2008/07/14

Enkarterrin Berbalagun Dinamizatzailea behar dugu

Lanaldi erdiz, 2008ko urritik hasita 2009ko ekainera arte (luzagarria), Enkarterriko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia· Enkarterrikoa izatea.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 12a BAINO LEHEN ondoko helbideetara. Gutun azalean BERBALAGUN idatzita agertu behar da.
Balmasedako Euskara Zerbitzua
San Severino plaza 1
48.800 Balmaseda
Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
La Inmaculada auzoa, 15
48.850 Aranguren - Zalla
E-postaz bidaliz gero: edorta-l@aek.org
Erreferentzia: enkarterriko berbalagun
ARGIBIDE GEHIAGO: 618 57 44 66

2008/07/07

Larrain dantza ikastaroa


Uztailaren 9tik aurrera...

asteazkenero 20:00etan

eta larunbatero 12:00etan

Trapagarango San Gabrielgo kaperan

Adibide bat ikusi nahi duzu? Hona hemen Zumarragako jaietako bideoa.

Antolatzaileak: Trapagarango Danetarako Danok Dantza Elkartea eta Basetxe Gaztetxea

2008/07/01

Udako taldeak

Uztailean ere elkartuko gara!!!!

Ortuellako Ferrobarril tabernan astearteetan 20:00etan

Gallartako In Tua tabernan asteazkenetan 18:00etan

Laskarretaseko Enparantza tabernan ostiraletan 10:30etan

Muskizko Ortze tabernan ostiraletan 12:30etan