2012/12/20

Olentzaro Ttipi Lehiaketa 2012

Olentzaro Ttipi Lehiaketa 2012


Bihar, abenduak 21, zure Olentzero panpinak irabazi duen jakingo duzu.

Non: Las Karreraseko Haritzalde aretoan.
Ordua: 18:00etan.
Sariak: 1. saria 250 euroko bonoa eta 2. saria 125 euroko bonoa .

Olentzero Eguna

Olentzero Eguna Meatzaldean


Hemen duzue Olentzero Egunean Meatzaldean egingo diren ekintza guztiak:

TRAPAGARAN
9:30ean hasita auzoz-auzo abestu.
11:30ean Habana plazan.
17:30ean La Reinetatik Olentzero aterako da.
18:30ean amaiera jaia kiroldegian.

ORTUELLA
16:00etatik aurrera, kalejira, Olentzero eta Mari Domingiri harrera, txokolatada...

ABANTON
17:00etan kalejira Trinitate Plazatik
19:30ean "Ni Olentzaro nauzue" ikuskizuna, azkenik sari banaketa.

MUSKIZ
17:30-19:00 kalejira
19:00etan Euskal Dantzak
19:30ean Gaztain erreak eta Olentzeroren erretzea.

2012/12/17

Olentzeroren antzerkia

Olentzeroren antzerkia


Gabonak heltzear daudenez, Muskizen Olentzero antzerkiaren emanaldia egongo da. Ez galdu aukera eta etor zaitez Olentzero ikustera. Abenduaren 20an, osteguna,  18:00etan Meatzari aretoan.

2012/12/13

Barrura begiratzeko leihoak

GALLARTAN ETA TRAPAGARANEN


Hilabete honetan, "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala ikusgai izango dugu Meatzaldean. Entzutetsua izan den dokumentalaren bi emanaldi egingo dira, bata Gallartan eta bestea Trapagaranen.

- Gallartan: Abenduaren 19an, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxeko antzerki aretoan.

- Trapagaranen: Abenduaren 20an, osteguna, 19:00etan Olaso jauregian.

BYPASS filma

BYPASS filma





Datorren asteartean, abenduak 18, Bypass film arrakastatsua ikusteko aukera paregabea izango dugu Ortuellan. Arratsaldeko 19:30ean, OKEn. Ez galdu Ortuellan euskarazko zinemaz disfrutatzeko parada eta hurbil zaitez!!!

2012/12/12

Dena Plasti tailerra

DENA PLASTI TAILERRA


Seme-alabekin tartetxo dibertigarria igarotzeko aukera paregabea izango duzue tailer honetara etorriz gero!!

Noiz: abenduaren 17an, astelehena, arratsaldeko 17:30ean.
Non: Ortuellako Kultur Etxean

Buah txabal!!!

ANTZERKIA TRAPAGARANEN



Ostegun honetan, abenduak 13, hitzordua daukagu Buah txabal!!! antzezlanarekin. Olaso jauregiko erakusketa gelan 19:00etan. Gaztea, zorrotza, lotsabakoa, ausarta, autentikoa,.... Zuretzat eginda! Etor zaitez, ondo pasatuko duzu eta!

2012/12/11

Olentzaro ttipi lehiaketa

OLENTZARO TTIPI LEHIAKETA 2012

Urtero bezala, aurten ere Olentzero Ttipi Lehiaketa antolatu da. Abenduaren 17a izango da panpinak entregatzeko azken eguna;Aurten ere sariak egongo dira!

2012/12/10

Irakurzale kluba

ZAZPI ORDUAK


Abenduaren 12an, asteazkena, Meatzaldeko irakurzale kluba bilduko da berriro Miren Agur Meaberen ZAZPI ORDUAK liburuaren inguruko solasaldia egiteko. Las Karreraseko Haritzalde tabernan 19:30ean.

