2009/06/30

LAN ESKAINTZA

AEK-k
BERBALAGUN EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU

Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Meatzaldeko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Euskalduna izatea.
• Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
• Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
• Meatzaldekoa izatea.
• EGA titulua edo baliokideak.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org Erreferentzia: meatzaldeko berbalagun

ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2009/06/24

GURASOENTZAKO TAILERRA

2009ko transmisio-kanpainan banatutako KU-KU gida lantzeko
LAGUNDU ZURE SEME-ALABEI EUSKARAREKIN


uztailaren 1ean, 10:45ean Ortuellako BHI institutuan

IRAUPENA: 2ORDU

NOLAKO TAILERRA: PRAKTIKO ETA DINAMIKOA

HARTZAILEAK: HAUR TXIKIEN GURASOAK (edo aiton-amonak)

PLAZA MUGATUAK

DEITU 946640200(40) TELEFONORA IZENA EMATEKO!

Argazki tailerreko azken saioa

Azken saioa, datorren asteartean, ekainaren 30ean, burutuko da Ortuellako Aek euskaltegian. Bertan, ateratako argazkiak aztertzeaz gain, nola manipulatu ikusiko dugu.

Aurreko saioetako info+

2009/06/21

Masaje tailerra bueltan dator!!


Adi! hilabete hasieran masaje tailerrak izan zuen arrakasta ikusirik, berriz ere errepikatzea erabaki dugu, oraingo honetan aurpegiko masajeak izango dira!! beraz, animatu zaitezte eta etorri:
masaje tailerra
ekainaren 29an
19:00etan Ortuellako Gorbea aretoan

2009/06/18

bidaiatu merke!

atzo eman genituen pista batzuk bidaia merkeak sarean lortzeko, jarraian duzue laburpena helbide eta adibide batzuekin. ah! eta ez ahaztu, udan zauden lekutik bidali postal edo argazki bat lehiaketan parte hartzeko! argibide gehiago hemen

2009/06/16

Kastron ere euskaraz!

Meatzaldeko berbalagun batzuk Kastrora joan dira bizitzera eta hara!! Kastroko batzuekin bildu eta berbatalde bat sortu dute! Euskal Herriz kanpoko lehenengo berbataldea. 6 dira, argazkiko 5 neskak eta mutil bat. Aurrera bada Kastroko berbataldea!! Kastron ere euskararen alde!!!

2009/06/15

Aste honetakoa

Ekintzak
-Ekainaren 16an, asteartea, 20:00etan Ortuellako Aek euskaltegian Argazki tailerrarekin jarraituko dugu Asier Arroita maisuaren eskutik.


-Ekainaren 17an, asteazkena, 20:00etan Ortuellako La Bella Piazza jatetxean, arkupean (Los Arcos), merkeago bidaiatzen ikasteko aukera izango dugu, bidaia merkeak sarean topatzen irakatsiko digute gure Saioak eta Jabi Santamariak.


-Ekainaren 18an, osteguna, 19:00etan Muskizko Gaztegunean Taper Sex tailerra! lotsa gainditu eta etorri sex-shop batean topatzen dituzun produktuak kuxkuxeatzera!!

Berbalagunon afaria
ekainaren 26an izango da muskizko gatika tabernan. Informazio gehiago hemen
bertara joan nahi baduzue, eman izena lehen bait lehen. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA BIHAR.
Izena emateko, bidali e-posta bat meatzaldea@aek.org helbidera eta esan ea zer nahi duzuen jateko, haragia ala arraina. Espabilatu, animatu eta etorri!!!

2009/06/11

Astebururako planak


GALLARTAN TXORIZADA

Bihar, ostirala, txorizada eta talo tailerra izango da gallartako txosnagunean 20:00etan Berbalagun eta Axola Euskara Elkartearen eskutik. Animatu eta hurbildu txorizo gozo-gozoa jatera!!


TRAPAGARANEN LONJERO EGUNA
Larunbatean, Trapagarango San Gabriel auzoko jaien baitan Lonjero Eguna ospatu dute Trapagarango gazteek; info+ hemen

Argazki tailerra, hasi eta aurrera!


Asteartean argazki tailerreko saio teorikoan 10 lagun inguru bildu ginen, bertan ikasi genituen makinaren atalak; diafragma, obturadorea, sentsibilitatea eta haien erabilera. Ikasi genuen argazki bakoitzaren balioa, argazkiaren helburu psikologikoari erabilera teknikoa ematen...

Hona hemen, hortarako erabili zen materiala: HEMEN

eta gogoratu, hau ez dela amaitu, datorren asteartean 20:00etan klase praktikoa izango dugu, berriz ere Ortuellako euskaltegian. Argazki makinak hartu eta denak kalera!! animatu eta etorri!

Masaje ikastaroa, arrakastatsua


Hona masaje ikastaroko argazki gehiago: HEMEN
aurrera begira, beste saio bat egitea pentsatzen hasi da talde masajezalea, beraz adi!!!

2009/06/09

Argazki Lehiaketako Oinarriak

Iaz bezala, aurten ere, uda osoan zehar argazki eta postal lehiaketa egingo da meatzaldean, hona hemen, lehiaketaren zehaztasunak:

LEHIAKETA:
Oporretako argazki edo postal bidali behar da.
Argazki edo postalean euskarazko testu labur bat idatzi behar da.

PARTE HARTZAILEAK:
Partehartzaile bakoitzak argazki edo postal bakarra baino ezin du bidali.
Izen-abizenak eta bere helbidea gutunazal batean jarri behar dira.

BIDALTZEKO EPEA:
Gutunak bidaltzeko epea ekainaren 26tik irailaren 25era bitartean izango da.
Gutunak Ortuellako Kriseilu Euskaltegira, Lasagabaster 9. 48530-Ortuella, bidali behar dira.

SARIAK:
Sari banaketa Ortuellako Euskal Jaietan burutuko da:
1. Saria: 200 euroko asteburuko egonaldia bikote batentzat
2. Saria: Argazki makina digitala (asko jota, 175 eurokoa)


Epaitzeko oinarriak:
-Ez da egilearen izena ezagutuko.
-Argazki edota postalaren orijinaltasuna (polita, sentimendua, errealismoa…) baloratuko da: 0-5 puntu.
-Testuaren lanketa, irudimena, idazkera: 0-5 puntu
-Testuaren eta argazkiaren arteko lotura (esanahia):0-5 puntu
-Beraz, postal edo argazki batek gehienez 15 puntu lortu ahalko ditu eta gutxienez 0.

2009/06/03

Ekainean ARGAZKI TAILERRA


EKAINEAN ORTUELLAN
ARGAZKI TAILERRA


EKAINAK 9-20:00etan Kriseilu Aek euskaltegian
OINARRIZKO TEORIA

EKAINAK 16 -20:00etan Kriseilu Aek euskaltegian
SAIO PRAKTIKOA KALEAN

EKAINAK 30 -20:00etan Kriseilu Aek euskaltegian
ATERATAKO ARGAZKIAK IKUSI ETA AZTERTU


Ekarri zure argazki makina!!

BERBALAGUNON AFARIA

Animatu eta zatozte lagunartean afarira, sekulako giroa izango da!!

2009/06/01

Nola bidaiatu merke-merke? Tailerra








Proposamen bat daukagu zuentzat:
kafe tertulia: zelan prestatu zure bidaia merke merke!
bidaia merkeak interneten bitartez antolatzeko argibideak.
non? la bella piazan pizzerian (gero geratu ahal gara hor afaltzen)
noiz? ekainaren 17an (asteazkena) 20etan

bete jarraian dagoena eta berbidali hona: meatzaldea@aek.org
1)nora bidaiatu nahi duzu? -EH -Frantzia -Espaina -Europa -Beste kontinente batera
2)zenbat denbora? -asteburu pasa -aste bat -egonaldi luzea
3)nola? -familia -bikotea -bakarrik -lagunekin
4)nola? -Hegazkinez -Kotxez -Bizikletaz -Trenez
5)aurrekontu maximoa __________€

Udako ikastaroak 2009. Garena ikasteko biderik laburrena

AEK-k dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat, aukera ezberdinak eskaintzen dituelarik euskaltegi eta barnetegietan. Ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.

Ikastaro trinkoak
Udako barnetegiak
Familientzako barnetegiak
Barnetegi ibiltariak
Xiberera ikastaroa
Zuberoako euskalkia ikasteko ikastaroa

INFO+ HEMEN




Ekaineko Agenda

Berdez agertzen diren ekintzak, berriak edo aldaketa jaso dutenak dira;