2010/06/21

Barnetegi Ibiltaria bizikletaz



Barnetegi honetan bizikletan igo eta, pedalei ekinez, Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Bizkaiko Gorbeia aldea, Arabako lautada, Urbasa, Handia, Ultzamako herri ederrak, Erronkari harana, Otsagi, Irati, Aralar…
Uztailaren 17an Urduñatik abiatuko gara eta 16 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Zarautzeko hondartzara iritsiko gara.

Barnetegi honen helburuak:
16 egunez euskaraz bizitzea.
Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak...).
Bizikletaz ibiltzea gustuko dugunok opor ederrak pasatzea.

Prezioa:
450 euro. Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatordu guztiak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.

Etapak:
1. Urduña-Murgia-Zarate-Ubidea-Otxandio (52 km.)
2. Otxandio-Legutio-Landa-Agurain-Opakua (67 km.)
3. Opakua-Urbasa-Lizarraga mendatea-Lakuntza-Etxarri (64 km.)
4. Etxarri-Uharte Arakil-Irurtzun-Latasa-Larraintzar (55 km.)
5. Larraintzar-Egozkue-Zubiri-Erro-Nagore-Lakabe (59 km.)
*6. Lakabe-Nagore-Auritz-Garralda-Orontz Betelu-Lakabe (55 km.)
7. Lakabe-Agoitz-Urrotz-Ardanaz-Tabarre-Irunberri (50 km.)
8. Irunberri-Nabaskoze-Burgi-Bidangoze-Erronkari-Izaba (58 km.)
9. Izaba-Uztarrotz-Laza-Otsagi-Abaurregaina-Garralda (63 km.)
*10. Garralda-Orbaizeta-Harpea-Garralda; 52 km. (Atseden eguna egiteko aukera)
11. Garralda-Orreaga-Donibane Garazi-Baigorri-Urepele (66 km.)
12. Urepele-Esnazu-Artesiaga-Irurita-Doneztebe-Arantza (66 km.)
13. Arantza-Doneztebe-Saldias-Erbiti-Beruete-Lekunberri (72 km.)
*14. Lekunberri-Madotz-Uharte-Aralar-Lekunberri (59 km.)
15. Lekunberri-Leitza-Andoain-Asteazu-Aia-Zarautz (77 km.)

*Atseden eguna hartzeko aukera.


Informazio gehiago nahi baduzue, edota izena eman, telefono honetara deitu edo ondoko helbide elektronikora idatzi:
630 148 159
ibiltaria@aek.org

Izena emateko azken eguna:
uztailaren 8a

2010/06/15

Txorizo jana eta tortila txapelketa

Gallartako txosnen egitarauaren barne, Axola Euskara Elkarteak bi ekintza antolatu ditu:

Ekainaren 18an, ostirala, 19:00etan TXORIZO JANA! Denak gonbidatuta zaudete.

Ekainaren 19an, larunbata, 12:30ean TORTILA TXAPELKETA! Anima zaitez eta parte hartu!

Horrez gain, beste hainbat gauza egongo dira: txalaparta, karaokea, erromeria... Anima zaitez!!!

Irakurzale Kluba: Autokarabana

Ekainaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19,30etan, Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan Autokarabana liburuari buruz aritzeko elkartuko gara.

Ez galdu euskal literaturaz gozatzeko aukera hau eta zatoz gurekin.

Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetako protagonistak herri bateko kooperatiban egiten du lan, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua.
Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.

2010/06/03

2010/06/01

UEUko ikastaroetan deskontuak


Aurton ere, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten lagunek %25ko deskontua izango dute UEUk antolatzen dituen udako ikastaroetan. Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
Egitasmo batean parte hartzea.
Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (bere udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera egin behar da, baieztatu ostean, ikasleak matrikula egingo du.
Dudarik gabe, udan euskara lantzeko beste aukera paregabea.