2011/11/28

Euskararen Eguna, Abanton


ABENDUAK 2, OSTIRALA
11:00 Kultur Etxeko areto nagusian, adierazpenaren irakurketa.
11:30 "A ze parea" ikuskizuna eskainiko diegu adierazpenaren irakurketan parte hartuko duten guztiei.
17:00-20:00 Haur parkea (Eusko gudariak plazan)
17:00-19:00 Herri kirolak (Eusko gudariak plazan)
17:00-19:00 Talo eta txalaparta tailerra (Eusko gudariak plazan)
19:00-21:00 Disko Pottoka (Eusko gudariak plazan)

*Oharra: Arratsaldeko ekintza guztiak, euria egin ezkero, Txikito de Gallarta pilotalekuan egingo dira.

2011/11/24

Komiki-zorro tailerra! Ikasi diru-zorroak egiten!!

Noiz: Azaroaren 23an, asteazkena
Non: Gallartako Kultur Etxean (Erakusketa gelan)
Norentzat: Haur eta gurasoentzat (5-9 urte bitarteko haurrak)







2011/11/23

"Hostoak" ikuskizuna, Muskizen


Abenduaren 3an, 20:00etan Meatzari Aretoak, “Hostoak” ikuskizuna eskainiko dizu.

Sarrerak 12€, telekan eta takilan.



2011/11/21

Euskararen Astea Muskizen

Azaroak 28 "IZARREN ARGIA" FILMA. Meatzari Aretoan, 19:00. +Ikusi

Azaroak 30 "APAIZAC OBETO" DOKUMENTALA. Gaztegunean, 10:00/12:00/16:00. +Ikusi

"BUAH TXABAL" ANTZERKIA. Gaztegunean, 19:00etan +Ikusi

Abenduak 2 KIKI, KOKO ETA MOKO PAILAZOAK. Meatzari Aretoan, 17:30/19:00

Abenduak 3 EUSKARAREN EGUNA. Frontoian, egunean zehar.

*(Herri bazkarian izena emateko azken eguna, azaroaren 30)

"HOSTOAK" IKUSKIZUNA. Meatzari Aretoan, 20:00etan. +Ikusi

Abenduak 4 MENDI MARTXA. Kultur Etxetik hasita, 10:00etan.


Hemen duzue kartela!!






Kantafaria Abanton


Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da. Tira, jakin badakizue euskararen eguna EGUNERO dela; baina, herrian egun hori aitzakiatzat hartu eta ekintza polit bat egitea bururatu zaigu. Nola ez, kantan eta dantzan! kar-kar.

NOIZ: Abenduaren 3an, larunbata.
NON: Las Carrerasen.
ORDUA: 20:00etan kalejira EUSKI taldearekin. Ondoren, 22:00etan afaria Angulorenean.
Prezioa: 20 euro.
* Oharra: izena aldez aurretik eman behar da.


Nola??? ez duzuela EUSKI taldea ezagutzen!! Gazte lapurtar hauek ohiko musika jotzen dute trikitixa, gaita, panderoa, txistua, txalapartaz... Hitz gutxitan: giro paregabea sortzen dute. Animatu eta etor zaitezte!

Informazio gehiago: 94 636 94 47

2011/11/20

Dibertiplana Abanton



Oporrak amaitu eta haurrak eskolara buelatzen dira, baina dena ez da izango ikasi ta ikasi, ezta?? Hemen dituzu Abantoko Dibertiplanaren hurrengo emanaldiak! Gurasoak eta haurrak elkarrekin ondo pasatzeko!! Magoak, pailazoak, antzerkiak...


Hirugarren plana:

Azaroaren 26an, larunbata:

Zurrumurru Taldearen PANTXIKA ETA TXINPARTA.
11:30ean Kultur Etxean (Gallarta)




2011/11/16

Euskara Iruditan



Euskara Iruditan izeneko mosaiko erraldoia eraikitzen ari dira sarean: www.gureeuskara.net webgunean.

Euskarak historian, norbere bizipenetan, hirian, gizartean... izan duen eta duen presentzia iruditan jasotzen ari dira. Irudien mosaiko anitza bezain deigarria osatu nahi dute sarean, herritarrekin elkarlanean, euskararen erabileran gertatu den bilakaera iruditan jasoz.

Zuk zeuk kargatu dezakezu irudia webgunean modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan. Irudiaren edukia edonolakoa izan daiteke, baldintza bakarra irudiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezia izatea eta irudia laguntzen duen testuan hori azaltzea.




2011/11/14

Durangoko Azokara AUTOBUSA!! Eman izena!!!

Eguna: Abenduaren 6an, asteartea
Irteera: 10:30ean Zierbenatik
Buelta: 19:00etan
Prezioa: 3 euro

Izena emateko azken eguna: abenduaren 2a, ostirala

Ibilaldia 2012 Abesti lehiaketa!!


Musika talde batean aritzen zara eta ibilaldiko kanta egitea gustatuko litzaizuke?
Urtarrilaren 12an amaitzen da epea. Beraz, bildu zure taldekideekin eta jarri martxan!!!

Oinarriak ikusteko: jo Ibipuntuzerok martxan dituen sare sozialetara...
twitter, tuenti, facebook eta www.ibilaldia.net webgunean ere.

iBi. Afaria

Eman izena lehenbailehen!! Azken eguna: azaroaren 16a
Non? Ibilaldiko dendan edo Ikastolako idazkaritzan!

2011/11/09

Fieltro tailerra Trapagaranen

Noiz: Azaroaren 16an, asteazkena
Ordua: 17:30
Lekua: Aek Euskaltegia
Izena emateko lekuak:
Trapagarango Aekn, Udal Euskaltegian edo meatzaldea@aek.org

2011/11/04

Meatzaldeko Irakurzale Kluba


Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean.
24 ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatuko dira, nor bere amets eta esperientziekin, eta guztien berri emango digu nobela labur eta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotik esperpentora egiten duen umore maltzurrez eta biziaren zipriztinak sentiarazten dituen hizkeraz.

Azaroaren 23an Las Karreraseko "Haritzalde" Udal Aretoan, 19:30ean