MENDI/TXANGOLAGUN
Kaixo lagunok,
Aurten Meatzaldean talde berri bat sortu egin dugu, medira joateko eta txangoak egiteko. Hilabetean behin elkartuko gara, hain zuzen ere, hilabete bakoitzaren azkenengo igandean. Hilabete batean mendira joango gara eta hurrengoan herri bat bisitatuko dugu, horrela ikasturte osoan zehar.
9 lagun gara jada, zu zara falta zaren bakarra!!!
Lehengo irteera zehaztuta daukagu:
NORA: Serantesera
NOIZ: Urriaren 27an, igandea
ORDUA ETA LEKUA: Goizeko 9:30ean, Trapagarango kiroldegiaren ondoko parkinean.
Informazio gehiagorik behar baduzue jarri gurekin harremanetan:
- TLF: 607678075
- meatzaldea@aek.org
ANIMATU PARTE HARTZEN!!! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!!!




