2009/10/26

Euskal kabareta Meatzaldean!

Azaroaren 6an, Ortuellako Gorbeia Aretoan, 20:00etan. Sarrerak salgai ohiko tokietan eta egunean bertan, takilan.
Kabareta, komedia, musika eta poesia uztartzetik sortu da Bilbon otsailaren 26an estreinatu zen «Mirande Kabareta», Edorta Jimenezek buruan zerabilen ideia bati jarraituz osatu duten antzezlana. Izan ere, Andima Ibiñagabeitiak Jon Miranderi idatzitako gutun bat du abiapuntutzat, zehazki, bertan azaltzen den galdera bat dela-eta: noizko euskal kabareta? Jimenezek politikoki zuzena ez den testu bat idatzi zuen, eta Galder Perez eta Ane Zabalaren laguntzarekin antzeztuko du.

XX. Euskararen Astea, Muskiz!

Azaroak 2 , astelehena
10:30etan Eskolen Arteko Topaketak, San Juan Plazan. Bertso eta kanta batzuen ostean, dantza-plaza Patxi Perez eta Konpainiarekin
19:00etan Karaoke lehiaketa, Meatzari Plazan. Ezinbestekoa mozorrotuta joatea. Sari edarrak egongo dira
Azaroak 3, asteartea
10:30etan, 15:30etan eta 19:00etan "Sukalde Kontuak" filma, Meatzari Aretoan
Azaroak 4, asteazkena
11:00etan eta 17:30etan "Ipar gazi - Hego geza", bidaien inguruko diaporama, bizikletan bidaiatzen duen familia baten kontakizunak. Gatzegunean
Azaroak 5, osteguna
10:00etan "Betizu izar artean" filma, Meatzari Aretoan
15:30etan "Baloia" filma, Meatzari Aretoan
19:00etan Bizkaitarrari Omenaldia, Ortze tabernan
Azaroak 6, ostirala
10:00etan eta 11:30etan "Kika Super Sorgina" filma, Meatzari Aretoan
17:30etan eta 19:30etan Pirritx eta Porrotx, Meatzari Aretoan
22:30etan Esne Beltzaren Kontzertua, Meatzari Plazan
Azaroak 7, larunbata
19:00etan Euskarazetamol. Ez Dok Hiru: Patxo Telleria eta Mikel Martinezen azken pilula! Bikaina!
Azaroak 8, igandea
10:00etan Mendi Martxa. Meatzari plazatik aterako da.
14:30etan Bertso-bazkaria, Meatzari Jatetxean. Bertsolariak: Jon Maia, Jokin Castaños eta Unai Gaztelumendi. Eman izena!


2009/10/20

X. Sagardo Eguna. Gallartan



Urtero bezala, Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak, Sagardo Eguna ospatuko du, Gallartan, urriaren 24an. Aurten hamargarrena ospatzen dute eta guztiok gonbidatuta zaudete! Hemen duzue egitaraua:

11:00etan Kalejira musikariekin alaitua
Gaztelu puzgarriak txikientzat
Artisautsa erakusketa
Talo dastaketa merke
12:00etan Plazara iristean neska-mutilek SAGAR DANTZA tradizionalak dantzatuko dituzte.
12:30etan BERTSOLARIAK. Hamaika Bertute.
13:00etan KIRIKOKETA BESTA,irrintziak, adarrak eta txalaparta. Ondoren, sagardoa egingo da antzina egin ohi den moduan. Jarraian, dantza-taldeko neskek muztioa eskainiko diete ikus-entzuleei.
15:00etan HERRI BAZKARI tradizionala Gallartako frontoian.
18:00etan Iparraldeko Herri kirolak. 10. urteurrena Gallartako Harrizulatzaileak. Gazteen eta adinekoen arteko lehia.
19:30etan TXALAPARTA erakustaldia: Zugarramurdi(Sestao), Meatzaldeko Harrigorria(Gallarta), Haladzipo(Barakaldo), Espela(Trapagaran), Baionako Txalapartariak(Baiona).
20:30etan Euskal Herriko Musika kontzertua:
TIRAUKI ERROMERIA
JON GARMENDIA ETA IÑAKI PLAZA
(Diska berria: 20 Hartz Proiekt)

2009/10/16

Naturkultura


NATURKULTURA 2009 Urriak 17, larunbata, 10:00 - 23:30 Polígono de San Juan (Muskiz) “Ingurumena kontserbatzen eta gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa sortzen lagunduko duten ohitura arduratsuetan oinarritutako kontsumo kontzientearen alde lan egitea da ekimen honen helburua”.
Informazio gehiago hemen.

2009/10/15

Haurrekin euskaraz!



Haurrekin hitz egiten hasteko, jolasteko, abesteko... mila aukera daude eta Meatzaldean hauxe daukagu:
Katramila tailerra:
Ortuellan, azaroaren 11n, 14:300etan Ortxartaga H.H.
Muskizen, arazoaren 17an, 19:00etan Gaztegunean.

2009/10/07

burdin jaia!

Asteburu honetan hitzordu galduezina daukagu Abanto-Zierbenan!
Jarraian duzuen ekintzen programa:

bertso bazkariko argazkiak!

hemen dituzue bertso bazkariko argazkiak, 60 lagun inguru elkartu ginen pasa den larunbatean; eguerdian bertso poteoa herritik eta ostean ortuellako frontoi txikian bertso bazkaria, gehiago kuxkuxeatu nahi baduzu klikatu hemen!