2008/01/31

Nola poteatzen da Ortuellan??

Aurreko ostiralean 20 bat lagun lotu ginen Ortuellako tabernak euskaraz girotzeko. Zuritoak, txakolina, eta mostoren bat ere ez zen falta izan; eta ezta poteo ondoko bokatak ere. Ikusi argazkiak edota bideoa berton klikatuta:

Giroa, ezta? Ba ez pentsa errepikatuko ez dugunik. Hemendik aurrera, hilabete guztietako azken ostiraletan Meatzaldeko Txikiteokide izango dugu!!!! ANIMATU!

2008/01/28

Munduari bira hamaika bide

MIKEL ARREDONDO eta Aitzol Alzibarri hiruzpalau hilabetetako plantxoa bi urteko abentura bilakatu zitzaien konturatu barik. Bizikleta garraiobide moduan hartuta abiatu ziren Euskal Herritik, geroxeago, anitzak izan dira bidaiatzeko erabilitako moduak munduari buelta emoteko.

DIAPORAMA: Munduari bira hamaika bide

NOIZ: Hilak 30, asteazkena

NON: Ortuellako Gazte Lokalean

ORDUA: 19:30etan

Antolatzaileak: Ortuellako Gazte Asanblada eta Berbalagun

2008/01/22

Berbalagunon I. Poteoa

Zuetako hainbatekin hitz egin eta gero, BERBALAGUNON I. POTEOA egitera animatu gara!!!!
Astero, 5 berbatalde elkartzen dira kaña, kafe, freskagarri bat... hartzeko; baina, taldeen artean elkar ezagutzen duzue? EZ??????????? Ba, horretarako egingo ditugu hileko hitzordu hauek.
Horretarako, berbataldeetan (ordutegia, eginbeharrak... direla eta) parte hartu ezin dutenek ere kalean euskaraz hitz egiteko aukera izan dezaten; eta, nola ez, Ortuellako euskaldunok euskaraz ondo pasatzeko.
Hitzordua: Ostiralean, 19:30etan, Ferrobarrilen.

2008/01/17

Berbalagun dinamizatzaile bat behar da

AEK-k BERBALAGUN egitasmorako dinamizatzailea behar du.

Lanaldi erdiz, 2008ko otsailean hasita abendura arte (luzagarria), Abanto-Zierbena eta Muskizko Berbalaguna programen mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Meatzaldekoa izatea.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak URTARRILAREN 25a BAINO LEHEN ondoko helbideetara. Gutun azalean BERBALAGUN idatzita agertu behar da.

Muskizko Euskara Zerbitzua
Kultur Etxea Cendeja z/g
48550 Muskiz

Abanto-Zierbenako Euskara Zerbitzua
El Minero Etorbidea, 2
48500 Abanto-Zierbena


E-postaz bidaliz gero: bizkaia@aek.org
Erreferentzia:
berbalagun

ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2008/01/14

Euskarazko aukera berriak

URTE BERRI ON bai, baina... hasi berri dugun 2008 urte honetan ere euskara ahotan!!!!

Orain arte BERBALAGUNek hainbat ekintza antolatu du Ortuellan euskaraz berba egiteko aukerak ugaritzeko. Aurten ere hori izango da gure helburua baina, nola ez, zuen proposamenak entzun nahi ditugu:
zer nahi dute Ortuellako euskaldunek? (zein antzerki, irteera, tailer, kontzertu, hitzaldi...)