2008/11/26

Lan Eskaintza

AEK-k MEATZALDEKO BERBALAGUN
EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU

Astean 15 orduz, ordutegi malgua
2009ko urtarriletik abendura arte (luzagarria)

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Meatzaldekoa izatea.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak ABENDUAREN 10a BAINO LEHEN ondoko helbidera.

E-postaz bidaliz gero: bizkaia@aek.org
Erreferentzia: Meatzaldeko dinamizatzaile lan-postua

ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2008/11/25

Azaroko tantaka

video

Oihana Martinez nahiz eta egun Sopuertan bizi, Abanto-Zierbenako euskalduna dugu. Sopuertako berbatalde batean parte hartzen du, Axola Euskara Elkarteko kidea da, saltseroa... Oihana, zuk zeuk kontatuko diguzu zure "praktikotasuna", zure tanta...

Axola Euskara elkartekoa izanda zelan hasi zinen parte hartzen?
Axola euskara elkarteak badauzka 12 urte, hasieratik ez nintzen egon baina badaramat urte pilo! Betidanik gogoratzen dut!

Zelan ikusten duzu euskararen egoera Abanton?
Nik uste dut Axolak euskara bermatzeko eta bizitzeko aukerak zabaltzen ditutela; kezkatzen nau gero eta jende gehiago dakiela euskara baina ez dutela klasetik, eskolatik edo esparru batzuetatik ateratzen (horretarako oso ondo dago Berbalagun!)

Nola hasi zen euskararekiko daukazun lotura?
Txikitatik eskolara bidali ninduten gurasoek (naiz eta haiek euskaldunak ez izan), gero ikastola institutuan… euskararekiko beti oso jarrera baikorra izan dut! Esan zidaten Axola Euskara taldean sartzeko eta kostata baina azkenean hasi nintzen parte hartzen naiz eta inork ezagutu ez.

Badakigu, naiz eta Gallartakoa izanda orain Sopuertan bizi eta Berbatalde batean zaudela? Zelan hasi zinen?
Bai, nahiz eta Gallartakoa izan, Muskizen lagunak ditut eta Sopuertako beste lagun batek komentatu zidan berbalagun Sopuertan martxan jarri nahi zutela, nahiz eta hasieran ezetz esan gero animatu nintzen eta aurten gure bigarren urtea da!
(Saltsero hutsa zarela ikusten da!) kar-kar-kar

Nola animatuko zenuke jendea euskara praktikantea bihurtzeko?
Oso aukera ona dela batez ere, badaudelako pertsonak ez daukatenak aukerarik euskaraz bizitzeko, eta egia esanda halako egitasmoekin erakusten da nola posiblea den euskaraz bizitzea!

2008/11/24

Sari banaketa: Piropo Lehiaketa



Zeurea izan al da piroporik saltseroena?

Noiz: Azaroaren 26an, asteazkena

Ordua: 18:30etan

Non: Abanto-Zierbenako Udalbatza Aretoan

Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Euskara Zerbitzua

2008/11/21

Mendi irteera: Urkiola


Noiz: Azaroaren 22an, larunbata
Ordua: 10:00etan
Nondik: Gallartako Osasun Zentrotik

Axola Euskara Elkarteak antolatutako urteko azken irteera izango da; beraz, animatu!

Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea

2008/11/20

Fieltrozko argazkiak ote?

Aurreko asteartean, azaroak 18, 20 lagun elkartu ginen orratzak dantzan jartzeko irrikitan.
Argazkiak ikusi nahi dituzu?

Panpin Panpox: Sol-la-si-la-tzen


Noiz: Azaroaren 21ean, ostirala
Ordua: 18:00etan
Non: Gallartako Hitzaldi Aretoan
Antolatzaileak: Abanto-Zierbena

2008/11/19

Henna Tailerra



Noiz: Azaroak 28, ostirala

Ordua: 18:00etan

Non: Gallartako Gaztegunean (erakusketa aretoaren ondoan).

EMAN IZENA azaroaren 21a baino lehen!!!

Antolatzaileak: Abanto-Zierbenako Gaztegunea

2008/11/17

Pauso bat harago

Euskararen normalizazioaren alde, eman dezagun PAUSO BAT AURRERA!
Kontseiluaren 10. urteurreneko Ekitaldi Nagusia ospatuko dugu
Noiz: Abenduaren 13an, larunbata.
Ordua: 18:00.
Lekua: Barakaldoko BEC.

Bertan sartzeko DOAKO SARRERAK eskuratzea beharrezkoa izango da http://www.nierebanoa.com/ orrian.

