2017/01/31

Otsaileko agenda

Hilabete honetako agenda bete beteta dugu.
Anima zaitezte eta parte hartu gure ekintzetan!!


2017/01/30

Euskal dantza ikastaroa Muskizen

Otsaila-martxoa bitartean euskal dantza ikastaroa antolatu dugu Muskizko Kultur Etxean. Oinarrizko ezagutzak eta euskaraz tarte dibertigarria igaro nahi baduzu, ez galdu aukera eta eman izena!!!
Ordutegiak hurrengoak izango dira:
- Goizez, astelehenetan, 10:15-11:15
- Arratsaldez, ostegunetan, 17:30-18:30

MUSKIZKO GURASOLAGUN. Slime tailerra

Aurreko astean Muskizko gurasolagunak "blandiblu" tailerra egiteko elkartu ziren. Hauek izan ziren tailerraren emaitzak!!!





Aupa Muskizko guraso taldea!!!!

ABANTOKO GURASOLAGUN. Pizza tailerra

Urtarrilean, Abantoko gurasoloagunak elkartu ziren pizza tailer dibertigarri eta goxo-goxoa egiteko.



Aupa Abantoko gurasotaldea!!!!

2017/01/23

Papiroflexia Trapagaranen. Kronika

Ostegunean Olaso jauregian elkartu ginen,
paperak tolestuz animaliak sortzen ikasteko




Mila esker hurbildu zirenei eta, bereziki, Asierri, 
arte honen lehenengo pausuak irakatsi izanagatik!

2017/01/13

Papiroflexia Trapagaranen

Ostegunean paperak artaziak eta sormena erabilita
irudi apartak sortuko ditugu. 
15:30ean, Olaso jauregian.

Izena emateko idatzi email bat helbide honetara: zuria-i@aek.eus

Anima zaitezte!!