2016/04/28

Pizza tailerra Muskizen. GURASOLAGUN. Kronika




Atzo, Muskizko ludotekan, gurasolagunek bere seme-alabekin pizza goxo-goxoak egin zituzten. Orea prestatzen ikaragarri ondo pasa zuten eta osagaien aukeraketa egiten ere bai. 
Eskerrik asko, talde!!! Bikainak zarete!!!

Pizza tailerra Gallartan. GURASOLAGUN. Kronika



Astelehenean, Gallartako gurasotaldean pizza ezin goxoagoak prestatu zituzten. Umeek primeran pasa zuten orea prestatzen, baita gustuko zituzten osagaiak aukeratzen ere.
Ama baten urtebetetzea ospatzeko aukera ere izan genuen! Zein postre goxoa prestatu zuen! Eskerrik asko!

2016/04/20

Bertso afari-marrazketa Las Karrerasen

Apirilaren 22an, ostirala 22:00etan bertso afari-marrazketa Las Karreraseko Angulo tabernan.


Izena emateko : 94- 636 94 47/axola@hotmail.com

ADI BERBALAGUNOK! BI SARRERA  ZOZKETATUKO DIRA ostiraleko Bertso Afarirako izena ematen duten Berbalagunen artean!!! Ez galdu aukera!!!

Pandero ikastaroa Muskizen

Panderoa jotzen ikasi nahi? Horrela bada, Muskizen ikasteko aukera izango duzu antolatu den pandero ikastaroan. 4 saio egingo dira: maiatzaren 10,17, 24 eta 26an.

Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!


Izena emateko: meatzaldea@aek.eus/ 607 678 075

2016/04/19

Ortuella kantari


Apirilaren 24an, igandea, 12:30ean Ortuella kantari elkartuko da Los Arkosen. Animatu etortzera!!!

Abanto Zierbenako mintzodromoa. Kronika.

Atzo goizean 110 lagun inguru elkartu ginen Abanto-Zierbenan egin zen mintzodromoan. Berbalagunak, AEK-ko eta Dolores Ibarruri institutuko ikasle eta irakasleak gustura aritu ziren gai ezberdinen iguruan hitz egiten.



Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Baita antolakuntzan eta dinamizazioan aritu zineten Abanto Zierbenako Udalari, Dolores Ibarruriko irakasleei, AEK-ko irakasle zein ikasleei eta Axola euskara elkarteari ere! Apartak zarete!

Osasuntsu bizitzen ikasi. Gorputza eta oreka; yoga. Kronika.

Larunbatean osasuntsu bizitzen ikasi zikloaren hirugarren saioa egin genuen Ortuellako Gorbeia aretoan. Saio honetan yoga irakasle bat izan genuen gure artean, yoga zertan oinarritzen den ikasi eta saio praktikoa egiteko aukera ere izan genuen.




Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Baita gure yoga irakaslea izan den Hodeiri ere!

Argazkilaritza ikastaroa. Kronika.

Aurreko asteko astearte eta ostiralean argazkilaritza ikastaroa burutu zen Ortuellan. Asteartean saio teorikoa egin genuen Ortuellako Kultur Etxean eta, ostiralean, praktikoa Otxartaga parkean.
20 lagun inguru elkartu ginen bi saio hauetan, asko ikasi eta ondo pasa genuen. 









Orain ikasitakoa praktikan jartzea besterik ez zaigu falta!!! 
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!

2016/04/18

Barreterapia tailerra Trapagaranen

Asteazkenean, apirilaren 20an, ondo pasatzeko
 aukera paregabea izango dugu.

15:00etan, igerilekuan. 
Anima zaitezte eta izena eman!!

2016/04/14

Eskulanak Trapagaranen. Kronika

Atzo Trapagarango familiak eskulanak egiteko elkartu ziren.


Txantiloi eta txikien sormenari esker irudi apartak sortu genituen.



 




Maiatzean beste tailer bat egiteko elkartuko gara. 
Adi blogari!! Eta anima zaitezte!!

2016/04/13

Buruko masaje tailerra Muskizen. Kronika

Astelehenean buruko masaje tailerra egin genuen Muskizen, ikasle, irakasle eta berbalagun asko pasatu ziren antolatu ziren saioetatik. Oso gustura aritu ziren masajeak ematen eta jasotzen eta gurputzari buruzko hainbat datu ezberdin ikasten.





Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!! Baita Xabierri ere!!

Irristaketa ikastaroa Muskizen

Irristaketa ikastaroa Muskizen, apirilaren 18tik ekainaren 20era. Animatu eta eman izena!!!

2016/04/11

Eskulanak familientzat Trapagaranen

Asteazkenean, Trapagarango familiak 
eskulanak egiteko elkartuko dira.

17:00etan, Durañona Fundazioan. Izena emateko: zuria-i@aek.eus

Anima zaitezte eta izena eman!!

2016/04/07

Mintzodromoa Abanto Zierbenan


Apirilaren 18an, astelehena, Abanto Zierbenako mintzodromoa egingo da. Goizez zein arratsaldez parte hartzeko aukera izango duzue. Goizeko saioa 10:30ean hasiko da Gallartako Eusko Gudariak plazan. Arratsaldekoa, 18:00etan, Las Karreraseko Haritzalde plazan.

Parte hartzeko eman izena  meatzaldea@aek.eus edo 607 678 075 zenbakian apirilaren 15a baino lehen

Osasuntsu bizitzen ikasi. Gorputza eta oreka; yoga



Apirilaren 16an, OSASUNTSU BIZITZEN IKASI zikloaren 3.saioa egingo dugu, Ortuellako Gorbeia Aretoan. Hirugarren saio honetan Hodei Gorostola yoga irakaslea izango dugu gurekin. Saioan jorratuko diren gaiak hurrengoak dira:
  • Zer da yoga ? Non sortu zen eta zertan datza?

  • Saio praktikoa: gorputz beroketa eta prestatzea yoga erabiliz.
     
  • Meditazioa aktiboa eta pasiboa

  • Aukera badago: Osasun emozionala lantzen erabiltzen diren beste teknika batzuk: Bach loreak , reikia, vietnamiar erreflexologia…..


    GOGORATU IZENA EMATEA BEHARREZKOA DELA! 


    IZENA EMATEKO:
    • 607 67 80 75
    • meatzaldea@aek.eus 




2016/04/05

Buruko masaje tailerra Muskizen


Erlaxatzeko gogorik? Horrela bada, hurbil zaitez Muskizen antolatu dugun buruko masaje tailerrera! Ez zara damutuko! Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!
Lau saio egingo dira: 10:00-11:30/11:30-13:00/16:00-17:30/18:45-20:15
Animatu etortzera!!

2016/04/04

Apirileko agenda


Hementxe duzue apirileko agenda! Hilabete honetan gauza piloa antolatu dira Meatzaldean, animatu parte hartzera!