2016/03/17

Argazkilaritza ikastaroa Ortuellan


Zure argazki kamerak dituen aukera guztiak ezagutu nahi? Horrela bada, ez galdu aukera eta hurbidu Ortuellan prestatu dugun argazkilaritza ikastarora. Bi saio izango dira, bata teorikoa eta beste praktikoa.
Izena aldez aurretik eman behar da, plazak mugatuak dira eta!!!

Ikasitakoa praktikan jartzeko Meatzaldeko berbalagunok argazki lehiaketa antolatzea pentsatu dugu. Lehiaketaren gaia: Meatzaldeko jaiak.
Argibideak aurrerago emango ditugu!!!

Barreterapia Ortuellan. Kronika

Aurreko asteazkenean eta atzo barreterapia tailerra egin genuen Ortuellako Kultur Etxean. Berbalagun, ikasle eta irakasleek primeran pasa zuten. Hasiera batean ezezagunak ziren lagun horien artean giro aparta lortu zen, barreak, negarra, jolasak...izan ziren goiz eta arratsaldeko protagonistak.





Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!! Baita Andoniri ere, bikaina zara!!!

2016/03/15

Mintzodromoa Trapagaranen. Kronika

Gaur 75 bat lagun elkartuko gara Trapagarango kiroldegian 
LOTSARIK GABE berba egiteko


Euskaltegietako eta institutuko ikasleak, irakasleak, udal langileak, auzokideak eta berbalagunak euskaraz aritu dira talde txikietan




Mila esker mintzodromoan parte hartu duzuen guztiei!!

Plater dibertigarriak Abanto-Zierbenan. Kronika

Atzo Abanto-Zierbenako gurasolagunak elkartu ziren tailer dibertigarri batean parte hartzeko. Primeran pasatu zuten umeek, baita gurasoek ere. Aurpegiak margoztu, barre egin eta askari goxo goxoak prestatu zituzten.




Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi, baita Makarenari ere!!!
Aupa Abantoko gurasolagunak!!!!

2016/03/14

Barreterapia familia artean Trapagaranen. Kronika

Ostiralean, Trapagarango guraso eta umeek 
arratsalde dibertigarria pasatu zuten.



Andonirekin, begiralearekin, aurkezpen eroak, jolasak eta
 erlaxatzeko dinamikak egin genituen.


Eskerrik asko etorri zinetenei!!

2016/03/10

Osasuntsu bizitzen ikasi. GORPUTZARI BEGIRA; GORPUTZ JARRERA.


Martxoaren 19an, OSASUNTSU BIZITZEN IKASI zikloaren 2.saioa egingo dugu, Ortuellako Gorbeia Aretoan. Bigarren saio honetan Marian Martin Prieto pilates irakaslea izango dugu gurekin. Saioan jorratuko diren gaiak hurrengoak dira:
  • Anatomia eta fisiologia kontzeptu errazak.
  • Adina, jarduera eta egoera desberdinetan komenigarria den kirol jarduera.
  • Lesioak zelan ekidin eta zelan sendatu gorpuz-jarrerak erabilita.
  • Luzaketa programa bat proposatu.
GOGORATU IZENA EMATEA BEHARREZKOA DELA! 



IZENA EMATEKO:

  • 607 678 075 (deitu edo whatsappa)
  • meatzaldea@aek.eus

Barreterapia Ortuellan


Arratsalde dibertigarria igaro nahi? Horrela bada, animatu eta hurbil zaitezte Ortuellako Kultur Etxera antolatu dugun barreterapia tailerrera!!!
Parte hartzeko eman izena meatzaldea@aek.eus edo 607678075 telefonoan! Plazak mugatuak dira!!!
IZENA EMATEKO AZKENENGO EGUNA MARTXOAREN 15a IZANGO DA!!

2016/03/08

Meatzaldeko kultur txangoa. Kronika

Larunbatean, Meatzaldeko berbalagunok Areatza herria ezagutzera abiatu ginen. Bertan Mikel genuen gure zain, herriko hainbat leku erakutsi eta horiei buruz informazioa eman zigun.


Ordu biak aldera Zornotzako Uxarte sagardotegira joan ginen. Musika, bazkaria, sagardoa eta lortutako giroa izan ziren arratsalde parteko protagonistak. 



Berbalagunok primeran pasa genuen!! Eskerrik asko Rakel eta Mari Jose musikariei, baita Mikeli ere!!!

Aupa Meatzaldeko berbalagunak!!!

Ipuin kontaketa Muskizen


Gaur, 17:30ean, Muskizko liburutegian ipuin kontaketa!!!
Animatu etortzera!!

2016/03/03

Mintzodromoa Trapagaranen

Martxoaren 15ean, 10:30ean, kiroldegian elkartuko gara 
euskaraz hitz egiteko lotsarik gabe!!

Anima zaitezte eta izena eman!!

Barreterapia familia artean Trapagaranen

Martxoaren 11n, ostiralean, 17:00etan,
familiek ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute
Igerilekuko gela batean egingo dugu tailerra.
Plazak mugatuak dira. Izena emateko idatzi zuria-i@aek.eus helbidera.
Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da.

Anima zaitezte eta etorri seme-alabekin jolastera eta barre egitera!!

Barreterapia Ortuellan

Goiz dibertigarri igaro nahi? Horrela bada, animatu eta hurbil zaitezte Ortuellako Kultur Etxera antolatu dugun barreterapia tailerrera!!!
Parte hartzeko eman izena meatzaldea@aek.eus edo 607678075 telefonoan! Plazak mugatuak dira!!!
IZENA EMATEKO AZKENENGO EGUNA MARTXOAREN 8a IZANGO DA!!