Kaixo lagunok,
Oporraldi honen ostean ikasturte berriari hasiera emateko prest gaude berriro. Aurten ere #lotsarikgabe leloa aukeratu dugu gure kanpainarako, lotsa aspaldian galdu dugulako eta lotsarik gabe euskaraz lan, ikasi eta bizi nahi dugulako.
Astero #lotsarikgabe hitz egingo dugu mahai inguruan eta familian, #lotsarikgabe mintzodromoetan eta kantuan aritu gara eta #lotsarikgabe Euskaraz disfrutatuko gara.
Asko gara lotsa galdu dugunok jada, baina askoz gehiago izan nahi dugu. Hori dela eta, euskaldun zein euskara ikasten ari diren guztion parte hartzea beharrezkoa da #lotsarikgabe Meatzaldea euskaldundu arte. Anima zaitezte eta izena eman!!!
Izena ematea erraza baino errazagoa da, hartu zuen telefonoa eta deitu edo whatsapp-a bidali zenbaki honetara: 607678075
Edo idatzi helbide honetara: meatzaldea@aek.org