2012/12/04

Ortuellako Pintxo Lehiaketa

Ortuellako Pintxo Lehiaketa

Hemen dituzue Ortuellako Pintxo Lehiaketan egindako pintxo guztiak!!!
GOXO-GOXOAK benetan!!


ESKERRIK ASKO ETORRI ZINETEN GUZTIEI!!!

ABENDUKO AGENDA

ABENDUKO AGENDA!!!

Hemen duzue hilabete honetan egingo ditugun gauza guztiak!!! ANIMATU!!!

2012/11/26

Euskararen Nazioarteko Eguna


LINGUA NABAJORUM 







Abenduaren 3an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan Meatzari aretoan,  Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek "Lingua Nabajorum" antzezlanaz disfrutatzeko aukera paregabea eskeiniko digute.
Sarrera doan.

2012/11/21

Hil arte bizi!!!!

ZOZKETA, ZOZKETA!!!

Kaixo berbalagunok,
Hil honen amaieran hitzordua daukagu Muskizko Euskararen Astearekin. Ugari izango dira antolatuko diren ekintzak, eta horien artean "HIL ARTE BIZI" antzezlana. Horrexegatik, Berbalagun Egitasmotik debalde joateko aukera ematen dizuegu. Galdera erraz batzuk baino ez duzue erantzun behar eta galderei ondo erantzuten dizkieten artean antzezlan honetarako bi txartel zozketatuko ditugu. Bidal itzazue zuen erantzunak (Azkenengo eguna azaroaren 28a) gure e-postara: meatzaldea@aek.org
Erantzun eta Zorte on!





GALDERAK

1. Noiz burutuko da Muskizko Euskararen Astea?

2. Nola du izena Abantoko Euskara Elkarteak?

3. Zenbat berbatalde biltzen dira Ortuellan astero?

4. Nola du izena Trapagarango AEK Euskaltegiak?

Muskizeko euskararen astea

HIL ARTE BIZI

Azaroaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Muskizeko Meatzari Aretoan HIL ARTE BIZI antzezlana ikusteko aukera izango duzue!!!
Sarreren prezioa: 6 euro

Eskulanak egiten ikasteko berbataldea

Meatzaldeko berbatalderik originalena!!!





Begira ze nolako gauzak egiten dituzten gure berbalagunek!!!!









Astearteetan, 17:00etan Muskizeko Kultur Etxean

Muskizeko euskararen astea

BYPASS FILMA



Hurbil zaitez estreinatu berri den filma ikustera!!! Azaroaren 29an, osteguna, Muskizeko  Meatzarin. Bi emanaldi izango ditu, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 19:30ean.


2012/11/20

Meatzaldeko I.Pintxo lehiaketa

MEATZALDEKO I. PINTXO LEHIAKETA




Sukaldari trebea zara? Originala? Horrela bada, aukera paregabea duzu erakusteko!!!!Azaroaren 23an, ostirala, 19:30ean, Ortuellako Gazte Lokalean elkar ikusiko dugu!!!!!

2012/11/15

Gurasolagunok Zugaztietara

GURASOLAGUNOK ZUGAZTIETARA!!!!

Azaroaren 25ean, igandea, goizeko 10:00etan, Gurasolagunok Trapagarango funikularrean geratu gara, Zugaztietatik ibilalditxo bat egiteko.
ANIMATU PARTE HARTZEN!!!!
Etortzeko asmoa badaukazue idatzi gure helbide elektronikora:
meatzaldea@aek.org

Muskizeko euskararen astea

MUSKIZEKO EUSKARAREN ASTEA!!!!!




Azaroaren 26tik abenduaren 3ra, Muskizen, XXIII. euskararen astea ospatuko da!!! Hemen duzue egitaraua!!!

2012/11/05

Hilabete honetako agenda

Kartela handiago ikusteko klikatu irudiaren gainean.

Hemen duzu Meatzaldeko berbalagunok prestatu dugun agenda. Zuk antolatutako ekintzaren bat iragarri nahi baduzu, bidali mezua!

Jarraitu gure ibilbidea facebooken!


Eskulanak egiten ikasteko BERBATALDEA MARTXAN!!

AURTEN ERE ESKULANAK EGITEN IKASTEKO BERBATALDEA MATXAN DUGU!!



Trebea bazara edo gauza berriak egiten ikasi nahi baduzu eman izena gure berbataldean!!
Astearteetan, Muskizeko Kultur Etxean biltzen gara, 17:00etatik aurrera. Informazio gehiago nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:
meatzaldea@aek.org

2012/10/24

Meatzaldeko Irakurzale Kluba: "AUTOPSIARAKO FROGAK"


Hona hemen Meatzaldeko Irakurzale Klubak azarorako antolatutako hitzordua:

EGUNA: Azaroak 30, asteartea
ORDUA: 19:30
LEKUA: Las Karreraseko Haritzalde aretoan

SINOPSIA:
Euskaraz egitea, tu egitea da. Garbitasuna zikintzea, normaltasuna apurtzea. Hizkuntza da, baina ezintasunaren eredu. Gaztelania ez zaio inoiz inori inon inposatu; Errege batek esana da, eta ez da euskarari eginiko agresioa hala ere. Euskaraz mintzatzean (demokratek emandako) eskubide bat gauzatzen ari gara. Zenbat horrelako! Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen digu euskarak. Bizi garelako froga.

2012/10/22

Berbataldeak

Astelehena
12:00etan, Udal Euskategian (Trapagaran)
15:00etan, Mugan (Trapagaran)
17:30ean, Uriosten (Ortuella) GURASOLAGUN
19:30ean, Dados (Muskiz))
Asteartea
16:30ean, Pintan (Trapagaran)
17:00etan, Kultur Etxean (Muskiz) Esku-lanak

17:30ean, Giba kaleko parkean (Muskiz) GURASOLAGUN
18:30ean, Dados (Muskiz)
19:30ean, Ferrobarrilen (Ortuella)
Asteazkena
12:00etan, Kiroldegiko kafetegian (Muskiz)
17:00etan, Ferrobarrilen (Ortuella)
17:00etan, Ayegan (Ortuella) GURASOLAGUN
Osteguna
7:30ean,  OKEn (Ortuella)
15:30ean, Dados (Muskiz)
16:30ean, Escontrillan (Trapagaran) GURASOLAGUN
18:30ean, Dados (Muskiz)
19:00etan, Universalen (Trapagaran)
20:00etan, Batzokin (Trapagaran)
20:00etan, Txoko Atxitun (Ortuella)
20:30ean, Riomarren (Castro)
Ostirala
18:00etan, Pintan (Trapagaran)

2012/10/17

GURASOLAGUN MARTXAN!!!


Meatzaldean ikasturte hasiera honetan 3 gurasotalde eratzea lortu dugu. Familian euskaraz gozatzeko, jende berria ezagutzeko, ondo pasatzeko... aukera ezinhobea da!
Aurten familian egiteko ideia berriak ditugu (gurasotaldeetatik ateratakoak), adi egon berehala publikatuko ditugu eta.
Gurekin arratsalde dibertigarriak igaro nahi?

2012/10/02

Bertso Bazkaria


13:30ean BERTSO-POTEOA Txoko Atxitu tabernatik abiatuta.
       
15:00etan BERTSO-BAZKARIA OKEn (Alaia Martin, Xabier AmuritzaMeatzaldeko bertso-eskolako bertsolariekin).

IZENA EMATEKo EPEA: irailaren 17etik urriaren 3ra arte (biak barne) Euskara Zerbitzuan (94 657 25 70 / euskara@ortuella.biz ), KRISEILU euskaltegian, Ferrobarrilen, ... 20 € (sagardotegiko menua).
        

