2011/10/26

Trapagaranen ere bertsotan ari dira!

Trapagarango bertso eskolak hasi du kurtsoa, iazkoari jarraipena emanez herrian finkatu dela dirudi. Bi helburu nagusi planteatzen ditu aurtengoan bertso eskolak:

1-Iaz bezala astelenero lagun giroan elkartu eta bertsotan ikasi eta aritzeko tailerra.
Etorri eta aritu nahi duenak ateak zabalik ditu, bertso tailerra astelenero 19:30etan gaztetxean.

2-Trapagaranen bertso zirkuitu bat finkatu. Azaroaren 18an enkarterriko bertsolariak eta bertso titiriteroak elkartuko gara herrian, poteoa egingo dugu eta ondoren Sokrarenean afaltzea da asmoa.


Dantza ikastaroa Trapagaranen

BETIDANIK EUSKAL DANTZAK EZAGUTZEKO GOGOAK IZAN DUZU BAINA INOIZ EZ DUZU IKASTEKO AUKERA IZAN? AURTEN LORTU DEZAKEZU!




Jauziak ikasi nahi dituzula? Fandango eta arin-arina? Carrascoliendaseko dantzak, bals, zortziko edo inauteri dantzak. Etorri asteartero gaztetxera! 19:00etatik 20:30etara!


ORDUTEGIA: 19:00etatik - 20:30ak bitarte
LEKUA: Basetxe Gaztetxea

Olerkiak Irudi I. Lehiaketa

Arau-oinarriak

Meatzaldeko Irakuzale Klubak Olerkiak irudi lehenengo argazki lehiaketa deitzen du, euskal olerkigintza zabaltzeko eta era ezberdinean euskal literatura bultzatzeko xede nagusia hartuta.

Partehartzaileak:

14 urtetik gorako edonork parte har dezake, zeinahi dela bere herritartasuna.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.

Gaia:

Hainbat olerki proposatuko dira, eta haietakoren batekin zerikusia duen argazki bakarra aurkeztu beharko da. (Olerkiak eranskinean)

Lanak bidaltzea:

Parte-hartzaile bakoitzak irudi bakarra bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein olerkirekin dagoen lotuta.

Lanak posta elektronikoz bidaliko dira. Argazkia fitxategi batean bidaliko da hautatutako olerkiaren izenarekin, eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean. (Datuak:Izen-abizenak, jaioteguna edo adina, herria eta herrialdea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa (nahi izanez gero), zein olerkiri dagokion argazkia.

Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan, eta bere izenak hautatuako olerkiarena izan beharko du.

Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan.

Epeak:

Meatzaldeko Irakurzale Klubaren web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2011ko abenduaren 31an bukatuko da, 24:00 orduetan.


*Informazio gehiago: www.irakurzalekluba.com


2011/10/19

Meatzaldeko Irakurzale Kluba

Liburu honetako idazleek gauza bakarra eskatzen diote Euskal Literaturari: «Aitortzeko geuri ere beste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago eta gizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera. Pott. Lubaki. Eta erdian, tropelean sentitzen ziren Tropelekoak. Beren burua bataiatu zuten denek. So, ici nous sommes, Damen und Herren. Hemen gaude. Gure E.R.A.S.M.U.S esperientziek literaturarekin zerikusi gutxi izan zutela esatera gatoz eta izenez deitu nahi bagaituzue, aski erraz duzuela, aski zoriontsu egingo gaituen etiketa askoz zintzoagoarekin gatozelako. Izatekotan, hobe Orgasmus Erasmus baino».

Oraingo honetan literatura erotikoari ekingo diogu "Orgasmus" hainbat idazleren liburuarekin. Goza ezazue eta etorri gurekin urrriaren 26an Las Karreraseko "Haritzalde" Udal Aretora, 19:30etan.

2011/10/11

Izan zaitez GURASOLAGUN!


Asko dira parkean edota seme-alabak eskolan dauden bitartean elkarrekin ematen ditugun orduak, horregatik HITZ EGITEKO OINARRIZKO MAILA duzuenok egitasmo honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen seme-alabengandik hurbilago sentitzen lagunduko dizue eta.

Herri bakoitzean badago gurasolagun talde bat. Zergatik ez gehiago sortu? Anima zaitez eta parte hartu!

Gogoratu! Ez dira klaseak, baizik eta euskaraz praktikatzeko DOAKO aukera!


Izena emateko: kontaktatu gurekin: meatzaldea@aek.org, zure herriko Euskara Zerbitzuan edo telefono honetan 946707774 (Izaskun eta Joana). Zuekin harremanetan jarriko gara. Eskerrik asko!



2011/10/07

Nafarroa Oinez. Urriak 16, Tafalla

NAFARROA OINEZ. TAFALLA. Urriak 16

Meatzaldetik autobusa aterako da!


Izena ematea: 5€

Lekua: Ortuella, Abanto eta Muskizeko Euskara Zerbitzuetan edo gurekin kontaktatu

Epea: Urriaren 13a (osteguna) baino lehen.


ADI! Autobusaren ibilbidea:

9:00etan Muskizeko BBKn

Las Karreraseko Haritzaldeko bus geltokian

Gallartako anbulategian

Ortuellan BBKko bus geltokian

Trapagaranen taxi geltokian