2013/04/29

Ortuellako jaiak

KANTU KALEJIRA


      Ortuellako jaietan ere berbalagunok martxan! Maiatzaren 11n, larunbata, Kantu kalejira herrikoia antolatu dugu Otuellan; euskaldunok, herrietako jaietan ere, gure hizkuntzaz disfrutatu ahal izateko . Arratsaldeko 19:30ean Ferrobarril tabernatik hasita txosnagunera abiatuko gara kantuz kantu.

Animatu eta Eman Euskara Elkarri!

2013/04/22

Kultur txangoa

KULTUR TXANGOA



Eguraldi ona, sagardotegi oso ona, sagardo bikaina eta konpainia ezin hobea!!!!
AUPA ZUEK!!!!

Hurrengo  kedada noiz? Ortuellako jaietannnn!!!!!! ADIIIIIII

2013/04/18

Argazki lehiaketaren IRABAZLEA

ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Asko izan dira jaso ditugun argazkiak, baina pare bat buelta baino gehiago eman eta gero, badaukagu lehiaketa honen IRABAZLEA!!!!

Trapagarango berbalagun batek irabazi egin du
ZORIONAK JOKIN LARA!!!






Parte hartu duzuen guztioi ESKERRIK ASKO!!!

2013/04/16

SACAMANTECAS NUEN AITA


SACAMANTECAS NUEN AITA






Apirilaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Trapagarango Olaso Jauregian "Sacamantecas nuen aita" eleberriaren inguruko hitzaldia egongo da.
ANIMATU PARTE HARTZEN!!!!!





Bizi martxa

BIZI MARTXA



Urtero bezala BIZI MARTXA antolatu egin da. Aurtengoa apirilaren 21ean, igandea, izango da. 12:00etan aterako da Gallartako institutu aurretik eta ibilbidea ezaguna duzue: Gallarta - San Fuentes - Castaños - Gallarta.

Hartu, beraz, bizikleta eta kaskoa: bizi euskaraz, bizikletaz !!!
Parte hartzaileentzako oparia: Euskaraz bizi nahi dut kamixeta!!

Informazio gehiago: AXOLA EUSKARA ELKARTEA (94 636 94 47)

2013/04/10

Kultur Txangoa

KULTUR TXANGOA

Arditurri eta Larre-gain sagardotegia


GOGORATU!!! Izena emateko azkenengo eguna apirilaren 18a izango da, sarrerak AEK euskaltegietan eta Muskizko eta Ortuellako euskara zerbitzuetan eskura ditzakezue.

2013/04/08

Argazki Lehiaketa

Argazki Lehiaketa

Kaixo, Berbalagunak!!!

Zer moduz Aste Santuko oporrak?  Gu gogotsu bueltatu gara!!!! Apirilaren 20an, larunbata, Kultur Txangoa prestatu egin dugu, Arditurri museoa bisitatu eta gero sagardotegira joango gara. Hau dela eta, zuen artean sarrera bat oparitzea pentsatu dugu, horretarako, Aste Santuan egin duzuen argazkiren bat bidali behar diguzue. Bidalitako guztien artean aukeratuko dugu zein den onena!!!!!

Animatu parte hartzen eta zuen argazkiak gure postara bidali, zuen datuekin batera: meatzaldea@aek.org

Argazkiak bidaltzeko azkenengo eguna, APIRILAREN 18a, OSTEGUNA.