Asteartean mintzodromo jendetsua izan genuen Abanton. Bertan, Ibon Larrinaga boxealaria eta Unai Aranguren errugbilaria izan genituen gonbidatu berezi.
Eguraldi zoragarriak goiza ezin hobeto igarotzeko parada eskaini zigun Gallartako Eusko Gudariak plazan.
Unai Aranguren (Ezkerraldean) barre eta berba artean mahaikideek txokolate gozoa dastatu bitartean.
Ibon Larrinaga (Eskuinaldean) kirol gutxituen eta boxeoaren inguruko azalpenak ematen gainontzeko mahaikideei.
Eztabaidarako eta barrerako beta zabaldu genuen parte hartzaileek eurek proposatutako gaiekin. (Topikoak, iruzurrak eta kirol gutxituak)
Amaitzeko, Ibon Larrinaga eta Unai Arangureni elkarrizketa bana egin genien. Bertan haien ibilbideak birpasatu, praktikatzen duten kirolaren sekretuak ezaguarazi zizkiguten eta hurrengo erronkak zeintzuk diren azaldu ziguten.
Eskerrik asko eta hurrengora arte, bejondeizuela!