2015/12/29

Kirola euskaraz Trapagaranen

Urtarrilaren 9an, larunbatean,
goizez zumba egiteko aukera izango dugu. 
Eta arratsaldez spinning


Gabonetan, kirola euskaraz praktikatzeko aukera paregabea!!

2015/12/16

Txotxongiloak Trapagaranen

Ostiralean, abenduaren 18an, 
Aitzol eta bere txotxongiloak 
Escontrillako aretoan, 17:30ean.

 
Anima zaitezte eta etorri ikustera!!

Dantza-plaza Trapagaranen

Bihar, abenduaren 17an, Zango taldeari esker 
dantzak ikasi eta egingo ditugu,
La Pinta tabernaren aurrean, 19:30ean.


Anima zaitezte eta etorri dantzatzera!!

2015/12/15

Zorionak eta urte berri on!!

 Meatzaldeko berbalagunok opari berezia prestatu dugu aurten.
Berbalagun, ikasle, teknikari, irakasle eta dinamizatzaileok Gabonak zoriontzeko bideo aparta egin dugu gure lagun guztien artean partekatzeko.
Eskerrik asko aurten taldeetara hurbildu zaretenei, urteetan gurekin daramatzazuenei eta gure ekintza eta tailerretan parte hartu duzuenei. Azkenik, Meatzaldeko udalei eta elkarteei ekintzak antolatzen laguntza eman izana eskertu nahi diegu.
 

2016an anima zaitezte eta izena eman!!
Urte berrian berbalgun berriak!!

Hementxe bideoa: https://www.facebook.com/meatzaldeko.berbalagunok/videos/961959513878595/?theater

2015/12/10

Gabonetako haur antzerkia Muskizen

Gabonetako haur antzerkia Muskizko Meatzari Aretoan. Abenduaren 20an OLENTZEROREN BIDAIA ZORAGARRIAK antzerkia ikusteko aukera izango duzue! Ez galdu aukera!

2015/12/09

Gurasoentzako tailer praktikoa Ortuellan

Gurasoentzako tailer praktikoa Ortuellako Kultur Etxean! Abenduaren 11n, ostirala, 17:30ean euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz!
Animatu izena ematera!

2015/12/03

Mintzodromoa Muskizen

Gaur, Muskizko mintzodromoa egin da Gaztegunean. 60 lagun inguru elkartu gara LOTSARIK GABE euskaraz hitz egiteko eta gozatzeko. 






Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!!! Bikainak zareteee!!!!

Plater dibertigarriak Trapagaranen. Kronika

Atzo 16 ume eta guraso bildu ginen sukaldaritza tailerrean.
Trapagarango sukaldari txikiek plater gozo-gozoak prestatu zituzten



Tailerra bukatu ondoren, 
platerak dastatzeko aukera ere izan genuen.


Berbagunea Trapagaranen. Kronika

Gaur udal euskaltegian bildu gara 
euskaraz hitz egiteko lotsarik gabe!


Mintza, barreak, pintxoak... 
Giro aparta euskararen egunean

2015/12/01

Barreterapia Muskizen. Kronika

Atzo barreterapia tailerra izan genuen Muskizen, goizez eta arratsaldez. Oso gustura aritu ginen jolasean, dantzan...eskerrik asko hurbildu zineten guztioi, asko izan zineten eta!!!





Berbagunea Trapagaranen

Abenduaren 3an, ostegunean, euskaraz berba egiteko 
aukera aparta izango dugu Trapagarango Udal Euskaltegian, 
10:00etan eta 19:00etan.

 

2015/11/26

LOCA LIANA Ortuellan


ADI LAGUNOK!!! Abenduaren 4an, 19:00etatik aurrera, Meatzaldeko berbalagunok Ortuellako KIKO tabernan elkartuko gara! Olaia Aretxabaleta Ortuellarrak bere taldearekin, LOCA LIANA, kontzertua eskeiniko digu! Abenduko zubiari hasiera emateko plan bikaina!!! Animatu etortzera!!!

2015/11/25

Muskizko mintzodromoa


Muskizko mintzodromorako dena prest!! Abenduaren 3an, goizez eta arratsaldez, #lotsa galtzeko eta euskara praktikatzeko aukera bikaina!!!
Eman izena eta hurbil zaitez!!!

2015/11/24

Muskizko euskararen astea

Hementxe euskararen asteko egitaraua!! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzera!!!

2015/11/23

Plater dibertigarriak tailerra Trapagaranen

Abenduaren 2an, asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan.
Durañona fundazioan, udaletxearen beheko aldean
Izena emateko: 607 678 075 edo zuria-i@aek.org
Askari dibertigarriak egiteko aukera paregabea
Familientzako aproposa, anima zaitezte!!

Gurasoentzako hitzaldia Ortuellan


Azaroaren 27an, gurasoentzako hitzaldia Ortuellan!
Animatu parte hartzera!!!

