Pages
2010/12/14
Ongi Etorri Olaia
2010/12/13
Argazki Lehiaketaren irabazlea!
Fredensborg-en (Dinamarka) ateratako argazkia da. Neskato bat ikusten da ahateei jana emanez. Lehen argazkia atera nion eta haizearekin batera alde egingo zuela otu zitzaidan une batez. Ez, ez zen, ordea, horrela izan. Eta une hori, une bakar eta errepikaezin hori gatibu geratuko da betiko makinaren erretinan. Neskatoa hazi egingo da, baina adin berean geratuko da ezinbestekoan harrapaturik denboraren aurkako txertoa hartuta.
2010/12/09
Berbalagunentzako INKESTA!
Berbatalde batean parte hartzen baduzu...
mesedez, bete ezazu inkesta hau!!
2010/11/30
2010/11/29
Euskarazko Produktuen txokoa Muskizen
Guraso-tailerrean izan emateko epea luzatu da. Izena emateko azken eguna bihar, azaroaren 30a. Ez galdu aukera!
Poteoa + Sorkun Ortuellan
+

20:00etan Ortuellako tabernetatik poteoa (Ferrobarrilen hasiko da)
22:00etan Meatzaldeko III. Argazki Digitalen lehiaketaren sari-banaketa Las Cacuelitas-en(Nikoren tabernan)
22:00etan SORKUNen kontzertua Las Cacuelitas-en
Afaltzera geratu nahi duenak lehenbailehen gurekin kontaktuan jartzea.
"Xabinator" Muskizen, Abenduaren 3an
EUSKAREN EGUNA Abanton!!
2010/11/25
Durangoko Azokara AUTOBUSA!! BERTAN BEHERA

