2016/06/29

Berbalagunon udako jaia. Kronika

Aurreko ostiralean Meatzaldeko berbalagun batzuk eta Muskizko DENBORA KOLPEKA taldea txosnetan elkartu ginen ikasturteari amaiera emateko.


Primeran pasa genuen!!! Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi, baita gurekin izan genituen musikariei ere!!!

2016/06/22

Euskaraz familian jolasean Muskizen. Kronika

Aurreko asteazkenean Muskizko gurasolagunak ludotekan elkartu ziren jolas, kantu...berriak ikasteko. Oso gustura aritu ziren etxeko txikitxoenekin jolasten eta barre egiten.



Eskerrik asko ikasturte honetan gurasolagunen parte hartu izanagatik. Irailean berriro ikusiko dugu elkar!

2016/06/15

Berbalagunon udako jaia

Ikasturteari amaiera emateko plan aparta proposatzen dizuegu!! Ekainaren 24an ikasle, irakasle, berbalagun eta herritar oro gonbidatuta dago Muskizen prestatu dugun udako jaira. 19:00etatik aurrera musika, jatekoa eta giro ezin hobea Muskizeko txosnetan!!!
Anima zaitez gurekin etortzera!!

2016/06/10

Muskizko mintzodromoa. Kronika.

Astelehenean Mukizko mintzodromoa egin zen. Goizez eta arratsaldez gustura aritu ziren euskaltegietako ikasleak eta berbalagunak euskaraz hitz egiten eta gozatzen.



Eskerrik asko ikasturte honetako azkenengo mintzodromora hurbildu zineten guztioi!!

2016/06/09

Familian euskaraz jolasean Trapagaranen. Kronika

Atzo Trapagarango gurasolagunek 
jolas berriak ikasi zituzten:
katu katu, soka saltoan aritzeko kantak, talde-jolasak...



 

Mila esker ikasturte osoan zehar proiektuan parte hartu izanagatik!!
Primeran pasatu dugu elkarrekin!!

Mundialak zarete!!

2016/06/06

Pandero ikastaroa Ortuellan. Kronika.

Aurreko ostegunean pandero ikastaroa hasi zen Ortuellako Gorbeia Aretoan. 14 lagun inguru elkartu ginen panderoa jotzen ikasten hasteko.




Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi eta gogora ezazue aste honetan ere elkar ikusiko dugula!!!

Osasuntsu bizitzen ikasi. Osasun emozionala; dantza eta emozioak

Ekainaren 11n, OSASUNTSU BIZITZEN IKASI zikloaren 4.saioa egingo dugu, Ortuellako Gorbeia Aretoan. Laugarren saio honetan hauek dira jorratuko diren gaiak:

  • Osasun emozionala kudeaketa eta biotipo emozionalak, izaerak….
  • Jarduera praktikoa.
  • Aukera badago: ajuste emozionalak.

    GOGORATU IZENA EMATEA BEHARREZKOA DELA! 
     
    IZENA EMATEKO:
     
    • 607 67 80 75
    • meatzaldea@aek.eus 

 

2016/06/02

Masaje tailerra Ortuellan. Kronika.

Astelehenean, masaje tailerra egin genuen Ortuellan berbalagun, ikasle eta irakaleak oso gustura aritu ziren masajea egiten ikasten.




Eskerrik asko hurbildu zineten guztoi!!

Udako berbalagun


Udan ere euskara praktikatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta, ekainaren 13a baino lehen, udako berbataldeetan izena eman!!!

2016/06/01

Familian euskaraz jolasean, Trapagaranen

Guraso eta umeentzako tailer aparta prestatu dugu!!
Zotz egiteko jolasak, jolas kooperatiboak, 
kantak, dantzak... ikasiko ditugu Urtxintxako begiraleekin.

Anima zaitezte!!

Buruko masaje tailerra. Kronika

Trapagarango berbalagun, ikasle eta auzokideak 
asko erlaxatu dira gaurko tailerrean


 22 lagun elkartu gara, 
buruko masajearen teknikak ikasteko eta praktikatzeko.


Mila esker Xabi osteopatari eta etorri direnei.