2015/06/30

Oporrak

Ekainarekin batera,oporrak heldu dira. 
Berbalagun eta dinamizatzaileok 
atsedena hartuko dugu irailera arte.


Dinamizatzaileok aprobetxatu nahi dugu ikasturtean zehar, 
Berbalagun egitasmoan, modu batean edo bestean, 
parte hartu duzuen guztioi eskerrak emateko.
Ondo pasa oporretan eta, datorren ikasturtean,
anima zaitezte berriro berbatalde eta ekintzetan parte hartzen!!

2015/06/29

Meatzaldeko berbalagunen eguna. Kronika

Meatzaldeko berbalagunen jaia
Igandean 50 lagun bildu ginen Ortuellan
berbalagunen jaia ospatzeko.

Goizean kalez kale kantatzen ibili ginen Nafarroa taldearekin batera


Gero Ortuellako Kultur etxera joan ginen paella jatera

EtA arratsaldean, Ortuellako kaleetara  atera ginen abestera eta kantatzera, Trapagaran Kantuz eta Ortuellako kantu taldeekin batera. 


2015/06/25

Decopage tailerra. Kronika

Astelehenean, ekainak 22, decopage tailerra egin genuen. Berbalagunak eta haien seme-alabak eskulanen munduan murgildu eta emaitza ederrak lortu zituzten!!!


 
Argazki gehiago ikusteko: https://www.facebook.com/meatzaldeko.berbalagunok/posts/872650882809459

Makillaje ikastaroa. Kronika

Aurreko ostegunean, ekainak 18, makillaje ikastaroa egin genuen Muskizko Kultur Etxean. Ikasle, berbalagun eta herritar askok eman zuten izena. Lau saio prestatu genituen, 2 goizez eta beste 2 arratsaldez. 32 lagun  pasa ziren ikastarotik.










Primeran pasatu genuen!!! Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!!!
Argazki gehiago ikusteko: https://www.facebook.com/meatzaldeko.berbalagunok/posts/873124256095455

Barreterapia familian Abanto-Zierbenan. Kronika

Ekainaren 17an barreterapia familian egin genuen San Fuentesen. 18 lagun inguru elkartu ginen eta primeran pasa dugu. Gurasoek euren seme-alabekin arratsalde dibertigarria eta hunkigarria igaro zuten!!Saltoka, kantuka, korrika...eman zuten arratsaldea.




Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi, baita Andoniri ere!!! Bikainak zarete!!!

Argazki gehiago ikusteko:  https://www.facebook.com/meatzaldeko.berbalagunok/posts/870297436378137

2015/06/15

Meatzaldeko berbalagunon eguna ekainaren 28an

Ekainaren 28an, igandean, Ortuellan, ikasturtea amaitzeko egun borobila antolatu dugu Meatzaldeko berbalagunok,. Denetarik egongo da: kantujira, bazkaria, magia, umeentzako jolasak, dantzak...


Bazkarirako txartelak
Salgai hemen:
La Pinta tabenan (Trapagaran), Kiko tabernan (Ortuella), Abanto AEKn (Abanto) Ortze tabernan (Muskiz) edota bidali mezua meatzaldea@aek.org
Prezioa: Helduak 10 euro / Umeak 5 euro
Azken eguna: Ekainaren 24
Adi ibili eta ez geratu txartelik gabe!!

2015/06/04

Trapagaran kantuz San Gabrielgo jaietan

Trapagaran kantuz, ekainaren 6an, 19:00etatik aurrera
Gure lagunak San Gabriel auzora hurbilduko dira abestera


Utzi lotsa etxean eta hurbildu San Gabriel auzora kantatzera!!

2015/06/02

Ortuellako kantu tailerra

Ortuellako kantu tailerra gaur, ekainak 2, plazara aterako da!
Ferrobarrilen egingo dugu entsaioa 18:30ean


Utzi lotsa etxean eta ekarri abesteko gogoa eta anima zaitez!

Ikusi dituzue KantuJirako argazkiak? KLIKATU HEMEN.

2015/06/01

Decopage tailerra


Eskulanak gustuko badituzu eta apaintzeko teknika berriak ikasi nahi, hauxe da gustuko izango duzun tailerra!! Kutxak, platerrak, kaxoiak...apaintzeko modu ezberdina eta erraza!! Animatu parte hartzera!!!