2014/02/27

Martxoko agenda


Hemen duzue martxoko agenda!!! 
Animatu ekintzetan parte hartzera!!

2014/02/26

Ortuellako inauteriak




Hemen duzue 2014ko Ortuellako inauteri egitaraua!!!
Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzera!!!

2014/02/25

Bertso poteoa





Otsailaren 27an, arratsaldeko 19:00etan,Trapagaranen, bertso poteoa egingo da Udal Euskaltegiko 25.urteurrena ospatzeko.
ANIMATU PARTE HARTZERA!!!

Kultur txangoa

GOGORATU!!! Izena emateko azkenengo eguna martxoaren 18a izango da, txartelak Meatzaldeko Euskara Zerbitzuetan eta 607678075 tlf-an edo meatzaldea@aek.org helbidean eskura ditzakezue.

ANIMATUKO ZARETE, EZTA?

2014/02/14

EUSKARAZ OLGETAN ikastaroa


     Txikiekin euskaraz jolasten eta abesten ikasi nahi baduzu, aprobetxa ezazu aukera hau. Astelehenetan martxoaren 3tik apirilaren 7ra bitartean Kultur Etxeko Erakusketa Gelan 15:15etatik 16:15etara ikastaro bat antolatuko dugu. Udalerrian erroldatuta bazaude eta interesik baduzu, eman izena otsailaren 17tik 20ra bitartean Euskara Zerbitzuan. Gogoratu doan dela.
Animatu eta parte hartu!


2014/02/11

Irish In Euskal Herrian bakarrizketa


Ostegunean, Barry Manley Trapagarango Universal tabernan izan genuen. 40-50 lagun inguru elkartu ginen, Irish in Euskal Herria bakarrizketa ikusteko. Giroa bikaina, lekua primerakoa eta Barry Manley ezin hobea, errepikatzeko modukoa!

Eskerrik asko etorri zineten guztioi, Universal tabernako jabeei eta Barry Manleyri!!!
Blog-ean eta facebook-en argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue!!!

2014/02/06

Kultur txangoa


Aurten ere kultur txangoara joateko aukera izango duzue. Animatu izena ematera primaran pasatuko duzu eta!!!

2014/02/03

Agate Deuna Meatzaldean


ABANTON:
- 17:30ean, Trinitate plazatik herrian zeharreko KALEJIRA, trikitixa bat lagun.
Amaitu ostean, Haritzalde Areto parean, txokolate jana eta pintxoak

MUSKIZ
- 17.30ak aldera, Hezkuntza Zentroak aterako dira; herriko elkarteak eta koadrilak, beranduago. Elkartzeko, galdetu zuen lagunei.
- 18.30etik aurrera, Meatzari plazan, txokolatea eta bizkotxoak hurbiltzen diren guztientzat.
- 19.30ean, Meatzari plazan, Oihartzuna.


ORTUELLAN:
- 11:00etan, Otxartaga eskola kantu-kantari Otxartaga Parkean.
- 15:00etan, San Felix ikastetxearen kalejira.
- 18:00etan, Udaletxeko plazan entsegu orokorra. Ondoren bi zutabeen      irteera:
        . Uriosteko abesbatzaren zutabeak ibilbide hau egingo du:
          Udaletxeko plaza, BBK, OKE, Zahar-egoitza, Gorbea, Aiega,
          Urioste.
        . Zutabe parte hartzaileak, Ezkurtu eta Lurgazte taldeekin,
          ibilbide hau egingo du: Udaletxeko plaza, Tren Geltokia, Los
          Arcos, Ganguren, Mendialde, Otxartaga, Familia Sakratua.
          Bukatzean TXOKOLATADA Familia Sakratuan.


TRAPAGARAN
- 18:00etan, Ikuspegi taberna eta Eskontrillatik abiatuko dira.