2016/02/29

Gantxilo ikastaroa Muskizen




Meatzaldeko Berbalagun egitasmoaren barruan “ESKULANAK EUSKARAZ” taldea sortu egin da:
>Ikastaroak hilabetearen lehenengo astelehenetan izango dira, 15:00etan.
>Meatzaldeko berbalagunek egindako ikastaroa izango da. Helburu bikoitza dauka, batetik; euskaraz egin daitekeela probatzea, bestetik; inguruko euskaldun sarea handitzea.

Hementxe egitaraua:

LEHENENGO IKASTAROA: MATERIALA ETA OINARRIZKO PUNTUAK
DATA: 2016-03-07
  • Zeintzuk dira erabiltzen diren materialak?
  • Oinarrizko puntuak
    • puntu altua
    • puntu baxua
    • kadeneta
      ...
  • Oinarrizko puntuak praktikara eraman
  • Tutorialen grabazioa
BIGARREN IKASTAROA: TAPAUKA EDOTA FULARRA EGITEN IKASI
DATA: 2016-04-04
  • Eredua nola irakurri
  • Egiten hasi
  • Tutorialen grabazioa
HIRUGARREN IKASTAROA: TRAPILOZ EGINDAKO SASKIA EGITEN IKASI
DATA: 2016-05-02
  • Eredua nola irakurri
  • Egiten ikasi
  • Tutorialen grabazioa
LAUGARREN IKASTAROA: SQUARE GRANNY
DATA: 2016-06-06
  • Eredua nola irakurri
  • Egiten ikasi
  • Tutorialen grabazioa

    Parte hartzea dohainik da, baina lehenago izena eman behar da.
     
    Kontaktatzeko: 607 678 075 (whatsapp) edo meatzaldea@aek.eus
     

Martxoko agenda


Hementxe martxoko agenda! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzera!

2016/02/25

Barreterapia familian Muskizen. Kronika.

Atzo, Muskizko ludotekan 8 familia elkartu ziren arratsalde ezin dibertigarriagoa igarotzeko. Barreak, jolasak eta irribarreak izan ziren protagonista eta familien arteko giroa aparta!!




Eskerrik asko etorri zineten guztioi! Baita gure begiralea izan den Andoniri ere!!!

Pintxo-sorkuntza Trapagaranen. Kronika

Astelehen eta asteazkenean pintxo gozoak egin genituen


20 bat sukaldari aritu ginen Andoni begiralearekin batera.


 
Edozein sukaldetan dauden produktuekin, 
mikrouhina erabilita, 
pintxo ederrak prestatu genituen.



2016/02/22

Osasuntsu bizitzen ikasi. ZER JAN, HURA IZAN. Kronika

 Larunbatean 13 lagun inguru elkartu ginen "Osasuntsu bizitzen ikasi" zikloari hasiera emateko. ZER JAN, HURA IZAN tailerrean Patricia izan genuen gurekin, elikaduraren inguruko hainbat gai interesgarri jorratu genuen, zeintzuk diren elikagairik garrantzitsuenak, non kokatu elikagai bakoitza... Eztabaidarako tartea ere izan genuen eta hainbat zalantza argitzeko aukera ere bai. Azkenik, gure neurriak (pisua, altuera...) eta horien artean dagoen oreka aztertu genuen ariketa praktiko baten bitartez.




Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi eta gogoratu hurrengo tailerra martxoaren 12an izango dela!!!

2016/02/18

Barreterapia familian Muskizen


Seme-alabekin arratsalde dibertigarria igaro nahi? Horrela bada, animatu eta hurbil zaitezte etxeko txikitxoenekin, otsailarenn 24an, asteazkena,  Muskizko ludotekan antolatu den barreterapia familian saioara!!!
Parte hartzeko eman izena meatzaldea@aek.eus edo 607678075 telefonoan! Plazak mugatuak dira!!!
IZENA EMATEKO AZKENENGO EGUNA OTSAILAREN 23a IZANGO DA!!!