Ortuellako Euskal Jaiak

                                    ORTUELLAKO EUSKAL JAIAK!!
                                          URRIAREN 4TIK 7RA

Hemen duzue aurtengo EUSKAL JAIEN egitarau:



Patinaje ikastaroa

Patinatzen ikasi nahi? Ikasteko aukera paregabea izango duzue Muskizen. ADI!! plaza mugatuak dira!!!

Berbalagun 2012/2013


Meatzaldean 110 lagun gara. Baietz ikasturte bukaeran 200 lagun izan? Animatu eta eman izena lortuko dugu eta!!!!

URRIKO AGENDA

Hemen duzue hilabete honetako agenda!

2012/09/24

BERBALAGUN ETA GURASOLAGUN MARTXAN!!


 
Praktikatu gurekin!



Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 5. ikasturtea da; beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Orain arte 19 izan dira martxan izan ditugun taldeak, eta etengabean handitzen joan direnak; dagoeneko 110 lagun inguru dira talde hauetan parte hartzen dutenak. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizuegu praktikatu gurekin! lemapean.

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Berbalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea dena...

Izena eman nahi baduzue Meatzaldeko AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaleko Euskara Zerbitzuetan duzue izena emateko aukera:

TRAPAGARAN:
AEK Euskaltegia: 944922204
Udal Euskaltegia: 944923457

ORTUELLA:
AEK Euskaltegia: 946641797
Euskara Zerbitzua: 946640200

MUSKIZ:
AEK Euskaltegia: 946707774
Udal Euskaltegia: 946706411
Euskara Zerbitzua: 946707075

E-mailez ( meatzaldea@aek.org ) ere izena emateko aukera duzue eta informazio gehiagorako blog-a ere badago: www.meatzaldea.blogspot.com


 


GURASOLAGUN
Egitasmoa hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean, beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena GURASOLAGUN da.

Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin mintzataldeak, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.

Aurreko ikasturteetan eskola batzuekin martxan jarri ostean, egonkortasuna eta erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da GURASOLAGUN.
Ikasturte berriarekin batera, bai Trapagarango, bai Ortuellako, bai Muskizeko ikastetxeekin elkarlanean martxan jarri da Gurasolagun egitasmoa.
Zure ikastetxean Gurasolagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez izan zalantzarik , joan idazkaritzara eta eman izena.


Berbalagun eta Gurasolagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

2012/07/25

Gurekin lan egin nahi duzu? Lan eskaintza


MEATZALDEKO BERBALAGUN EGITASMORAKO DINAMIZATZAILEA behar da 
Astean 15 orduz, ordutegi malgua, 2012ko irailetik abendura arte (luzagarria)

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  •     Euskalduna izatea.
  •     Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:

  •     EGA titulua edo baliokideak.
  •     Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
  •     Meatzaldekoa izatea.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:

Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 10a BAINO LEHEN ondoko helbidera; praktikatu@aek.org

Erreferentzia: Meatzaldeko dinamizatzaile lan-postua

2012/06/06

Berbalagunon Parrillada!! Ekainaren 21ean


Udarik ongietorria emateko eta berbalagunei gero arte esateko plan ezin hobea!! Ikasturte amaierako parrillada!! Ezin duzu galdu!!

Eman izena gurekin kontaktuan jarriz (gure telefonoa duzue!!) edo bestela meatzaldea@aek.org

Eguna: Ekainak 21, osteguna
Ordua: 19:00ak aldera
Lekua: Hondartzan edo... zehazteke
Prezioa: jende kopuruaren arabera, baina merke-merke!!


Berbalagunon kamisetak eta txapak!!!


Ikusi zelako kamiseta eleganteak ditugun!!! Bai, bai, berbalagunontzako kamisetak!! 10€tan salgai!

Oraindik ez duzu zurea eskatu?????????????? Zeren zain zaude???


Ah! Txapak ere ditugu, nola ez! 1€ batean salgai!! Eskuratu zeurea eta jarri ezazu motxilan, poltsan, kamisetan, jakan... edonon!