2008/11/14

Fieltro tailerra

Noiz: Azaroaren 18an, asteartea
Ordua: 19:00etan
Non: Kultur Etxeko erakusketa gelan
Prezioa: 2€ materiala ordaintzeko
Abanto-Zierbenako Udaleko euskara Zerbitzuan (94 636 20 00/04 636 21 16)
Abanto AEK euskaltegian (94 636 94 47)
Antolatzaileak: Berbalagun

2008/11/11

Bideo emanaldia

Noiz: Azaroaren 13an, osteguna
Ordua: 19:30etan
Non: Gallartako Herrikon

Antolatzaileak: Abantoko Gazte Asanblada

2008/11/10

Mendi BT martxan da!!!

Atzo Mendi BTk ikasturteko lehen irteera egin zuen. Nerbioiaren iturburua ikustera joan ginen baina hori bai ustekabea hara heldu eta ikusi beharrekoa "ikusi" genuenean... Begira begira!
Hurrengo batean gurekin etorri nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin!

2008/11/07

"Mejor en euskera"

Atzo, Trapagarango berbalagun batek anekdota hau bidali zigun:

"Kaletik nindola errumaniar batzuk ikusi nituen atari batean lanean. Emakume bat hurbildu eta esan zien:
-Tambien podrias hablar en español, ¿no?

Orduan, errumaniarretako bat itzuli eta erantzun egin zion:
-Mejor en euskera, ¿no?

Emakumea aho bete hortz geratu zen, errumaniarrak irribarretsu eta ni...
ni euskaradun izateaz harro!!!"
Denon artean egingo dugu!!! GORA MEATZALDEA EUSKALDUNA!!!

2005eko Matraka

2008/11/05

Ardo Dastaketa

Mikel Garaizabal enologoarekin egongo gara:
Noiz: Azaroaren 7an, ostirala
Ordua: 18:30etan
Non: Haritzalde Aretoan (Las Carreras)

Animatu, sarrera doan da eta!

Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea

2008/11/04

Erakusketa ibiltaria



"Zu zeu ere bidaiari" argazki/postal lehiaketako erakusketa ibiltaria



Muskizen: 3tik 9ra Ortze tabernan.

Abanto-Zierbenan: 10etik 16ra Abanto AEKn.

Ortuellan: 17tik 23ra Hat Trick tabernan.

Trapagaranen: 24tik 30era Universal tabernan.

2008/11/03

Muskizko XIX. Euskararen Astea

Azaroaren 3tik 9ra

Azaroak 3, astelehena
Goizean pankartak jarriko ditugu herrian zehar.
18:00-19:00 Karaokea Meatzari Plazan.
19:00-20:00 Karaoke Lehiaketa Meatzari Plazan.

Azaroak 4, asteartea
Kirol Eguna
10:00 Krossa (Crucero eta Cendeja kaleetan zehar)
Spinning (Meatzari Plazan). Etengabe arituko gara pedalei eragiten. Muskizko Musika Bandaren giroaz alaituta.
18:00-19:00 Frontoietan futbola/eskubaloia/esku-pilota. Futbolari, eskubaloi-jokalari eta pilotari ospetsuak izango ditugu geure artean.
Futbolean, eskubaloian eta esku-pilotan teknikak hobetu eta adituei galderak egiteko aukera paregabea izango duzu.
Esku-pilota harmailadun frontoian izango da.
Futbola eta eskubaloia beste frontoian izango da.
16:00-19:00 Meatzari Plazan Spinning
19:00-20:00 Galde-erantzunak (harmailadun frontoian).
20:00 Luntxa frontoian.

Azaroak 5, asteazkena
10:00-11:00 /11:30-12:30 Txontxongiloak "Rosi, erosi" Meatzari Aretoan.
10:30 Diaporama: "Harrizulatzaileak" (Kimetz Arana) Gaztegunean.
18:30 Diaporama: "Harrizulatzaileak" (Jabi Santamaria) Gaztegunean.

Azaroak 6, osteguna
10:00 Filma: "Annaloise eta Anton" Meatzari Aretoan.
15:30 Antzerkia: "Zapaldu marra" Meatzari Aretoan.
18:00 Alberto Bargosen liburuaren aurkezpena Ortze tabernan.
19:30 Euskal Erromeria: "Erdizka Lauetan" Meatzari Plazan. Parte hartzaileentzat luntx txiki bat egongo da (txorizoa, odolkiak...) Azaroak 7, ostirala
10:00 Fima: "Winkyren zaldia" Meatzari Aretoan.
18:00 Txan Magoa Gaztegunean
20:00 Antzerkia: "Komeriaren Kluba" Meatzari Aretoan (6€) Topaguneak antolatuta "Udagoieneko ostera" programaren barruan.


22:00 Kantu-afaria: Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaran Gaztegunean.

Azaroak 8, larunbata
17:00 / 19:00 Pirritx eta Porrotx Meatzari Aretoan (3€)

Azaroak 9, igandea
9:30 Mendi Martxa Meatzari Plazatik irtenda.
13:00 Luntxa Ortze tabernan.
17:00 Haur Zinema: "Ahatetxo itsusia eta ni".

Antolatzaileak: Muskizko Euskara Zerbitzua eta eragileak.

Azaroko Agenda