2016/02/17

Trapagaranen pintxo-sorkuntza tailerra

Asteazkenean, otsailaren 24an, pintxo gozoak 
egiteko aukera paregabea izango dugu!!
Arratsaldeko 15:30ean, Durañona Fundazioan, 
udaletxearen beheko aldean.

Izena emateko: zuria-i@aek.eus

Anima zaitezte!!!

2016/02/16

Axola Euskara Elkartearen kultur txangoa


Otsailaren 27an, larunbata, Axola Euskara Elkarteak kultur txangoa antolatu egin du.
Animatu parte hartzera!

2016/02/15

Osasuntsu bizitzen ikasi: ZER JAN/HURA IZAN


Otsailaren 20an, OSASUNTSU BIZITZEN IKASI zikloari hasiera emango diogu Ortuellako Kriseilu euskaltegian. Lehenengo ikastaroan Patricia Ibañez nutrisionista izango dugu gurekin eta hurrengo gaiak jorratuko ditugu:
  • Gorputz osasuntsuak elikadura egokia behar du.
  • Gorputzak behar dituen osagaiak .
  • Norberaren araberako elikagaien aukeraketa.
  • Elikagaiak jan iritsi aurretik dituzten prozesuak.
  • Aukera badago: Kontsumo taldeak ; zer dira? Zer eskaintzen dute? ...

    GOGORATU IZENA EMATEA BEHARREZKOA DELA! 

    IZENA EMATEKO:
    • 607 678 075 (deitu edo whatsappa)
    • meatzaldea@aek.eus

Carrascoliendas. Kronika

Larunbatean berbalagunok
Carrascoliendas inauterian parte hartu genuen


Trapagarango auzoetatik eta Uriostetik ibili ginen.
Musika, dantzak, kantak, janaria, edaria...
Primeran pasatu genuen!!

 Gora Carrascoliendas!!

2016/02/11

Goma eva tailerra Ortuellan. Kronika




Astelehenean goma eva tailerra egin genuen Ortuellako Kultur Etxean, bertaratu ziren familiak gustura aritu ziren lanean eta euskaraz. Lan ederrak burutu zituzten ume eta gurasoek. Zuek bai artistak!!! 
Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi eta gogoratu gutxi barru familian euskaraz gozatzeko beste tailer bat antolatuko dugula!!!

2016/02/09

Carrascoliendas hitzaldia Muskizen


Otsailaren 11an, Muskizko Kultur Etxean, Carrascoliendasi buruzko hitzaldia. Goizez zein arratsaldez joateko aukera izango duzue!
Animatu parte hartzera!!

2016/02/07

Osasuntsu bizitzen ikasi


Meatzaldeko Berbalagun egitasmoaren barruanOsasuntsu bizitzen ikasi” ekimen berria sortu da:
- Ikastaroak goizetan egingo dira 10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak izango dira 
- Meatzaldean eta inguruan adituak diren profesionalekin egingo dira. Helburu bikoitza dauka, batetik; euskaraz egin daitekeela probatzea, bestetik; inguruko euskaldun sarea handitzea.
Lehenengo ikastaroa, “Zer jan, hura izan”, otsailaren 20an izango da, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian.

Hementxe egitaraua:

LEHENENGO IKASTAROA: ZER JAN, HURA IZAN ; ELIKADURA OSASUNTSUA
DATA: 2016-02-20
Emalea: Patricia Ibañez, elikaduran aditua (http://www.patricianutricion.net/)
  • Gorputz osasuntsuak elikadura egokia behar du.
  • Gorputzak behar dituen osagaiak .
  • Norberaren araberako elikagaien aukeraketa.
  • Elikagaiak jan iritsi aurretik dituzten prozesuak.
  • Aukera badago: Kontsumo taldeak ; zer dira? Zer eskaintzen dute? ....

