euskara praktikatzeko, euskara maila hobetzeko, zuretzat doan!
etorri gurera, praktikatu eta parte hartu!
galdetu zure herriko euskara zerbitzuan edo euskaltegian
Pages
2009/09/29
2009/09/24
Nafarroa oinez!
Nafarroa oinezera etorri nahi duzu?Ez galdu aurtengo aukera!
Urriaren 18an daukagu hitzordua Etxarrira joateko.
Erosi zure sarrera Abantoko Gazte Informazio Bulegoan irailaren 21etik urriaren 5era arte. Prezioa 5 euro.
Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Euskara Zerbitzua
2009/09/21
BERTSO BAZKARIA ORTUELLAN
Urriaren 3an bertso bazkaria ospatuko da Ortuellako frontoi txikian. Hona etorriko dira Andoni EgaƱa eta Unai Iturriaga, eta haiek ikusteko sarrerak eros daitezke Ortuellako euskara zerbitzuan (94 6640200 -40-), Ferrobarril tabernan, Ortuellako euskaltegian edo euskara@ortuella.biz -en. Izena emateko epea irailaren 15etik 29ra arte izango da eta sarrera bakoitzak 15 euro balio du ( janaria barne). Horretaz gain, bertso poteoa egingo dugu 13:00 ean Ferrobarrilen eta handik Ortuellako frontoira joango gara 14:30 etan bertso bazkaria has dadin. Anima zaitez pena merezi du eta!Antolatzailea: Ortuellako Euskara Zerbitzua
Trapagarango Gazteguna

Hurrengo larunbatean Trapagaranen aukera ona izango duzue hainbat ekintzetan parte hartzeko! jaitsiera, herri bazkaria, pailazoak ,kontzertuak ikusteko...
Gazteguneko bazkariko txartelak jada salgai daude, hartu zeurea amaitu baino lehen!!
Prezioa: 10 euro
Trapagaranen: Terraza taberna, Pinta tabernaIlargi tabernaTrasgu berna
Prezioa: 10 euro
Trapagaranen: Terraza taberna, Pinta tabernaIlargi tabernaTrasgu berna
Ortuellan: Ferrobarril tabernan
Gallartan: Herrikon
Barakaldon: Herrikon
Antolatzailea: Basetxe Gaztetxea
TXOTXONGILOAK LAS CARRERASKO HARITZALDE PLAZAN

Hurrengo ostegunean 18:00etan txotxongiloak etorriko dira Las Carrerasera. Euskal Herriko itsasoari buruzko bidai bat ikusiko duzue Las Carrerasko haritzalde plazan edo euria egiten badu, frontoian izango da. Umeentzako ekitaldi ona da zuek eta zuen seme-alabek parte har dezazuen. Anima zaitezte!
Antolatzailea: Axola elkartea
2009/09/16
berriro martxan!
kaixo guztioi! berriro martxan gaude, hilabete honetan berbataldeak biltzen hasiko dira eta oraindik zurea ez badaukazu orain da momentua izena emateko, hurbildu zure herriko euskara zerbitzura, euskaltegira edo idatzi meatzaldea@aek.org helbidera.
Irailean ere, baditugu ekintzak egiteko:
Irailaren 24an, umeentzako ekitaldia 18:00etan Las Karrerasko Haritzalde plaza ( Euria eginez gero, herriko frontoian) info + hemen
Irailaren 24an, umeentzako ekitaldia 18:00etan Las Karrerasko Haritzalde plaza ( Euria eginez gero, herriko frontoian) info + hemen
postal lehiaketa, bidali zure postala irailaren 25a baino lehen helbide honetara: Lasagabaster,9-lonja Ortuella, edo bidali gure helbidera. info+ hemen
eta irailaren 26an Trapagarango Gazte Eguna, jaitsiera zaratatsua, herri bazkaria, kontzertuak... info + hemen
ah! eta euskaltegietako matrikulazio kanpaina martxan dago, eman izena!
Subscribe to:
Posts (Atom)
