Pages
2012/06/06
Berbalagunon Parrillada!! Ekainaren 21ean
Udarik ongietorria emateko eta berbalagunei gero arte esateko plan ezin hobea!! Ikasturte amaierako parrillada!! Ezin duzu galdu!!
Eman izena gurekin kontaktuan jarriz (gure telefonoa duzue!!) edo bestela meatzaldea@aek.org
Eguna: Ekainak 21, osteguna
Ordua: 19:00ak aldera
Lekua: Hondartzan edo... zehazteke
Prezioa: jende kopuruaren arabera, baina merke-merke!!
Berbalagunon kamisetak eta txapak!!!
Ikusi zelako kamiseta eleganteak ditugun!!! Bai, bai, berbalagunontzako kamisetak!! 10€tan salgai!
Oraindik ez duzu zurea eskatu?????????????? Zeren zain zaude???
Ah! Txapak ere ditugu, nola ez! 1€ batean salgai!! Eskuratu zeurea eta jarri ezazu motxilan, poltsan, kamisetan, jakan... edonon!
2012/06/04
San Gabrielgo Bertsoafaria
Ekainaren 8an, 21:00etan San Gabrielgo plazan
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Jone Uria
Eskuratu zure sarrera!
Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan deskontuak!!
Aurten ere, berbalagunen parte hartzen dugun lagunok %25ko deskontua izango dugu UEUk antolatzen dituen ikastaroetan. Informazioa hemen.
Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
- Praktika egitasmoetan parte hartzea; berbalaguna, mintzalaguna, mintzakidea...
- Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera orria bete behar duzu, edo bestela zure herriko dinamizatzaileari komentatu. Datuak baieztatu ostean, matrikula egin beharko duzue.
Aukera ezin hobea da gauza berriak ikasi eta bide batez zure euskara hobetzeko.
Subscribe to:
Posts (Atom)