2012/06/04

San Gabrielgo Bertsoafaria

 
Ekainaren 8an, 21:00etan San Gabrielgo plazan

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Jone Uria

Eskuratu zure sarrera!

Izkribu lehiaketaren saribanaketa

Ekainaren 6an, 19:00etan, Ortuellako Kultur Etxean (OKE)

Sorpresatxoren bat egongo da!!

Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan deskontuak!!

 
Aurten ere, berbalagunen parte hartzen dugun lagunok %25ko deskontua izango dugu UEUk antolatzen dituen ikastaroetan. Informazioa hemen.
 
Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
  • Praktika egitasmoetan parte hartzea; berbalaguna, mintzalaguna, mintzakidea...
  • Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera orria bete behar duzu, edo bestela zure herriko dinamizatzaileari komentatu. Datuak baieztatu ostean, matrikula egin beharko duzue.

Aukera ezin hobea da gauza berriak ikasi eta bide batez zure euskara hobetzeko.
 
 

2012/05/30

Izkribu Lehiaketaren saribanaketa

Ekainaren 6an, 19:00etan Ortuellako Kultur Etxean (OKE)

Antzezlan komikoa, saribanaketa eta mokadutxoa!!!!

2012/05/21

Berbalagunon kamisetak!!!


Uouuuuuuuuuuuu!!! Flipatzen zaudete, ezta? Hara zelako modeloak ditugun berbalagunen!! Eta zer esan kamisetei buruz... eta txapak ere badaude... Zoratu gara!!!!

Kamisetak 10 eurotan salgai. Kamiseta bat nahi?? Jarri harremanetan dinamizatzaileokin eta erreserbatu zeurea!

2012/05/16

Mintza Eguna: Santurtzin!!!

Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an
Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatazren 21era arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.
 

2012/05/14

Erhal-kapora


Meatzaldeko Irakurzale klubaren solasaldi berezia... Erhal-kanpora dokumentala!!
 
Eguna: maiatzak 16
Ordua: 19:30
Lekua: Haritzaldeko udal aretoa (Las Karreras)
 
 
SINOPSIA: 
Mubarak erorialdia eta Egiptoko iraultza 2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak beldurra baino indartsuagoak dira eta mundu guztia astinduko duten erreboltei hasiera emango diete. Ekialde Hurbileko diktadore iraunkorrenetako bat boteretik erori zen 18 egunetako barne kronika. 
 

Familian egiteko: karioka tailerra



Familian egiteko tailerra!! Gurasoak eta haurrak elkarrekin eta euskaraz!!

Eguna eta lekua:
23an Abanton, Kultur etxeko erakusketa gelan
24an Ortuellan, OKEn
30ean Muskizen, Kultur etxeko 3.solairuan
31an Trapagaranen, zehazteke

Ordua: 17:30ean

Haurren adina: 5-8 urte bitartean 

Izena emateko: bidali mezu bat meatzaldea@aek.org (parte hartuko dutenen izena eta herria) edo jarri kontaktuan gurekin.

Animatu zaitez! Parte hartu!!

2012/05/07

IBILTXOrekin kalejiran


Maiatzaren 11an, ostirala, 17:30ean, denok Trapagaranera, Ibilaldiaren alde!

IBILTXOREKIN KALEJIRA ANTOLATU DUTE!!

Ibilbidea:
Olaso jauregia
Seber Otxoa
La Rozadako estrada
Habana plaza
San Jose
Olaso jauregia

Animatu zaitez!!

2012/05/02

Berbalagunentzako zozketa berezia!!

ZOZKETA BEREZIA!!! IRABAZI BAZKARI BAT!

12 pertsonentzako bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian



Zer egin behar duzu parte hartzeko? Oso erraza:

Talde bakoitzak bere berbataldearen argazki bat bidali beharko du praktikatuaek@gmail.com helbidera.


Argazkiak jasotzeko azken eguna, maiatzaren 13a. 

Animatu eta parte hartu!! Bazkari bat irabaztea, sekula ez da hain erraza izan!