2010/11/09
"Izarren argia" filma Ortuellan
SINOPSIAVictoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.
Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago. “Pantera Zuria” da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, “Espainiaren onerako” dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.
Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarrak… Saturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra izango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan.
Semearen galerak eta etsipenak bultzatuta, Victoriak aurre egingo dio “Pantera Zuriari” gainerako presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egoera horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenaz.
Izan ere, guztia galdu dugunean, itxaropenak soilik salba gaitzake.
Eguna: Azaroaren 26an, ostirala
Lekua: Gorbeia Aretoa (Ortuella)
Ordua: 19:30
Sarrera: DOAN!
2010/10/27
2010/10/20
2010/10/14
2010/10/07
Muskizko Bertsoikastaroa
Entzun Nuriak, Muskizko bertsolari gazte honek, esan behar dizuena.
Muskizko Gaztegunera hurbildu eta eman izena bertan edo telefono honetan 946708037
Ikastaroa urritik maiatzera bitartean izango da eta 10 urtetik gorakoentzat.
Meatzaldeko Irakurzale Kluba
Kaixo irakurle!
Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate hori posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara?
ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko solasaldiak izan ziren batetik, eta indar politikoen artekoak, bestetik. Binaka hasieran eta hirurak bildurik gero, PSE-EE, EAJ eta Batasunaren artean. Liburua idazteko, hain zuzen, elkarrizketa luzeak egin ditu Muruak Loiolako negoziazioetako hiru protagonistarekin: Jesus Egiguren, Iñigo Urkullu eta Arnaldo Otegirekin. Hiru solaskide horiek emandako informazioa eta beste hainbat iturritan lorturikoa baliatuz, prozesuaren argazki zehatza egitea lortu du, orain arte oso jende gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.
Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi badituzu edo, besterik gabe, gaia interesatzen bazaizu, zatoz urriaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19,30etan, Las Karrerasera (Abanto) Loiolako Hegiak liburuari buruz aritzera IMANOL MURUA kazetariarekin.
2010/09/30
2010/09/28
XI. Sagardo Eguna Gallartan
Urtero bezala, Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak, Sagardo Eguna ospatuko du, Gallartan, urriaren 2an. Aurten hamaikagarrena ospatzen dute eta guztiok gonbidatuta zaudete! Hemen duzue egitaraua:11:00etan Kalejira musikariekin alaitua
Gaztelu puzgarriak txikientzat
Artisautsa erakusketa
Talo dastaketa merke
12:00etan Plazara iristean neska-mutilek SAGAR DANTZA tradizionalak dantzatuko dituzte.
12:30etan BERTSOLARIAK "Hamaika Bertute"
13:00etan KIRIKOKETA BESTA, irrintziak, adarrak eta txalaparta. Ondoren, sagardoa egingo da antzina egin ohi den moduan. Jarraian, dantza-taldeko neskek muztioa eskainiko diete ikus-entzuleei.
15:00etan HERRI BAZKARI tradizionala Gallartako frontoian.
18:00etan HERRI KIROLAK: Harrizulatzaileak, harrijasotzaileak...
19:30etan TXALAPARTA erakustaldia: Eskualdeko, Nafarroako eta Iparraldeko txalapartariekin.
20:00etan ERROMERIA PATXI PEREZ-ekin eta Kontzertua: SALBUESPUNK-ekin
2010/09/27
Ortuellako Euskal Jaien EGITARAUA
11:30ean: Institutuan XIBA TAILERRA eta SAN FELIX ikastetxeko eta institutuko IKASLEEN ARTEKO LEHIAKETA. (DBH 1-2koak)
URRIAren 1a, ostirala UMEEN EGUNA
09:00etan: DENOK BASERRITAR JANTZITA IKASTETXEETARA
10:45ean: UMEEN ELKARRETARATZEA OTXARTAGA PARKEAN / FRONTOIAN ETA MURAL ERRALDOIA OSATU, MEZUAK ZABALDU eta KANTA ABESTU.
11:15etan: ZIRIKA ZIRKUS taldearen “ILARGIAN” IKUSKIZUNA LHko ikasleentzat OTXARTAGA PARKEAN / FRONTOIAN (Eguraldi txarra eginez gero)
11:30ean: ASIER KIDAM MAGOAren TXINTXIN MAGIKOA ikuskizuna Gorbea aretoan (HHko 4 eta 5 urteko umeentzat)
17:30ean: Umeentzako BASERRIKO JOLASAK Otxartaga parkean / frontoian
URRIAREN 2a, larunbata: EUSKALDUNON EGUNA
10:00etan BIZIKLETA MARTXArako IZEN-EMATEA, Udaletxeko Plazako eskenatokian.
11:00etan: TXIRRINDULARITZA MARTXA 0-12 urte bitarteko umeentzat Udaletxeko Plazatik abiatuta.
13:30ean BERTSO-POTEOA Ferrobarril tabernatik abiatuta.
15:00etan: BERTSO-BAZKARIA FRONTOI TXIKIAN ARKAITZ ESTIBALLES eta ETXAHUN LEKUE bertsolariekin. IZENA EMATEKO EPEA: irailaren 14tik 30era arte (biak barne) Euskara Zerbitzuan (946640200-40- / euskara@ortuella.biz ) 15 EURO
18:00etan Umeentzako BETIKO JOLASAK, JOLAS EZ-SEXISTEN TAILERRA ETA PUZGARRIAK (BOLADUN ETXETXOA txikienentzat eta CAMELOT handientzat). (Europa Pasealekuan edo frontoian, eguraldi txarra eginez gero).
19:00etan: ORKRESTA (lehengo ELEKTROTUNA) TALDEAREN KONTZERTU MUGIKORRA Otxartaga parketik abiatuta.
20:00etan: TXORIZOA SAGARDOTAN, ODOLKI ERREA eta SAGARDOA DENONTZAT DOAN udaletxeko plazan / Europa pasealekuan.
21:00etan: JOHNNY & JOSEPHen KONTZERTUA Europa Pasealekuko Ferrobarrileko karpan (eguraldia lagun) / Mesón Las Cazuelitasen (euria eginez gero)
URRIAREN 3a, igandea
10:30ean: INDABA LEHIAKETAren hasiera, herri bazkarirako aulki eta mahaien banaketa.
Goizean zehar Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkarteak indaba lehiaketan parte hartuko duten talde guztiei opari bana egingo die.
11:00etan: UMEENTZAKO TALO TAILERRA EUSKARAZ Otxartaga parkean
11:30ean: ERRALDOIEN ETA GAITEROEN KALEJIRA POLUNPAK Konpartsaren eskutik, Otxartaga Parketik abiatuta.
12:00etan: URI-OSTE dantza taldearen emanaldia Otxartaga Parkean
13:15ean: EUSKADIKO HARRIZULATZAILEEN BANAKAKOEN FINALA Otxartaga parkean.
14:00etan: Prestatutako INDABEN AURKEZPENA Frontoi txikian
15:00etan: INDABA JANA (Otxartaga Parkean)
17:00etan: INDABA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
17:30-18:00 bitartean: AUZOLANA (denok aulkiak eta bueltatzera)
18:00etan: TOR magoaren familia ikuskizuna Otxartaga Parkean
2010/09/22
2010/09/21
Kerman, Bizkaiko Meatzaldean
Bertsobazkaria Ortuellan, Urriaren 2an
Trapagarango Gazteguna
Bazkarirako bonoak salgai: (Aldez aurretik 10€, bertan 13€)
TRAPAGARANEN
Gernikako Arbola, Ilargi, La Terraza eta Trasgu tabernetan
ORTUELLAN
Txoko Atxitun
ABANTON
Herriko tabernan
BARAKALDON
Herriko tabernan
MUSKIZEN
Ortze tabernan
2010/06/21
Barnetegi Ibiltaria bizikletaz

