1.Korrika OƱatitik abiatu zenetik 28 urte igaro dira, ordudanik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena da. Hamaseigarrena 2009ko martxoaren 26an Tuteran hasi eta 11 egunez, gelditu gabe, lasterka zeharkatuko du Euskal Herria. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, gau eta egun, zahar eta gazte, gizon eta emakume, hanka luze eta hanka gabe, milaka korrikalari gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.
Muskiz, Abanto, Ortuella eta Trapagarandik, hau da, Meatzaldetik, apirilaren 4an (larunbata) pasatuko da, goizaldeko 2:00ak - 5:00ak aldean. Korrikaren data inguruan herriz herri korrika datorrela azaltzeko beste hainbat ekimen egingo dira: antzerkiak, bertso espektakuluak, zinema edo korrika txikiak. Honi guztiari Korrika kulturala deitzen zaio. Beraz, ADI DEIALDIEI!
Arboleda.tk izango da hemendik aurrera Meatzaldeko gazte ekimenaren berri izateko ireki duten web ataria. Hemen, proiektuari buruzko nondik norakoak, azken berriak, eztabaidak, proposamen eta komentarioak... aurkitzeko aukera izango da.
Martxoaren 28a eta Arboledan. Abanto, Ortuella, Trapagaran eta Arboledako gazteek urtero errepikatuko den ekimena sortu nahi dute. Auzo, mendi eta txokoak ezagutu eta elkarrekin bilgune festa alternatiboa sortu.
noiz? urtarrilaren 15ean, 18etatik aurrera non? abanto aek euskaltegian zenbat? 2euro materiala ordaintzeko
izena emateko idatzi mezu bat honetara: meatzaldea@aek.org; abanto aek euskaltegian edo abanto-zierbenako euskara zerbitzuan (e-maila: euskara@abanto-zierbena.org edo 94 636 20 00 telefonoan) zure datuak utzi.
oporretan indarrak berritu ostean, aurten ere euskaraz egiteko eta jende berria ezagutzeko aukerak zabalduko ditugu!izan zaitez berbalagun! izena emateko galdetu urbilen daukazun euskaltegian edo zure euskara zerbitzuan!
berbataldeak jada martxan daude! animatu eta parte hartu!