTE HERRIA!!!
11:00etan Jaitsiera Zaratatsua funikularretik: dantza-talde, trikitrilari, txistulari, gaitero, asanblada, hankapalo, konpartsa... Guztiak balio du herri oso bat mugitzeko!!!!
12:45ean Mezua + Bertsolariak Arkotxa plazan.
13:00ean Herri Kirol desafioa Arkotxa plazan: harrizulatu, lastoa altxa, harria jaso, ingudea, lokotxak, txingak eta zaku lasterketa.
13:30etan Pilota desafioa Eskontrilla eskolako frontoian: Trapagaran vs. Galdames.
13:30etan Garazta-Rap Arkotxa plazan: hip-hopa fandangoarekin nahastuta. Eta gero, Mutxiko, Fandango, Arin arin eta Larrain Dantza.
15:00etan Bazkari Herrikoia Eskontrilla eskolako frontoian.
18:00etan Poteo Musikatua: Zaragozako gaiteroak, Areatza, Sestao eta Trapagarango Txalapartariak, Errerre eta Oxabi txarangak eta Naizena ez naiz...
21:30etan Kontzertuak barrankon
- Jane Done (Trapagarango maketa lehiaketako irabazleak)
- Mallacan (Zaragozatik)
- Joxpa (Ondarrutik)
- DJ Bertso (Iruñeatik)

Informazio gehiago

Antolatzaileak: Trapagarango Basetxe Gaztetxea

2008/09/24

Potxin eta Patxin "Hirian zer berri?"

POTXIN PATXÍN artistak tren bidai baten amaieratzat hiria aukeratu dute. Ea zer moduz moldatzen diren hiritaren bizimodura...

Noiz: Irailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
Non: Las Karreraseko frontoian.

Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea

2008/09/23

Txangoa: Abbadiako gaztelura (Hendaia)-Hondarribia

Eguna: Urriak 4
Ordua: Irteera goizeko 9:00ak / Itzulera 20:00ak (Muskiz)
Lekua: Muskizko Meatzari Plaza (autobus geltokian)
Prezioa: Helduak 3€ / Haurrak (6-13 urte) 2€
Bazkaria norberak eraman
Izena ematea: Muskizko Kultur Etxean, Muskizko Euskara Zerbitzuan, Gaztegunean eta Ortzen urriaren 1a baino lehen
Antolatzailea: Hitzaro elkarteko kide ohiak, Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz

2008/09/19

Presta zaitez Euskal Erromerian Dantzan egiteko

Jauziak eta Herri dantzak ikasteko ikastaroa (doan)
Noiz: Iraileko eta urriko larunbat goizetan (ikastaroa jada hasi da)
Non: Muskizko Kultur Etxean
Izena eman: Muskizko Euskara Zerbitzuan (Kultur Etxean, 8:00-15:00) edo Emakume Elkartean (Kultur Etxean, 18:00-20:00)
Antolatzaileak: Muskizko Emakume Elkartea eta Euskara Zerbitzua