Barnetegi honen helburuak:
16 egunez euskaraz bizitzea.
Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak...).
Bizikletaz ibiltzea gustuko dugunok opor ederrak pasatzea.
Prezioa:
450 euro. Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatordu guztiak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.
Etapak:
1. Urduña-Murgia-Zarate-Ubidea-Otxandio (52 km.)
2. Otxandio-Legutio-Landa-Agurain-Opakua (67 km.)
3. Opakua-Urbasa-Lizarraga mendatea-Lakuntza-Etxarri (64 km.)
4. Etxarri-Uharte Arakil-Irurtzun-Latasa-Larraintzar (55 km.)
5. Larraintzar-Egozkue-Zubiri-Erro-Nagore-Lakabe (59 km.)
*6. Lakabe-Nagore-Auritz-Garralda-Orontz Betelu-Lakabe (55 km.)
7. Lakabe-Agoitz-Urrotz-Ardanaz-Tabarre-Irunberri (50 km.)
8. Irunberri-Nabaskoze-Burgi-Bidangoze-Erronkari-Izaba (58 km.)
9. Izaba-Uztarrotz-Laza-Otsagi-Abaurregaina-Garralda (63 km.)
*10. Garralda-Orbaizeta-Harpea-Garralda; 52 km. (Atseden eguna egiteko aukera)
11. Garralda-Orreaga-Donibane Garazi-Baigorri-Urepele (66 km.)
12. Urepele-Esnazu-Artesiaga-Irurita-Doneztebe-Arantza (66 km.)
13. Arantza-Doneztebe-Saldias-Erbiti-Beruete-Lekunberri (72 km.)
*14. Lekunberri-Madotz-Uharte-Aralar-Lekunberri (59 km.)
15. Lekunberri-Leitza-Andoain-Asteazu-Aia-Zarautz (77 km.)
*Atseden eguna hartzeko aukera.
Informazio gehiago nahi baduzue, edota izena eman, telefono honetara deitu edo ondoko helbide elektronikora idatzi:
630 148 159
ibiltaria@aek.org
Izena emateko azken eguna:
2010/06/15
Txorizo jana eta tortila txapelketa
Gallartako txosnen egitarauaren barne, Axola Euskara Elkarteak bi ekintza antolatu ditu:Ekainaren 18an, ostirala, 19:00etan TXORIZO JANA! Denak gonbidatuta zaudete.
Ekainaren 19an, larunbata, 12:30ean TORTILA TXAPELKETA! Anima zaitez eta parte hartu!
Horrez gain, beste hainbat gauza egongo dira: txalaparta, karaokea, erromeria... Anima zaitez!!!
Irakurzale Kluba: Autokarabana
Ez galdu euskal literaturaz gozatzeko aukera hau eta zatoz gurekin.
Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetako protagonistak herri bateko kooperatiban egiten du lan, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua.
Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.
2010/06/10
2010/06/03
Berbalagunon afaria!!!!
2010/06/01
UEUko ikastaroetan deskontuak

Egitasmo batean parte hartzea.
Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (bere udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera egin behar da, baieztatu ostean, ikasleak matrikula egingo du.
Dudarik gabe, udan euskara lantzeko beste aukera paregabea.
2010/05/25
Mintza Eguna Arrasaten
2010/05/19
Joaldunak eta Erdizka Lauetan Ortuellan
Goizeko 12:30ean kalejira: Polunpak Zanpanzar Taldea eta Hendaiako eta Nafarroako Joladunak
Arratsaldeko 16:00etan: Dantza plaza (Otxartaga Plazan) Erdizka Lauetan taldearekin.
Ibilaldira joateko autobusa

Ibilaldiaren web orria: http://www.ibilaldia.com/
Adi! Ibilaldira joateko autobusa Abantotik aterako da. Eman izena maiatzaren 24a baino lehen, Abantoko Gaztegunean.
Katixa Agirre
2010/05/05
Ipuin Kontalaria
Uxue Alberdi Meatzaldeko Irakurzale Klubean

Mendi irteera: Aditurri
Axola Euskara Elkarteak, Aiako Harria aurrez aurre izango du hurrengo mendi irteeran. Haiekin joan nahi duzu?Eguna - Maitzaren 8a, larunbata.

2010/05/03
2010/04/28
2010/04/26
Herri Urratserako autobusa
2010/04/12
BADAUKAGU MUSKIZEN EGINDAKO LEHENENGO PINTXO LEHIAKETAREN IRABAZLEA!


























.png)




