2011/03/30

Familia irteera Muskizen


Apirilaren 10ean, igandea. Muskizeko Kultur Etxetik.

Gurasoak eta haurrak elkarrekin mendira eta euskaraz joango dira!! Ibilalditxo laburra izango da, Pico Ramosera. Guraso eta haurrak goiza pasatzeko aukera oso polita!

Animatu eta parte hartu! Zenbat eta gehiago, hobe!

KORRIKA AURKEZPENAK!!


Korrika badator!!! Eta Meatzaldean aurkezpenak egingo dira!!

APIRILAREN 7an

Muskizen, 19:00etan Ortzen. Luntxa egongo da!

Ortuellan, 19:30ean Gazte Lokalean. Luntxa egongo da!

IV. Euskal Astea (Abanto-Zierbena)



IV. Euskal Astea Egitaraua:
(Apirilaren 4tik 10era)


Apirilak 4: RUM RUM ROCK haurrentzako berbena. Gallartako plazan 17:30ean
Euskal Ezkontzarako ABESTIEN ENTSEGUA Las Karreraseko frontoian
19:00etan

Apirilak 5: MR. RED & MR. BLUE Las Karreraseko frontoian 17:30ean

Apirilak 6: FIMO TAILERRA. Gallartako Gaztegunean 17:00etan
Irakurzale Kluba. Amurizaren "Euskararen bigarren jaiotza".
Las Karrerasen, 19:30

Apirilak 7: Umeentzako tailerrak Sanfuenteseko frontoian, 17:30ean

Apirilak 8: BERTSO TOPAKETA! Kultur Etxean, 11:00etan.
ATHLETIC-EKO JOKALARIAK eta PIROPO LEHIAKETAREN SARIAK.
Gallartako Kultur Etxean, 19:00etan.

Apirilak 9: EUSKAL EZKONTZA. Las Karrerasen egun osoan zehar.

Apirilak 10: TXIRRINDULA MARTXA. 12:00etan Institutu aurrean.

Apirileko agenda

* Apirilak 8, ostirala, Gallartako Kultur Etxean 19:00etan
Kirolean ere euskara erabiltzea garrantzitsua delako KOIKILI eta Athletic-eko beste jokalari bat bisitan etorriko dira. Piropo Lehiaketaren sariak banatu dira!

2011/03/24

TRAPAGARAN: Berbalagun Aurkezpena


Meatzaldeko berbalagun eta euskaldun, eragile, elkarte, talde eta gizabanako...

Meatzaldeko Berbalagunen beste herri bat gehitu da: TRAPAGARAN! Hemetik aurrera, Trapagaranen ere parte hartzeko aukera egongo da!

GOAZEN DENOK ONGI ETORRIA EMATERA!

Martxoaren 31an, Trapagarango Olaso Jauregian 19:00etan.


Argazki-TXOTX Lehiaketa!


Berbatxotx mundiala izan zen. Denetarik egiteko parada izan genuen: poteoa, bazkaria, dantza, kanta,... Eta horren dokumentu grafikorik baduzue, zergatik gorde?
Lehiaketan parte hartu nahi baduzue, bidali argazkiak praktikatu@aek.org helbidera astelehena (martxoak 28) baino lehen.

Aupa Berbalagunok eta parte hartu zenuten guztioi!!!!!!

Mendilagunak Intzako Dorrera (Nafarroa)




Udaberria heldu egin da, eta udaberriarekin batera mendilagunak berriro martxan. Martxoaren 27an, igandea, Aralarreko mendilerroan hitzordu bat daukagu. Aralarreko bihotza zeharkatuz, Intzako Dorrea, punturik altuena gaindituko dugu. Irteera lasaia eta zailtasun gabekoa, eremu zabal batetik, non trikuharriak ,kobak eta bestelako gauza bereziak topatuko ditugun! Agian, lamiaren bat ere ikusiko dugu.

Igande honetan, martxoak 27, 08:30ean Santurtziko parkean.

Eman izena: ezkerraldea@aek.org


2011/03/22

KORRIKA AMAIERARA : AUTOBUSAK


APIRILAREN 17AN DENOK DONOSTIARA!
EMAN IZENA AUTOBUSERAKO
3€


Ortuellan
Izena ematea: Ohiko lekuetan
Irteera ordua eta lekua: 10etan. BBK aurrean dagoen bus geltokian

Muskizen
Izena ematea: Euskara Zerbitzuan, Gaztegunean eta Aekn
Irteera ordua: 9:00etan BBKn
Buelta: 20:00

III. Piropo Lehiaketa Abanton

Ipuin Kontalaria Muskizen

IKER DIAZ. “GOAZEN ITSASORA”
Kantuz. zipriztindutako ikuskizun kresaltsuan murgiltzera.
3 urtetik gorakoentzat.

Noiz? Martxoaren 24an, 17:30ean,
Non? Muskizko Ludoteka Kilkerran.
Iraupena:50 minutu ingurukoa izango da

Plaza mugatuak.
Gonbidapenak liburutegian eskatu behar dira.

2011/03/16

Meatzaldeko Irakurzale Kluba


Fernando Morillo "Suminaren Estrategia"

Ortuellako Kultur Etxean 19:30ean

Informazio gehiago: irakurzale_kluba@hotmail.com


Sinopsia:
Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko suizidioak… Norena da hari horiek guztiak elkartzen dituen eskua? Zein da estrategia horren azken helburua?
Misteriozko eleberri guztiz erakargarri bat idatzi du Fernando Morillok, jakin-mina pizten duen joko intelektual baten moduan eraikia, arnasari eutsiz eta eskuetatik kendu ezinik irakurtzen dena, hasi eta buka.


2011/03/11

Far Westeko berbalagunok sagardotegira goaz!


Ezkerraldea, Aiaraldea, Enkarterri eta Meatzaldea, horixe da Euskal Herriko Mendebalde Urruna. Berton berbalagun asko gaude eta datorren larunbatean denok Astigarragan elkartuko gara, bertan bazkaldu, eta arratsalde-iluntzean parranda egingo dugu Hernanin bertan.
Gurekin etorri nahi, bada, korrika ibili ia lekurik ez da geratzen eta!

2011/03/03

Gurasolagun Meatzaldean!

Emakume Langilearen Eguna, Ortuellan


Hainbat ekintzen artean, guk bi gomendatzera gatoz:

Martxoak 7, astelehena
Ipuin kontalaria: "Ah, zelako neskak!" 5 urtetik gorakoentzat. 18:00etan, Gorbeia Aretoan.

Martxoak 13, igandea
Musika, ikuskizuna... bi BERBALAGUN: Patricia Fernandez eta Olaia Aretxabaletaren eskutik. 18:00etan, Gorbeia Aretoan

Hemen duzue Patriciari egindako elkarrizketa eta Olaiak lehiaketa batean aurkeztu zuen bideoa: