Pages
2008/12/23
2008/12/22
Kirola euskaraz
2008/12/19
Goa!zen musikala
Euskaraz grabatutako lehen film musikala Meatzaldean!!!
Noiz: Abenduaren 21ean, igandea
Non: Muskizko Meatzari Aretoan
Antolatzaileak: Muskizko Euskara Zerbitzua
2008/12/18
Neguko Solstizioa
Muskizko Ortze Euskal Tabernak sekulako festa antolatuko du ostiralean, abenduak 20. Ipuin kontalaria, musika, gaztainak, txorizoa eta dena dohainik!!!
2008/12/17
Abenduko Tantaka
Ni Isaak naiz eta Zierbenan bizi naiz. Duela 5 urte hasi nintzen euskara ikasten Meatzaldeko Aekn eta 5 urte eman ditut horretan, baina momentu honetan ez nago ikasten, niretzako ordutegi aproposa ez dagoelako. Baina beno, Berbalagunen jarraitzen dut, praktikatu ahal izateko.
Nolakoa da zure ingurua? Hau da, Berbalagunez aparte, euskaltegian ezagututako jendeaz gain, zure inguruko pertsonak (familia, lagunak...) euskaldunak dira? Inguru euskaldunean bizi zara?
Ez, ez. Nire alaba bai, euskaraz hitz egiten du, baina gainontzeko senideek ez dute euskaraz hitz egiten. Eta nire inguruan, orokorrean Zierbanan, Meatzaldean... jendeak ez du hitz egiten euskaraz. Baina askotan Mungia aldetik lan egiten dut eta handik jendeak euskaraz hitz egiten du, baina bizkaieraz, eta ulertzeko... ba kostatzen zait! Baina beno, ni ulertzen saiatzen naiz, baina hala ere, kostatzen zait, ze azkar eta bere erara hitz egiten dute (kar,kar) eta... zaila da.
Bai, askotan gertatzen da hori, euskaraz jakinda ere, ulertzea zaila izaten dela. Baina beno, horretaz aparte, zergatik erabaki zenuen zuk euskara ikastea? Izan ere, zure ingurua, esan duzun bezala, ez da euskalduna.
Zergatik? Bada, gustatzen zaidalako. Normalean, nire lanean ez da beharrezkoa euskaraz hitz egitea, baina niri gustatzen zait, beti gustatu izan zait. Txikitan ezin izan nuen, ez zen posible izan, baina duela 5 urte hasi nintzen eta hemen nago.
Dena den, nik badauzkat aspaldiko lagunak, euskaraz hitz egiten dutenak, baina bat edo bi pertsona dira, eta hori oso gutxi da. Beraz, bai nire inguruan, normalean, jendeak ez du euskaraz hitz egiten eta ezagutzen dudan jendea euskaraz dakiena, beti jotzen du gaztelerara.
Zerk motibatzen zaitu Berbalagunen antolatzen ditugun ekintzetan parte hartzeko? Ze zu berbatalde batean zaude, baina gainera ekintza askotara zoaz, eta berbalagun askok ez dute parte hartzen. Zer da motibatzen zaituen hori?
Ba gustura nagoela eta euskaraz hitz egin dezakedala. Baina batez ere, hori, gustura nagoelako. Hombre, jendea oso jatorra da eta giroa ona da. Beraz, jendea jatorra da, giroa ona be eta gainera euskaraz hitz egin dezaket... Zer gehiago eskatu behar dut?
Hori da, zer gehiago eska dezakegu?(kar,kar) Beraz, ekintzetan parte hartzen duzu eta berbatalde batean ere. Zer ekarpen ematen dizu Berbalagunek eta berbataldeak bera?
Euskaraz hitz egitea. Normalea, euskaraz hitz egitea kostatzen zait eta gainera ez daukat trebetasun handia. Iaz hasi nintzen eta nabaritu nuen lotsa desagertzen ari zela, solteago aritzen nintzela.
Beraz, ikusten duzu aurrerapenak egon direla, ezta?
Bai, bai. Nire ustez, euskaraz malgutasunarekin hitz egiteko berbataldea oso garrantzitsua da.
Eta berbatalde batean parte hartzen ez duen pertsonari edo ekintzetan parte hartzen ez duen horri, zer esango zenioke parte hartzeko, motibatzeko ?
Ez dela nahikoa euskara ikastea. Mintzatzea garrantzitsua dela, behintzat nire ustez. Adibidez, jendeak ingelesez ikasten du bi edo hiru urtetan eta ondo, baina gero Britaina Handira joaten dira eta esaten dute hilabete bakar batean askoz gehiago ikasi dutela, prozesua azkarrago doala. Nire iritziz, garrantzitsuena hitz egitea da. Ze azkenean, denbora guztian ikasten eta ikasten, nire buruan hitz asko daude eta horiek ateratzeko hitz egin behar dut eta hori egiteko onena jendearekin praktikatzea da. Horretarako berbatalde batean egon, pote bat hartu eta lasai lasai, apurka-apurka...
Orduan, jendea animatuko zenuke parte hartzeko, beharrezkoa delako.
Ziur, jakina, prefosta (kar, kar, kar)
Ba hori izan da dena. Eskerrik asko berriz ere.
2008/12/15
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2008/12/12
Bai euskaraz--------Euskaraz bai!!!!

