Hemen dituzue hilabete honetako ekintzak!!
Pages
2018/03/23
Trapagarango Gurasolagunak. Talde jolasak
Aldai auzo-elkarteko kideekin batera
Ezpatariak, margolariak, ehiztariak... izan gara
Hobeto elkar ezagutzeko parada izan dugu eta
gure sentimendu eta gustuekin sare bat osatu dugu.
Tailerretan sentitzen dugunarekin, euskal hitzekin eta
arnasguneen puzzleekin murala egin dugu.
Mila esker Aldai auzo elkarteari hain arratsalde
polita, aberasgarria eta dibertigarria prestatzeagatik.
Eta bereziki, Agurtzane eta Aritzari.
2018/03/19
Malabare tailerra Ortuellan
Ostiralean Ortuellako familiek zirkoa bisitatu zuten
Malabareak egiteko bolak egiten eta erabiltzen ikasi genuen.
Malabareak egiteko bolak egiten eta erabiltzen ikasi genuen.
Ortuellako parkera hurbildu ginen ekitaldia egitera
Zirkoko troup aparta osatu genuen!!
2018/03/18
Kareta tailerrak familiekin Abanto eta Muskizen
Aste honetan kareta tailerrak izango ditugu Muskizen, asteazkenean 17:00etan eta Abanton, ostiralean 17:30ean. Bertan animalia itxurako hainbat kareta egingo ditugu Goma EVA erabilita. Animatu eta izena eman, zuen zain gaude!
2018/03/12
Bertsobazkaria Trapagaranen
Larunbatean, Far Westeko bertsolariak izango ditugu
Trapagarango gaztetxean.
Bertsoak, musika... Eta giro aparta!!
Erosi ticketak eta etorri mozorrotuta!!
Anima zaitezte!!
Garagardo dastaketa Ortuellan
Ostiralean, OGAra ikasleak eta herritarrak hurbildu ziren
BOGA garagardoa hobeto ezagutzeko
Ekoizpenari buruz zenbait gauza ikasi ondoren,
garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen
Arratsalde aparta pasatu genuen!
2018/03/07
Familinetzako jolasask Trapagaranen
Aldai auzo elkarteak kohesioa lantzeko jolasak
egingo ditu Trapagarango Gurasolagunekin
Asteazkenean, 17:00ean, Escontrillako aretoan.
Izena emateko: zuria-i@aek.eus edo 607 678 075
Anima zaitezte eta izena eman!!
2018/03/05
2018/03/02
Mintzodromoa Trapagaranen
Mihiak dantzan jarri genituen atzo Trapagarango kiroldegian.
Burdin-Ibarra institutuko ikasleek, Udal euskaltegiakoek eta Solas AEK-ko ikasle eta irakasleek giro aparta sortu zuten
Mila esker parte hartzaileei eta laguntzaileei!!
2018/03/01
Garagardo dastaketa Trapagaranen
Atzo BOGA garagardoaren atzean dauden misterioak
hobeto ezagutzeko aukera izan genuen
Eneko garagardogileak haien zerbeza naturalaren ekoizpenaz
aritu zen eta ondoren dastatzeko aukera izan genuen.
Arratsalde aparta pasatu genuen!
Mila esker Enekori eta hurbildu ziren guztiei!
Subscribe to:
Posts (Atom)


















