2008/03/17

Abantoko Taldeak



Astearteetan, 19:00etan, Herriko tabernan
elkartzen hasi da laukote hau.




Ortuellan hasi baziren ere, Abantora pasa da talde hau. Ostiraletan elkartzen jarraitzen dute, 10:30etan Laskarretaseko Enparantza tabernan.



Ostiraletan ere laukote honek hitzordua du.
Gallartako In Tua Nua an Sibin Pubean
lotzen dira 11:30etan.
Behe urratsetan egon arren, euskaraz kafea hartzeko beldurrik ez dute!

2008/03/14

Tantaka: martxoko tanta

Itziar Lopez, Ostaben partehartzailea eta Berbalaguna
44 urteko emakume hau Barakaldokoa bada ere, Abanto-Zierbenan bizi da orain dela 5 bat urte. Itziar oso gustura dago Laskarrerasen oso leku lasaia baita. Natur-Zientzietako irakasle ordezkoa da gaztelaniaz; eta ordezkapen gutxi izateak bultzatu du besteak beste euskara ikastera. Ostaben parte hartu eta gero, orain Abantoko berbalagun daukagu.
Zergatik hasi zinen euskara ikasten?
Hasi nintzen gutxi gorabehera 15 urte nituela. Erdi ezkutuan, eliza batean eta irakaslea apaiza zen. Oso gutxi ginen eta erdi ezkutuan. Egoera polita... Gero Barakaldon sortu zen 1. gau eskola eta joan nintzen ikasturte osoa behintzat. Gero, institutuan eskatu genuen eta aukera izan genuen klaseak hartzeko. Gero unibertsitatera joan nintzenean utzi nuen astirik ez nuelako. Geologia ikasi nuen eta amaitu nuenean Ingalaterrara joan nintzen ingelesa ikastera 3 hilabetez. Eta gero, ikastaro ugari egin nuen. Ondoren, berriro hartu nuen euskara. Haurdun geratu nintzen eta lotsa ematen zidan berriro euskaltegira joateak. Utzi nuen. Berriro hartu dut eta espero dut azkeneraino... Azken pausoak baina badaramat 7 urte azken ahaleginetan. Arazoa ez da hitz egitea, irakurtzea... euskaraz bizitzeko nahikoa dudala uste dut; baina, arazoa da azterketa gainditzea... Pixka bat nekatuta nago. Euskara oso gustatzen zait baina nire arazo garrantzitsuena hitz egitea da. Gramatikan maila batera ailegatu naiz, EGAra edo, baina ahozkoa gainditzea... kostatzen zait zer edo zer.
Badakigu Muskizen euskara bultzatzeko martxan jarri zen Ostabe egitasmoan parte hartu zenuela. Kontaiguzu zure esperientzia...
Muskizeko euskaltegian nengoen eta kontu honekin etorri ziren. Eta gustukoa. Ikaskide bat eta ni joan ginen eta oso pozik. Helburua zen hitz egitea eta ondo. Batez ere 1. urtean. 2. urtean gu ginen gehien genekienak eta nire ustez falta zen nik baino gehiago zekien jendea. Berbataldera joateko helburua ahoskera hobetzea bada, norbaitek ondo jakitea behar da...
Eta orain animatu zara Berbalagunen parte hartzen..
Bai. Ikusi nituen kartelak herritik. Deitu zidaten Muskizetik ea parte hartu nahi nuen; baina esan nien jada ez nenbilela hortik. Abantotik deitu zidaten eta animatu naiz! Ea zelan..
Animatuko zenuke jendea Berbalagunen parte hartzen?
Aukera ona da hitz egiteko. Herri honetan aukera gutxi daukagunez, ba ondo dago. Gainera, euskaldunok elkar ezagutzeko eta pixka bat horma hori apurtzeko aukera ona da. Azken finean errazagoa egitea euskaraz hitz degitea. Batzuetan badakigu, lotsagatik edo, beste batekine uskaraz aritzea zaila dela... Berbalagun aukera onda da lotsa kentzeko. Eta behin lotsa baztertuta, aurrera!!!!

Eskerrik asko Itziar! Zure tantari esker ere itsasoa osatzen ari gara...

2008/03/11

Muskizko Berbalagun

Berbalaguna izan edo informazioa jaso nahi baduzu:
Euskara Zerbitzua: 94 670 70 75
AEK Euskaltegia: 94 670 77 74
Udal Euskaltegia: 94 670 64 11
Gaztegunea: 94 670 80 37
Meatzaldeko Berbalagun

Abanto-Zierbenako Berbalagun

Berbalaguna izan edo informazioa jaso nahi baduzu:
Euskara Zerbitzua: 94 636 21 16
AEK Euskaltegia: 94 636 94 47

2008/03/10

Xiberuko Maskarada ikustera

Martxoaren 15-16ko asteburuan Xiberuko maskarada ikustera joateko irteera antolatu du Basetxe Gaztetxeak.
Irteera martxoaren 15ean izango da. Maulen itzuli bat eman eta martxoaren 16an Arrokiaga herrira hurbilduko gara Xiberua hobeto ezagutzeko asmoz.
Urtero herri bat arduratzen da maskaradaren eta ekitaldien antolakuntzaz. Aurten Atharratze eta Alozeko gazteek egingo dute maskarada. Inauteri herrikoi honek zati 2 ditu. Barrikada jaustea (ostatu eta komertzioen aurrean dantzan egiten dute janari eta edari truke) goizean egiten da; eta, arratsaldean, agerraldia. Ondoren, partehartzaile guztiek azken kantorea abesten dute, aurtengoa Niko Etxartek eginda da.
Antolatzailea: Trapagarango Basetxe Gaztetxea. Izena eman nahi izatekotan jarri harremanetan.

2008/03/06

Mendi BerbaTaldea

Mendi BerbaTaldeak, hileroko hitzorduari jarraituz, domekan egingo du irteera.

Noiz: Martxoaren 9an, goizeko 9:00etan Manferreko autobus geltokian.
Nora: Aiako Harrira. Gipuzkoako ekialdean dagoen Euskal Herriko mendi ikusgarrienetarikoa.

Eguna berton emango dugu beraz ez ahaztu motxilan bokata, ura eta zira sartzen!!!!

Komenigarria litzateke animatzekotan Mendi BerbaTaldeak horren berri izatea.

2008/03/04

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

MUSKIZ

Martxoak 6, osteguna
Autu mautu. Afrikan zehar.

Musika, diapositibak, ipuinak eta, batez ere, Afrikako magia.

Txemi Santamaria eta Alberto Bargos antzezlariekin egoteko parada izango dugu 17:00etan Muskizko Gazteguneko Areto Nagusian.

Antolatzailea: Muskizko Udaleko Berdintasun Saila.
Laguntzaileak: Euskara Zerbitzua eta Gaztegunea.

ORTUELLA

Martxoak 7, ostirala
Zubiak ipuin kontalaria
Umeei zuzenduta, euskaraz eta genero ikuspegia landuz. 18:30etan Gorbea Aretoan.

Antolatzailea: Ortuellako Udaleko Aukera Berdintasunerako Arloa.

2008/03/03

Etorri ez zinetenentzat...

Poteoa 19:30etan hastekoa bazen ere, 20:00ak inguru hasi zen giroa alaitzen. Ferrobarril, Txoko, Jatric, Pizzeria, Karobi, OGA... Ez ziren gutxi izan, ez, bisitatutako tabernak!!!



Jatricken, Nikok aurreko poteo eta Mintzapraktika egitasmoetako bideoak jarri zizkigun.



Trapagarango Berbataldea eta Mintzakoak Ortuella etorri ziren


Eta, nortzuk dira neska guapa hauek?????

Saioa eta Joana dinamizatzaile hasi dira Abanto-Zierbena eta Muskizen.
Alboko hirurak Abantoko neskak ditugu.

Meatzaldeko euskaldunak fuerte etorri zaizkigu, e....