Ordua: 17:00etan
Non: La dehesa de Don Saturnino tabernan
Etorri gurekin pauso bat harago emanez Euskaraz bai esatera!
2008/12/10
Bertsolaritza ikastaroa
2008/12/09
Jostailu erakusketa
“Neguko solstizioa/Udako solstizioa”
2008/12/05
Abenduaren 13an denok BECera!
Noiz: Abenduaren 13an, larunbata.
Ordua: 18:00etan.
Non: BECen.
Eskatu zure sarrera doan eta eman zeuk ere pauso bat harago!!!
2008/12/04
Bertso-afaria
2008/12/03
Euskararen Eguna

2008/12/01
Durangoko Azokara joango gara!!!!
Kartelak zalaparta ugari ekarri du, matxista omen da... Aurten ere berbalagunok Durangoko Azokara joango gara... eta karpan zer arnasten den ez dugu irizpide hartuko kartela epaitzeko; izan ere, txapeladun emakume eta gizon betaurrekodunen artean egongo gara.
Hitzordu bi proposatu ditugu: abenduaren 5ean, ostirala; eta, 8an, astelehena. Gurekin etortzen animatuz gero bidali e-posta!!!
2008/11/26
Lan Eskaintza
Astean 15 orduz, ordutegi malgua
2009ko urtarriletik abendura arte (luzagarria)
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Meatzaldekoa izatea.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak ABENDUAREN 10a BAINO LEHEN ondoko helbidera.
E-postaz bidaliz gero: bizkaia@aek.org
Erreferentzia: Meatzaldeko dinamizatzaile lan-postua
ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66
2008/11/25
Azaroko tantaka
Oihana Martinez nahiz eta egun Sopuertan bizi, Abanto-Zierbenako euskalduna dugu. Sopuertako berbatalde batean parte hartzen du, Axola Euskara Elkarteko kidea da, saltseroa... Oihana, zuk zeuk kontatuko diguzu zure "praktikotasuna", zure tanta...
Axola Euskara elkartekoa izanda zelan hasi zinen parte hartzen?
Axola euskara elkarteak badauzka 12 urte, hasieratik ez nintzen egon baina badaramat urte pilo! Betidanik gogoratzen dut!
Zelan ikusten duzu euskararen egoera Abanton?
Nik uste dut Axolak euskara bermatzeko eta bizitzeko aukerak zabaltzen ditutela; kezkatzen nau gero eta jende gehiago dakiela euskara baina ez dutela klasetik, eskolatik edo esparru batzuetatik ateratzen (horretarako oso ondo dago Berbalagun!)
Nola hasi zen euskararekiko daukazun lotura?
Txikitatik eskolara bidali ninduten gurasoek (naiz eta haiek euskaldunak ez izan), gero ikastola institutuan… euskararekiko beti oso jarrera baikorra izan dut! Esan zidaten Axola Euskara taldean sartzeko eta kostata baina azkenean hasi nintzen parte hartzen naiz eta inork ezagutu ez.
Badakigu, naiz eta Gallartakoa izanda orain Sopuertan bizi eta Berbatalde batean zaudela? Zelan hasi zinen?
Bai, nahiz eta Gallartakoa izan, Muskizen lagunak ditut eta Sopuertako beste lagun batek komentatu zidan berbalagun Sopuertan martxan jarri nahi zutela, nahiz eta hasieran ezetz esan gero animatu nintzen eta aurten gure bigarren urtea da!
(Saltsero hutsa zarela ikusten da!) kar-kar-kar
Nola animatuko zenuke jendea euskara praktikantea bihurtzeko?
Oso aukera ona dela batez ere, badaudelako pertsonak ez daukatenak aukerarik euskaraz bizitzeko, eta egia esanda halako egitasmoekin erakusten da nola posiblea den euskaraz bizitzea!
2008/11/24
Sari banaketa: Piropo Lehiaketa

Zeurea izan al da piroporik saltseroena?
Noiz: Azaroaren 26an, asteazkena
Ordua: 18:30etan
Non: Abanto-Zierbenako Udalbatza Aretoan
Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Euskara Zerbitzua
2008/11/21
Mendi irteera: Urkiola

Noiz: Azaroaren 22an, larunbata
Ordua: 10:00etan
Nondik: Gallartako Osasun Zentrotik
Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea
2008/11/20
Panpin Panpox: Sol-la-si-la-tzen
2008/11/19
Henna Tailerra
Noiz: Azaroak 28, ostirala
Ordua: 18:00etan
Non: Gallartako Gaztegunean (erakusketa aretoaren ondoan).
EMAN IZENA azaroaren 21a baino lehen!!!
Antolatzaileak: Abanto-Zierbenako Gaztegunea
2008/11/17
Pauso bat harago

Ordua: 18:00.
Lekua: Barakaldoko BEC.
Bertan sartzeko DOAKO SARRERAK eskuratzea beharrezkoa izango da http://www.nierebanoa.com/ orrian.
2008/11/14
Fieltro tailerra
2008/11/11
Bideo emanaldia
Ordua: 19:30etan
Non: Gallartako Herrikon
Antolatzaileak: Abantoko Gazte Asanblada
2008/11/10
Mendi BT martxan da!!!
2008/11/07
"Mejor en euskera"
"Kaletik nindola errumaniar batzuk ikusi nituen atari batean lanean. Emakume bat hurbildu eta esan zien:
-Tambien podrias hablar en español, ¿no?
Orduan, errumaniarretako bat itzuli eta erantzun egin zion:
-Mejor en euskera, ¿no?
Emakumea aho bete hortz geratu zen, errumaniarrak irribarretsu eta ni...
2005eko Matraka
2008/11/05
Ardo Dastaketa
Ordua: 18:30etan
Non: Haritzalde Aretoan (Las Carreras)
Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea
2008/11/04
Erakusketa ibiltaria
Abanto-Zierbenan: 10etik 16ra Abanto AEKn.
2008/11/03
Muskizko XIX. Euskararen Astea
Goizean pankartak jarriko ditugu herrian zehar.
18:00-19:00 Karaokea Meatzari Plazan.
19:00-20:00 Karaoke Lehiaketa Meatzari Plazan.
Azaroak 4, asteartea
Kirol Eguna
10:00 Krossa (Crucero eta Cendeja kaleetan zehar)
Spinning (Meatzari Plazan). Etengabe arituko gara pedalei eragiten. Muskizko Musika Bandaren giroaz alaituta.
18:00-19:00 Frontoietan futbola/eskubaloia/esku-pilota. Futbolari, eskubaloi-jokalari eta pilotari ospetsuak izango ditugu geure artean.
Futbolean, eskubaloian eta esku-pilotan teknikak hobetu eta adituei galderak egiteko aukera paregabea izango duzu.
Esku-pilota harmailadun frontoian izango da.
Futbola eta eskubaloia beste frontoian izango da.
16:00-19:00 Meatzari Plazan Spinning
19:00-20:00 Galde-erantzunak (harmailadun frontoian).
20:00 Luntxa frontoian.
Azaroak 5, asteazkena
10:00-11:00 /11:30-12:30 Txontxongiloak "Rosi, erosi" Meatzari Aretoan.
10:30 Diaporama: "Harrizulatzaileak" (Kimetz Arana) Gaztegunean.
18:30 Diaporama: "Harrizulatzaileak" (Jabi Santamaria) Gaztegunean.
Azaroak 6, osteguna
10:00 Filma: "Annaloise eta Anton" Meatzari Aretoan.
15:30 Antzerkia: "Zapaldu marra" Meatzari Aretoan.
18:00 Alberto Bargosen liburuaren aurkezpena Ortze tabernan.
19:30 Euskal Erromeria: "Erdizka Lauetan" Meatzari Plazan. Parte hartzaileentzat luntx txiki bat egongo da (txorizoa, odolkiak...)
Azaroak 7, ostirala10:00 Fima: "Winkyren zaldia" Meatzari Aretoan.
18:00 Txan Magoa Gaztegunean
20:00 Antzerkia: "Komeriaren Kluba" Meatzari Aretoan (6€) Topaguneak antolatuta "Udagoieneko ostera" programaren barruan.

