MARTXOAREN 1ean, 19:30ean, LAS KARRERASEKO UDAL ARETOAN!
Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean. Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.
Urtero bezala, aurten ere Axola Euskara Elkarteak kultur txangoa antolatu du. MARTXOAREN 26A, LARUNBATA
Aurtengo plana zein den jakin nahi duzue?
9:45ean irtengo gara Las Carreraseko bus-geltokitik (Gallartako Osasun-zentroan ere geldiadia egingo da). 11:30ean Irungo Museo eta Nekropolisira bisita egingo dugu. 15:00etan Bazkaria Astigarrako Sagardotegi batean (Etxeberria sagardotegia) 18:00etan Zumaia herria bisitatuko dugu. 20:00etan bueltarako irteera.
Mendilagunak berriro martxan dauzkagu. Igande honetan, otsailak 13, Erlo mendira abiatuko dira. Erlo Gizpuzkoaren bihotzean kokatzen den mendi erraza da, harkaitzez beteta dagoen arren. Igotzeko Azkoitiraino abiatuko dira eta bertan igoera hasi.
Txindokirako txango arrakastatsuaren ostean, mendilagunak inoiz baino motibatuago eta indartsuago daude igandeko irteeraren aurrean. Adorea eta kemena dira mendilagunen ezaugarriak, eta igande honetan edozein gailurretara igotzeko gaitasuna erakutsiko digute.
Ohi bezala 08:00etan geratuko dira Santurtziko parkeko tren geltokian.