2016/05/31

Muskizko mintzodromoa


Ekainaren 6an, astelehena, Muskizko mintzodromoa egingo da. Goizez zein arratsaldez parte hartzeko aukera izango duzue, animatu izena ematera!!!

Ekaineko agenda


Hementxe ekaineko agenda!! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzera!!

2016/05/26

Buruko-masaje tailerra Trapagaranen

Erlaxatzeko gogorik? Ba izena eman Trapagaranen 
antolatu dugun masaje tailerrean!
Hiru txanda egongo dira: 10:00, 11:30 eta 15:00etan

Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!!
Izena emateko:zuria-i@aek.eus

2016/05/24

Masaje tailerra Ortuellan

Erlaxatzeko gogorik? Horrela bada, hurbil zaitez Ortuellan antolatu dugun masaje tailerrera! Ez zara damutuko!
Izena ematea beharrezkoa da!!
Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!!

2016/05/23

Pandero ikastaroa Ortuellan


Panderoa jotzen ikasi nahi? Horrela bada, Ortuellan ikasteko aukera izango duzu antolatu den pandero ikastaroan. 7 saio egingo dira: ekainaren 2, 3, 9, 10,16, 17 eta 30. 
Izena ematea beharrezkoa da
Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!

Masaje tailerra Ortuellan


Erlaxatzeko gogorik? Horrela bada, hurbil zaitez Ortuellan antolatu dugun masaje tailerrera! Ez zara damutuko!
Izena ematea beharrezkoa da!!
Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!!

2016/05/18

Barreterapia tailerra Trapagaranen. Kronika

Atzo goiz aparta pasatu genuen. 
 Jolasak puxikekin, aurkezpen zoroak, lehiaketa dibertigarriak...
Ikasle, irakasle eta berbalagunok primeran pasatu genuen. 
 


 Mila esker etorri zinetenei, baita Andoni begiraleari ere!!!

 

Gaileta tailerra Gallartan. Gurasolagun. Kronika

Aurreko hilabeteetan bezala, oraingo honetan ere Gallartako gurasolagunak elkartu ziren familian euskaraz gozatzeko. Astelehenean gurasolagunek gaileta tailer bat prestatu zuten euren seme-alabekin batera egiteko.




Oso gustura aritu ziren orea eta gaileten formak prestatzen eta ateratako emaitza ezin goxoagoa izan zen.
Aupa Abanto Zierbenako gurasotaldea!!!

Bizikleta mekanika tailerra Ortuellan. Kronika



Ostegunean, bizikleta mekanika tailerra egin zen Ortuellako Kultur Etxean. 7 lagun elkartu ziren bizikleten inguruko hainbat gaien artean sakontzeko.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Baita Eztizeni ere!!

2016/05/17

Argazki lehiaketa. Meatzaldeko jaiak

Ziur Ortuella, Abanto Zierbena, Muskiz zein Trapagarango jaietan momentu ezin hobeak bizi izan dituzuela. Aurten gurekin konpartitu nahi? Horrela bada, zuen argazki kamerak hartu eta bidali egiten dituzuen argazkiak. Hauek dira kontuan hartu beharrekoak:

- Argazkiekin batera, 30-50 hitzeko testua bidali behar duzue, azaltzeko zergatik aukeratu duzuen.
- Aukezteko epea: irailaren 23a. Argazkia eta azalpena helbide honetara bidali edo whatsapp bitartez: meatzaldea@aek.eus/ 607 678 075
- Argazkiak www.meatzaldea.blogspot.com eta Meatzaldeko facebook-en ikusteko aukera izango duzue.
- Gogokoena bozkatu ahal izango duzue eta bozka horien artean sariak banatuko dira.

Irabazlearentzako saria bikaina izango da!!!!!!

Kantu kalejira Ortuellako jaietan

KANTU KALEJIRA Ortuellako jaietan!!! Maiatzaren 22an, igandea, 12:30ean, hasiera emango zaio aurtengo kantu kalejirari Otxartaga plazan.
Animatu eta hurbildu kantatzera!!!

2016/05/12

Malabareak Trapagaranen. Kronika

Atzo Trapagarango gurasolagunak malabarista bihurtu ziren. 
 
 
Umeek eta gurasoek kariokak egiten ikasi zuten.

 




Eta, gero, malabareak egin zituzten


Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei
 eta Sarari, hain tailer polita prestatzeagatik!!

Elez16


Meatzaldeko narrazio laburren lehiaketa. Gehienez, 1000 hitzeko idazkia. Lana emateko azkenengo eguna: ekainak 1. 
Lehenengo saria: 250 euro
Bigarrena: 150 euro
Partaide guztiek saria jasoko dute!!!
Araudia ikusteko: axola-elkartea.blospot.com
Animatu parte hartzera!!!

2016/05/11

Pandero ikastaroa Muskizen. Kronika

Atzo pandero ikastaroari hasiera eman genion Muskizko Kultur Etxean. 9 lagun inguru elkartu ginen panderoa jotzen ikasteko eta primeran pasa genuen.




Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Hurrengo saioa, ostiralean, 18:00etan, Kultur Etxean.

2016/05/05

Malabareak familia artean

Maiatzaren 11n, asteazkenean,
Trapagarango umeak eta gurasoak malabarista bihurtuko dira. 
17:00etan, udaletxearen beheko aldean, elkartuko gara, 
ondo pasatzeko eta euskara praktikatzeko.
Plazak mugatuak dira. Izena emateko: zuria-i@aek.eus
Anima zaitezte eta izena eman!!

Bizikleten mekanika tailerra

Bizikleten ergonomia eta mekanikari buruzko oinarrizko ezagutzak ikasi nahi? Balaztak, gurpilak, katea, eserlekua, eskulekua...nola jarri ikasi nahi baduzu, har ezazu zure bizikleta eta hurbildu Ortuellan antolatu den mekanika tailerrera!!
Ez galdu aukera!!! Gogora ezazue izena ematea beharrezkoa dela!!

IZENA EMATEKO: meatzaldea@aek.eus/607678075

Barreterapia tailerra Trapagaranen. Kronika

Atzo arratsalde aparta pasatu genuen. 
 Jolasak puxikekin, aurkezpen zoroak, lehiaketa dibertigarriak...
Ikasle, irakasle eta berbalagunok primeran pasatu genuen.


Mila esker etorri zinetenei!! Baita Andoni begiraleari ere!!! 


2016/05/02

Barreterapia tailerra Trapagaranen

Asteazkenean, maiatzaren 4an, eguerdi dibertigarria 
pasatzeko aukera paregabea.
 

Anima zaitez eta izena eman!!

Izena emateko:zuria-i@aek.eus

Maiatzeko agenda


Maiatzeko agenda prest! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzera!!