22:00 Kantu-afaria: Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaran Gaztegunean.
2008/10/31
Euskal Dantza ikastaroa

2008/10/29
Euskara ikasleentzat...

Norentzat? Zuretzat, euskara ikasten zaudelako.
Zertarako? Ikas prozesuan laguntzeko.
Zergatik? Zure kabuz ariketak egin ditzakezulako nahi duzunean.
Antolatzaileak: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)
2008/10/23
Muskizko Kanporaketa

Noiz: Urriaren 25ean, barikua.
Non: Muskizko Meatzari Aretoan.
Bertsolariak: Oihana Bartra, Mikel Petuya, Jabier Olibares, Peru Vidal, Ander Salaberria eta Julen Erezuma.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea
2008/10/22
IX. Sagardo Eguna
2008/10/21
Naturkultura 2008

Kontsumo arduratsuaren eta inguraldeko produktu naturalen standak
Hitzaldiak
Haurrentzako animazioa
Ikustaldiak Meatzaritza museora
Animaliak. Bertako arrazak
Ur emari eko-murriztaileak banatuko dira
Herri bazkaria
Gure Ingurumena eta Osasuna defendatzeko bilkura
2008/10/20
I.Piropo Lehiaketa
Oporretatik bueltan zaude, kurtso berrian hasi zara eta zure begietako neska edo mutila inoiz baino politago ikusten duzu, baina ez zara ausartzen hori aitortzera. Orain duzu aukera!! Abanto-Zierbenako Udaleko Euskara Zerbitzuak I. Piropo Lehiaketa antolatu du nahi duzun pertsonari piropo bat eskaintzeko. Anima zaitez eta bidal iezaguzu zure piropo proposamena oinarri hauetan agertzen den e-posta helbidera. Eta gogoratu euskara ere erabili ahal duzula piropoak esateko. Ahaztu lotsa eta asmatu piroporik ederrena eta dibertigarriena!!!Lan Kopurua
Lehiakide bakoitzak nahi beste piropo bidal ditzake, beti ere, euskaraz, eta gehienez 2 lerro luzerakoak. Mezu bakoitzeko, berriz, piropo bakar bat baloratuko da, beraz, piropo beste mezu bidali beharko da guztien balorazioa egin ahal izateko.
Epaimahaiak estiloa, orginaltasuna, umorea eta sentimendua baloratuko ditu.
Bidali beharreko e-postan GAIAri dagokion tokian PIROPO LEHIAKETA idatzi eta fitxan izen-abizenak, kategoria, jaiotze-data, telefonoa, e-posta helbidea, bizilekua (helbide osoa) eta piropoa bera agertu beharko dira.
Kategoriak
A Kategoria: 1996-2002 urte bitartean jaiotakoek.
B Kategoria: 1990-1995 urte bitartean jaiotakoek.
C Kategoria: 1990. urtea baino lehen jaiotakoek.
Emateko epea
2008ko urriaren 20tik azaroaren 9ra arte.
Sariak
Kategoria bakoitzeko sari bat; bakoitzeko 150 euroko txekea Abanto-Zierbenako Merkatari eta Ostalarien Elkarteko dendetan trukatzeko.
Aurkeztutako piropoekin erakusketa mugikorra antolatuko da eta boto gehien jaso dutenak udaletxearen web orrialdean ikusgai egongo dira.
Sari banaketa
2008ko azaroaren 26an banatuko dira arratsaldeko 18:30etan Abanto-Zierbenako Udaletxeko Udalbatza Aretoan.
Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Udaletxeko Euskara Zerbitzua
2008/10/15
Galdames Folk'08

Shona Kipling & Damien O´Kane (Erresuma Batua)
Kepa Junkera (EH)
Larunbatean:
Four Men and a dog (Irlanda)
Tarika Be (Madagaskar)
Kontzertu guztiak San Pedro Enparantzan izango dira gaueko 22:00etan; eta... DOHAINIK!!!
2008/10/13
Sari Banaketa
2008/10/10
2008/10/06
Nafarroa Oinezera autobusa
2008/10/03
2008/10/02
Txikiteokide
2008/10/01
2008/09/30
Ortuellako Euskal Jaiak
Urriaren 2a, osteguna11:30ean: BHI-IES Ortuellan Xiba tailerra eta San Felix ikastetxeko eta institutuko ikasleen arteko lehiaketa.
9:00etan: Denok baserritar jantzita ikastetxeetara.
9:30ean: Marrazki eta mezu/kantu tailerra geletan.
11:00etan: Umeen elkarretaratzea parkean/frontoian eta mural erraldoia osatu, mezuak zabaldu eta kanta abestu.
12:00etan: "Ino, ino, ino, badator Bonbardino" antzezlana Anne Monna Oskola eta Kamarroi taldearen eskutik, frontoian.
17:00etan: Txorromorro taldearen Gramola Haur-Dantzaldia, frontoian.
18:30ean: Umeentzako Betiko Jolasak, Otxartaga parkean.
20:00etan: Meatzaldeko Berbalagunen Txikiteokidea Dangiliske taldeak alaiturik, Ferrobarriletik abiatuta.
23:00etan: Bertso rap sound system, Udaletxeko plazan.
02:30etatik aurrera: DJ Bull udaletxeko plazan.
Urriaren 4a, larunbata
10:00etan: Txirrindularitza Martxarako izen-ematea, Udaletxeko Plazako eskenatokian.
11:30ean: Txistularien Kalejira, Udaletxeko plazatik abiatuta.
13:30ean: Harrizulatzaileen VIII. Banakako Finala, Otxartaga parkean.
15:00etan: Bertso-bazkaria frontoian (Itsaso Paya eta Miren Amuritza bertsolariekin). Izena emateko epea: irailaren 29tik urriaren 3ra arte (biak barne) Euskara Zerbitzuan. 8 euro.
Amaieran Berbalagun egitasmoaren barnean antolatutako Postal/Argazki Lehiaketaren Sari Banaketa egingo da.
20:00etan: The Txortain's Fanfarrea, Udaletxeko plazan.
21:00etan: Txalaparta Festa, Udaletxeko plazan.
22:00etan: Euskaraokea, Udaletxeko plazan.
23:30ean: Gose taldearen kontzertua, Udaletxeko plazan.
01:30ean: Gaupasa Luhartz plaza-taldearekin, Udaletxeko plazan.
Urriaren 5a, igandea
10:00etatik aurrera: I.Pintxo Lehiaketaren Azokaren irekiera, Otxartaga parkean.
10:30ean: Indaba Lehiaketaren hasiera, herri bazkarirako aulki eta mahaien banaketa.
11:00etan: Txistularien Kalejira, Udaletxeko plazatik abiatuta.
11:30ean: Erraldoien eta gaiteroen Kalejira Polunpak Konpartsaren eskutik, Otxartaga parketik abiatuta.
11:30ean: Umeentzako Talo Tailerra euskaraz, Otxartagan.
12:30ean: Uri-Oste dantza taldearen emanaldia, Otxartaga parkean.
14:00etan: Prestatutako Indaben Aurkezpena, frontoi txikian.
15:00etan: Indaba Jana, Otxartaga parkean.
17:00etan: Indaba Lehiaketaren Sari Banaketa.
17:15ean: Ortuellako Umeak Kantu-Kantari, Otxartagako parkean.
18:00etan: Auzolana (denok aulkiak eta batzera)
18:30ean: Pintxo Lehiaketaren Sari Banaketa, Otxartaga parkean.
20:00etan: Pintxo Azokaren amaiera.
Antolatzaileak: Ortuellako Euskara Zerbitzua (Berbalagun eta Euskal Jaietako batzordeak lagunduta)
2008/09/29
Meatzaldeko Berbalagun abian da!
ORTUELLA AEK Euskaltegia 94 664 17 97 Euskara Zerbitzua 94 664 02 00
MUSKIZ AEK Euskaltegia 94 670 77 74 Udal Euskaltegia 94 670 64 11 Euskara Zerbitzua 94 670 70 75
2008/09/26
Trapagarango Gazteguna
Antolatzaileak: Trapagarango Basetxe Gaztetxea
2008/09/24
Potxin eta Patxin "Hirian zer berri?"
POTXIN PATXÍN artistak tren bidai baten amaieratzat hiria aukeratu dute. Ea zer moduz moldatzen diren hiritaren bizimodura...Noiz: Irailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
Non: Las Karreraseko frontoian.
Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea


