BIGARREN IKASTAROA: GORPUTZARI BEGIRA ; GORPUTZ- JARRERA
DATA: 2016-03-12
Tailerra teoriko-praktikoa
  • Anatomia eta fisiologia kontzeptu errazak.
  • Adina, jarduera eta egoera desberdinetan komenigarria den kirol jarduera.
  • Lesioak zelan ekidin eta zelan sendatu gorpuz-jarrerak erabilita.
  • Luzaketa programa bat proposatu.

HIRUGARREN IKASTAROA: GORPUTZA ETA OREKA >YOGA:
DATA: 2016-04-16
Emalea: Hodei Goroztola yoga irakaslea. Tailerra teoriko-praktikoa
  • Zer da yoga ? Non sortu zen eta zertan datza?
  • Saio praktikoa: gorputz beroketa eta prestatzea yoga erabiliz.
  • Meditazioa aktiboa eta pasiboa
  • Aukera badago: Osasun emozionala lantzen erabiltzen diren beste teknika batzuk: Bach loreak , reikia, vietnamiar erreflexologia…..

LAUGARREN IKASTAROA: OSASUN EMOZIONALA ; BIODANTZA
DATA: 2016-05-07
  • Osasun emozionala kudeaketa eta biotipo emozionalak, izaerak….
  • Biodantza jarduera praktikoa.
  • Aukera badago: ajuste emozionalak.

BOSTGARREN IKASTAROA: AZUKRE PLANETA
DATA: 2016-06-04
Emalea: Elikaherria. Tailerra teoriko-praktikoa
  • 25 gramo egunean.
  • Kontsumitzaileok ez ditugu etiketak ulertzen
  • Azukrea, obesitatea edo gehiegizko pisua.

Parte-hartzaileen interesak kontutan hartuko dira hurrengo tailerrak eta hitzaldiak programatzeko.
Parte hartzea dohainik da, baina lehenago izena eman behar da.
Kontaktatzeko: 607 678 075 (whatsapp) edo meatzaldea@aek.eus

2016/02/05

Kultur txangoa


Martxoaren 5ean, larunbata, Meatzaldeko berbalagunok kultur txangoa antolatu dugu. Autobusa, goizeko 11etan aterako da Muskizko autobus geltokitik eta Arratia aldera abiatuko gara. Bertan Areatza ezagutzeko aukera izango dugu. 15:00rak aldera Uxarte sagardotegira abiatuko gara, bertan bazkaldu, abestu, dantzatu...egingo dugu.

Prezioa: 30 euro
Sarrerak eskuragarri: Meatzaldeko euskaltegietan edota gure telefonora whats app bidaliz edo deituz. 
Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!
IZENA EMATEKO AZKENENGO EGUNA: OTSAILAK 25

2016/02/04

Inauteriak Trapagaranen

Igande honetan Zuberoako maskarada herriko kaleetatik


Anima zaitezte eta etorri ikustera!!

Ortuella kantari. Kronika




Igandean, 25 lagun inguru elkartu ginen kantatzeko, dantzatzeko... Ortuellako Sagrada Familian hasi, gero Kikorenetik pasa eta amaiera Alkartetxean izan zen. 
Hurrengo kedada, OTSAILAREN 28an.

Goma Eva tailerra II Trapagaranen. Kronika

Eskulanak Trapagaranen
Gurasolagun tailerrean partaide berriak izan genituen:
 jirafak, katuak, untxiak, piratak...


Inauteriak ospatzeko maskara ederrak egin genituen. 
Guraso eta umeek primeran pasatu zuten.





2016/02/03

Agate Deuna Meatzaldean




Hementxe Agate Deunaren egitaraua! Trapagaranen 6etan Escontrillatik aterako da!!

Erdizka lauetan

Otsailaren 5ean, erdizka lauetan, Muskizko Meatzari plazan. Animatu dantzatzera! Primeran pasatuko duzue!!

2016/02/01

Goma eva tailerra Ortuellan


Otsailaren 8an, astelehena, 11:00etan goma eva tailerra Ortuellako Kultur Etxean. Plazak mugatuak dira, beraz, adi ibili!!