Barreterapia Muskizen


Hurrengo asteari hasiera emateko plan hoberik ez duzue topatuko!! Astelehenean, Muskizko Kultur Etxean barreterapia tailerra egingo da, goizez eta arratsaldez! Goizeko plazak agortuta daude, baina arratsaldekoak libre daude oraindik!!
Ez galdu aukera! Primeran pasatuko dugu eta!!!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Muskizen


Pirritx, Porrotx eta Marimotots Muskizko Meatzarin!!! Azaroaren 27an, ostirala, 17:30ean!!!
Animatu etxeko txikitxoenekin hurbiltzera!!!!

2015/11/20

Ipunkontalaria Trapagaranen

Gaur Ana Apikaren ipuinak entzuteko aukera duzue
Udal-liburutegian, 17:30ean


Anima zaitezte!!

Larunbat alai Sanfuentesen


Larunbatean, Pepa eta Kutxo pailazoak ikusteko aukera izango duzue!!! Animatu hurbiltzera!!!!

2015/11/17

Benito Lertxundi Muskizen


Azaroaren 20an, Benito Lertxundi Muskizko Meatzari Aretoan izango da!!! Sarrerak: 18 €, Kutxabank-en; 21 €, leihatilan.
Ostiralerako plan aparta!! Ez galdu aukera!!!

Meatzaldeko irakurzale kluba


Bihar, "basamortua" liburua, 19:30ean, Las Karreraseko Haritzalde Aretoan.

Ipuin kontaketa saioa Gallartan

Bihar, ipuin kontaketa saioa izango duzue Gallartako Liburutegian, 17:30ean. Animatu etxeko txikitxoenekin hurbiltzera!!!!

Pasta agrekologikoa tailerra Muskizen


Gaur eta ostegunean, pasta agrekologikoan parte hartzeko aukera izango duzue. Animatu parte hartzera!!!!

2015/11/05

Trapagarango Berbalagunen aurkezpena. Kronika

Atzo,azaroak 4, Berbalagun proiektua aurkeztu genuen. 
Ekitaldi magikoa izan zen Kidam magoari esker. 


60 berbalagun, ume, ikasle eta auzokide 
elkartu ginen magiaz gozatzeko.
 



2015/10/30

Euskaraz Olgetan ikastaroa Abanto-Zierbenan


Txikiekin euskaraz jolasten eta abesten ikasteko aukera!!! Eman izena zure udaleko HAZn edo Haritzalde plazako bulegoan azaroaren 2tik 4ra biratean!!
Ikastaroa azaroko astelehenetan (9, 16, 23, 30) egingo da Kultur Etxeko Erakusketa gelan, 15:15etatik 16:15etara.
Animatu parte hartzera!!!

Azaroko agenda


Hementxe duzue azaroko agenda!!Ekintza piloa antolatu dira, animatu parte hartzera!!!

2015/10/29

Trapagarango berbalagunen aurkezpena

Azaroaren 4an, asteazkenean, proiektuaren aurkezpena,
Kidam magoaren emanaldia eta pintxo gozoak,
19:00etan, Olaso jauregian

Anima zaitezte eta etorri euskara praktikatzera!!

2015/10/26

Berbalaguneko aurkezpena Abanto-Zierbenan


Gaur, Abanto-Zierbenan berbalaguneko aurkezpena egin dugu euskaltegiko ikasleen aurrean. Berbalaguneko bideoa, ordutegiak, blog-a, facebook-a...aztertu eta ikusi ditugu.

Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!!! Orain izena ematea besterik ez zaizue falta!!

2015/10/22

AMAMA pelikula Muskizen


Urriaren 25ean, AMAMA pelikula, Muskizko Meatzari Aretoan. Sarrerak 5 euroan, ez galdu aukera!!!

Berbalaguneko aurkezpena Muskizen

Gaur, Muskizko Kultur Etxean berbalaguneko aurkezpena egin dugu euskaltegietako ikasleen aurrean. 50 lagun inguru elkartu gara, bideoa, blog-a, facebook-a...ikusi eta berbalagunek eskaintzen dituen gauza guztien inguruan aritu gara hizketan. Testigantza errealak ere izan ditugu, Amaia hurbildu zaigu bere esperientzia kontatzera eta oso interesgarria suertatu zaie ikasle guztiei. 
Aurkezpena bukatu eta gero Ortze tabernatik tortila eta kafe goxo goxoak ekarri dizkigute!!!





Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!!! Orain izena ematea besterik ez zaizue falta!!

2015/10/21

Bertso musikatuak


Urriaren 24an, larunbata, 20:00etan, Ortuellako Kultur Etxean, bertso musikatuak ikusteko aukera izango duzue!!! Animatu!!!Primeran pasatuko duzue!!!

Ortuellako Euskal jaiak




Hementxe duzue Ortuellako Euskal jaien egitaraua!!! Urriaren 23tik 25era gauza piloa antolatu dira herrian, beraz, ez galdu aukera hauetan parte hartzeko!! Animatu!!!