2015/10/30

Euskaraz Olgetan ikastaroa Abanto-Zierbenan


Txikiekin euskaraz jolasten eta abesten ikasteko aukera!!! Eman izena zure udaleko HAZn edo Haritzalde plazako bulegoan azaroaren 2tik 4ra biratean!!
Ikastaroa azaroko astelehenetan (9, 16, 23, 30) egingo da Kultur Etxeko Erakusketa gelan, 15:15etatik 16:15etara.
Animatu parte hartzera!!!

Azaroko agenda


Hementxe duzue azaroko agenda!!Ekintza piloa antolatu dira, animatu parte hartzera!!!

2015/10/29

Trapagarango berbalagunen aurkezpena

Azaroaren 4an, asteazkenean, proiektuaren aurkezpena,
Kidam magoaren emanaldia eta pintxo gozoak,
19:00etan, Olaso jauregian

Anima zaitezte eta etorri euskara praktikatzera!!

2015/10/26

Berbalaguneko aurkezpena Abanto-Zierbenan


Gaur, Abanto-Zierbenan berbalaguneko aurkezpena egin dugu euskaltegiko ikasleen aurrean. Berbalaguneko bideoa, ordutegiak, blog-a, facebook-a...aztertu eta ikusi ditugu.

Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!!! Orain izena ematea besterik ez zaizue falta!!

2015/10/22

AMAMA pelikula Muskizen


Urriaren 25ean, AMAMA pelikula, Muskizko Meatzari Aretoan. Sarrerak 5 euroan, ez galdu aukera!!!

Berbalaguneko aurkezpena Muskizen

Gaur, Muskizko Kultur Etxean berbalaguneko aurkezpena egin dugu euskaltegietako ikasleen aurrean. 50 lagun inguru elkartu gara, bideoa, blog-a, facebook-a...ikusi eta berbalagunek eskaintzen dituen gauza guztien inguruan aritu gara hizketan. Testigantza errealak ere izan ditugu, Amaia hurbildu zaigu bere esperientzia kontatzera eta oso interesgarria suertatu zaie ikasle guztiei. 
Aurkezpena bukatu eta gero Ortze tabernatik tortila eta kafe goxo goxoak ekarri dizkigute!!!





Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!!! Orain izena ematea besterik ez zaizue falta!!

2015/10/21

Bertso musikatuak


Urriaren 24an, larunbata, 20:00etan, Ortuellako Kultur Etxean, bertso musikatuak ikusteko aukera izango duzue!!! Animatu!!!Primeran pasatuko duzue!!!

Ortuellako Euskal jaiak




Hementxe duzue Ortuellako Euskal jaien egitaraua!!! Urriaren 23tik 25era gauza piloa antolatu dira herrian, beraz, ez galdu aukera hauetan parte hartzeko!! Animatu!!!

2015/10/20

2015/10/16

Barreterapia familia artean Trapagaranen


Aurkezpen barregarriak, dantza zoroak, jolas dibertigarriak...
Urriaren 27an, asteartean, 18:00etan, 
Durañona fundazioan (Udaletxearen beheko aldean)

Guraso eta umeentzako tailerra da. Anima zaitezte eta izena eman;
zuria-i@aek.org edo 607 678 075
Euskara praktikatu eta barre egingo dugu lotsarik gabe!!

2015/10/14

Ipuin kontaketa


Gaur, 17:30ean, ipuin kontaketa saioa, Las Carreraseko liburutegian. Parte hartzeko herriko liburutegietan izena eman beharko duzu.

Larunbat alai


Larunbat alai, urriaren 17an, 18:00etan, Las Carreraseko Montaño Aretoan. 
Hurbil zaitez zure familiarekin ondo pasatzera!!!

2015/10/08

Prentsaurrea

Meatzaldeko alkate, teknikari, irakasle eta dinamizatzaileak #lotsarik gabe!!!


Gaur, Abanto-Zierbenako udalbatza aretoan, Meatzaldeko berbalaguneko prentsaurrea egin da. Bertan, eskualdeko alkate, teknikari, irakasle eta dinamizatzaileak elkartu dira egitasmoaren berri emateko. 
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!!

2015/10/02

Irristaketa ikastaroa Muskizen

Adi berbalagunok! Urriaren 5etik azaroaren 30era, irristaketan ikasteko aukera paregabea izango duzue Muskizko Donibane Berria pilotakekuan!

EZ GALDU AUKERA!! PRIMERAN PASATUKO DUZUE!!

2015/10/01

Urriko agenda


Hementxe duzue urriko agenda!! Animatu antolatu diren ekintzetan parte hartzera!!