2009/03/31

KORRIKA BADATOR!!

KORRIKA abiatu zen Tuteratik eta poliki-poliki hurbiltzen ari da, Nafarroa zeharkatuta Araban dabil orain gora-beheraka. Gero eta gutxiago falta da Meatzaldera iristeko eta hemen PREST gaude harrera egiteko!! aste honetarako ekintza andana antolatu da eta apirilaren 3rako programazio berezia izanen da herri guztietan, poteoak, antzerkiak, afariak, festak... Korrika iritsi arte!! Korrika apirilaren 3tik 4rako gauean pasako da gure herrietatik.

Herria/Korrika iritsiko den ordua
Muskiz/02:33:58
Gallarta/03:18:49
Ortuella/03:59:52
Trapagaran/04:30:25

Aurrera Korrika!!!!!


ABANTO-ZIERBENA
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Korrika txikia, El Casal ikastetxetik 11:30etan
-Korrika txikia, Las Carrerasen 15:15etan
-Txan magoa, Gallartako frontoian 18:00etan (sarrera 2€, aldez aurretik erosten bada 1€, Aek Euskaltegian eta Gazte Informazio Bulegoan salgai)
-Kantu Afaria, Argia tabernan 22:00etan (sarrera 11€, izen-emateko Aek Euskaltegian)

MUSKIZ
Apirilaren 2a (osteguna)
-"Zu bezain ahul" liburuaren aurkezpena, Karmele Jaioren eskutik, Udal Euskaltegian 20:00etan
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Korrika txikia, Cantarranas ikastetxetik San Juan plazara 11:00etan
-Kiki, koko eta moko pailazoak, Meatzari aretoan 17:30etan
-Kantu Afaria, Gaztegunean, 22:00etan (sarrera 14€; izen emateko Ortze tabernan, Euskara Zerbitzuan eta Aek Euskaltegian)
-Festa Ortze tabernan Korrika iritsi arte!

ORTUELLA

Apirilaren 1a (asteazkena)
-Txapa tailerra, Kriseilu Aek euskaltegian 19:00etan
Apirilaren 2a (osteguna)
-Korrika txikia, Otxartaga ikastetxetik Otxartaga plazara, 15:00etan
-"Atxikistan kanpanolue" antzerkia, umeentzako espektakulua, Otxartaga plazan, 15:45etan
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Trikikupela Afaria (sagardotegi mugikorra!), Frontoi Txikian, 22:00etan (sarrera 10€; Ferrobarril tabernan, Aek Euskaltegian, Euskara Zerbitzuan eta OGAn salgai)

TRAPAGARAN
Apirilaren 2a (osteguna)
-Korrika txikia, Arkotxa plazatik udaletxeko plazara, 10:30etan
Apirilaren 3a (ostirala) KORRIKA BADATOR!!!!
-Triki poteoa, Maite tabernatik hasita, 20:00etan
-Bertso Afaria (silbeira-estiballes), Basetxe Gaztetxean, 22:00etan (sarrera 10€; Ilargi, Pinta, Terraza eta Maite tabernetan eta Aek Euskaltegian salgai)
-Euskal Jaia herriko tabernetan Korrika iritsi arte!

GASTEIZ
Apirilaren 5a (igandea)
-Autobusak korrikaren azken kilometrora eta azken festara!! (betagarri, umeentzako jolasak...)
galdetu zure herriko Aek euskaltegian info+ http://www.korrika.org/

2009/03/24

Korrika kulturala Meatzaldean

Korrika hurbiltzen hasi da eta honen inguruko kultur ekintzak ere bai!!
Hona Martxoko ekintzak:

Martxoaren 26an (asteazkena)
-Korrika omenaldia dokumentala Trapagaranen, Olaso jauregian 19:00etan
-Korrika aurkezpena Muskizen, Ortze tabernan 19:00etan

Martxoaren 28an (larunbata)
-Meatzaldea meatz-gaztea ekimena (Korrika festa) Arboledan egun osoan zehar info+ www.arboleda.tk
-Elvi sabeliztuna Muskizen, Gaztegunean 12:00etan

Martxoaren 30ean (astelehena)
-Helduentzako ipuin kontalaria (kandelen argipean) Muskizen, Gaztegunean 10:30etan

Martxoaren 31n (asteartea)
-Film laburrak Ortuellan, Kriseilu Aek euskaltegian 19:00etan

2009/03/23

Martxoko Tantaka, AZ5-i elkarrizketa

AZ5, musika talde trapagarandarra da. Larunbat honetan Arboledako "Meatzaldea, meatz gaztea" Korrika festan joko duten taldeetako bat da eta elkarrizketa hau Arboledako ekimeneko antolakuntzarekin elkarlanean egin dugu.

nor da AZ5? zer musika mota jotzen du?... hona erantzunak



Arboledakoaz info+ www.arboleda.tk

2009/03/22

Meatzaldeko Korrika Agenda

Korrika badator!! Bai! Bertan dugu jada! Ostegun honetan irtengo da Tuteratik eta ia Euskal Herri osoari itzulia eman ostean, apirilaren 4an, goizaldean iritsiko da Meatzaldera!!

Hau guztiaren inguruan, herri bakoitzeko Korrika Batzordeak ekintza andana antolatu du. Hona ekintza hauen agenda; Meatzaldeko Korrika Agenda. Animatu eta parte hartu!!
Korrikari buruzko informazio gehiago: http://www.korrika.org/

2009/03/12

Ostiralean elektrofesta OGAn

Astebururako plan ederra. Ostiralean Arboledako ekimenerako dirua atera asmoz, ELEKTROFESTA izango baita Ortuellako Gazte Lokalean, 21:00etatik aurrera.

Eta jada kalean da martxoaren 28ko Arboledako Korrika festako kartela, laster zure herriko paretan!!

2009/03/09

Fieltrozko BROTXEAK!

Anima zaitezte! Ostegun honetan, Muskizko Gaztegunean arratsaldeko 18:00etan Fieltrozko brotxe tailerra egongo da.

Izena emateko bidali e-posta bat meatzaldea@aek.org -ra. Doako ume zaintza zerbitzua izango da!


Korrika karaokea

16. Korrikako abestia karaokerako ere prest!




Korrika badator! badator! eta berarekin, aurkezpenak, kultur ekintzak, kontzertuak eta festak! Adi beraz!!!

Gora meatzalde euskalduna!

2009/03/04

JOKOAUT ANTZEZLANA

JOKOAUT ANTZEZLANA

Ostiral honetan, martxoaren 6an
goizeko 11etan
Ortuellako Gorbea aretoan

Pikor antzerki taldeak kaleratutako antzezlan honek, gizarte-harremanetan sortzen den bortizkeria irudikatuko du. Helduen munduaren bortizkeriari buruz hitz egingo du, eta gazteek hura nola ulertzen duten; komunikabideek transmititzen duten bortizkeriari buruz eta gazteek hura nola harrigarriro irensten duten; objetu eta animalien kontrako bortizkeriari buruz. Irainen ankerkeriari buruz ere hitzegingo du.

MARTXOKO AGENDA



INFO+ meatzaldea@aek.org

Otsaileko TANTAKA!

Tantaka-tantaka, Meatzaldeko euskal itsasoa osatzera goaz! Berriz ere martxan jarri dugun egitasmoa berrikuntzaz osatua dator, hemendik aurrera, bidaiei buruz mintzatuko gara Tantaketan!

Otsaileko honetan, Gallartako Roberto Oleari egin diogu elkarrizketa: