Datorren astean Ortuellako kakorratz taldea jarriko da martxan. Bi
asterik behin elkartuko den taldea izango da, astearteetan, 15:00etan,
Ortuellako AEKn. Ikasturtean zehar hainbat gauza egiten ikasiko dute,
txanoak, tapaukak, amigurumiak, poltsoak... Gauza hauek guztiak egiten
ikasi nahi baduzu, ez galdu aukera eta eman izena!!!!
Izena emateko: - meatzaldea@aek.eus - 607 67 80 75
Aurten ere martxan jarriko da Muskizko eskulan taldea. Ikasturtean zehar hainbat gauza egiteko aukera izango dugu.
Neguari aurre egiteko telar borobilak erabiltzen ikasiko dugu. Txanoak,
tapaukak, lepokoak, galtzerdiak...egiteko aukera paregabea!
Taldea hilean behin elkartuko da, astelehenetan, 15:30etatik aurrera, Muskizko Kultur Etxean.
Izena emateko: - meatzaldea@aek.eus - 607 67 80 75