Anima zaitezte eta parte hartu!
Pages
2017/12/28
2017/12/27
2017/12/14
Dantza tailerra Trapagaranen. Argazkiak
Atzo Trapagarango familiek dantzarako trebeak ere badirela erakutsi zuten.
Trolls filmeko musika erabilita, dantza eta dantza aritu ginen.
Mila esker hurbildu zirenei, eta, bereziki, Maiderri, koreografia aparta prestatu baitzuen guretzat.
2017/12/12
Antxo eta Pantxa Trapagaranen
Larunbatean, umeentzako antzerkia izango dugu Trapagaranen.
Antxo eta Pantxak "Amamaren ganbara" antzezlana
aurkeztuko dute Olaso Jauregian, 12:00etan.
Anima zaitezte eta etorri familian euskara praktikatzera!!
2017/12/04
Euskara-maratoia Trapagaranen
Larunbatean AEK-ko ikasleak, irakasleak eta berbalagunak
Euskara maratoiko irratira hurbildu ginen.
Han 1.aldiari buruz aritu ginen: 1.aldia berbalagunen,
euskaltegian, gurasolagunen...
Ederto aritu ginen berba eta berba.
10.urteurreneko festa
Ostiralean, Meatzaldeko berbalagunok gure urtebetzea ospatu genuen.
10 urte pasa dira proiektua abian jarri zenetik
eta hori ospatzeko bideo bat prestatu genuen
eta ondoren, luntxa eta kontzertua ere izan genituen.
Hemen uzten dizuegu bideoaren apetitiboa.
On egin!!
Laster bideo osoa ikusteko aukera izango duzue.
Adi egon blogari!!
Subscribe to:
Posts (Atom)









