2008/06/30

Ekaineko Tantaka

Ortuellako Udal langileen berbataldea. Normalean astero biltzen zarete?
Ana Tomey:
Bai. Gainera partehartzea ona izan da.
M. Isabel Garcia: Astero biltzen gara; haiek behintzat bai; baina nire partehartzea ez da oso ona izan. Ni beranduago sartzen naiz lanera eta.
Elixabet Ruiz: Parte hartzea ona izan zen eta gustura nengoen taldean baina kontratua amaitu zitzaidan eta joateari utzi nion. Beste talderen batera joango nintzateke oso interesgarria baita baina orain nire lanarekin ez daukat denborarik.
Izena eman zenutenean zeuen helburuetako bat, eta pisutsuena, zeuen euskara maila hobetzea izan zen.
Karmele Bordegarai:
Bai, horrela izan zen. Gustura egon gara taldean, Karlos (euskara teknikaria) gurekin egon da eta horrek lagundu du mailan. Hasieran agian arraro azen gure artean euskaraz egitea; lankideak gara eta hizkuntza ohiturak… Baina gaiekin ez dugu arazorik, astelehenetan elkartzen gara goizeko lehen orduan eta beti asteburuko pasadizoak, aurreko asteko txutxu-mutxuak… egoten dira! Hala ere, uste dut guk geuk honetaz aparte beste zere do zer beharko genukeela. Ez dakit, ideia oso ondo dago eta gutxienez euskaraz hitz egiteko aukera daukagu (eta gure artean), baina agian trebatzaile bat edo beharko genuke dauzkagun akatsak zuzentzeko, mintza bideratua egiteko, agian ariketaren bat…

Saioa, orain dela urte batzuk Berbabarrin, iaztik Ortuellako Berbalagun eta aurten Abanto-Zierbenako dinamizatzailea…
Saioa Bacigalupe:
ba... hasi nintzenean ezin nuen imajinatu hona helduko nintzenik; Berbabarrin parte hartu nuen urte horretan elkartzen ginen euskaltegian eta azkenean ez dakit, baina taberna baten edo gela batetik kanpo egotea, nire ustez oso inportantea da. Bakarrik konturatu nintzen neukan lotsaren horma apurtu nuela kalean topo egiten nuenean haiekin, eta horregatik, gero Berakaldoko eta Sestaoko Berbalagunen parte hartu nuenean konturatu nintzen euskaraz gozatzen hasi nintzela, ondo pasatzen, jendea ezagutzen,... eta iaztik aurrera askoz gehiago inplikatu naiz, ez bakarrik berbataldera joaten, baizik eta bestelako jardueretan parte hartzen; gero, hortik aterata konturatzen zara benetako euskaldunon itsasoa (tantaka... itsasoa osatzera goaz!!) lortzen ari garela, eta orain horretan nago murgilduta...

Berbataldeen euskara maila ona da?
Itziar Lopez:
Oso gustura egon naiz berbataldean baina maila aldetik esan dezaket nahiago nukeela euskara maila altuagoa duen talde batean egotea.
Estibaliz Campo: Nahi beste ez. Taldean gustura nago eta euskaraz egiten dugu baina nahiago nuke maila altuagoko talde bat.
Zer deritzezue berbataldeei?
Yolanda Roque: Oso gustura egon naiz aurten berbataldean. Orain arte sortutakoak ez ziren hain dinamikoak izan, jendea laster nekatu zen eta utzi zion etortzeari. Honetan, hasi ginen guztiok jarraitu dugu, eta jende gehiago elkartu zaigu, hori seinale ona da. Lan ona egiten duzue! Besterik ez; nik uste dut jendea oso gustura egon dela talde honetan. Ea hurrengo urtean ere berdin jarraitzen dugun!.
Arantza Centeno: Parke berba taldea proposatuko nuke; umeekin eta ere egoteko.
Maitane Gurtubai: Gustura egon naiz, nire taldea nire mailarentzat egokia da; baina nire adinarentzat ez da hain egokia. Euskaraz mintzatzeko ondo dago metodo hau, beste aukera bat da. Eskerrik asko.
Mari Carmen Arnaiz: Ondo. Gustura gaude. Agian umeekin nolabaiteko talde bat osatzea ondo legoke.
Miriam Garcia: Taldean oso ondo. Baina nik zer edo zer gehiago beharko nuke. Datorren urtean euskaltegira joateko asmoa daukat; eta, ez dakit, berbataldea osagarria edo izatea.
Parte hartzea ona da?
Paqui Galan: Bai, baina azken hilabete honetan ez gara astero elkartu. Uda badator eta…
Isaac Cano: Beno… ez gara astero biltzen eta askotan ez dugu abisatzen. Ez dakit talde honek jarraituko duen. Hala ere, gustura nago eta ekintzetan parte hartzen dut.
Josep Cortada: Orain arte bai, baina uste dut uda datorrela igartzen dela…
Sara Ibañez: Bai! Normalean astero biltzen gara era gustura gaude taldean.
Udan parte hartu nahi zenuke?
Monica Sanchez:
Bai, udan ere elkartzea ona dela pentsatzen dut. Ez mozteko.
Mari Sol Escamilla: Bakarrik egon naiz egun batean taldean, orain oporrak hartuko ditut. Datorren ikasturtean ikusiko dugu elkar!
M.Esther Gutierrez: Bai. Udan ere berbataldea jarraitzea gustatuko litzaidake.
Trapagaranen talde bat dago nahiz eta udala eskualdeko egitasmo barruan ez egon...
Mamen Cabornero: Bai. Trapagaranen berbatalde bat dago, baina udalak ez digu kasurik egiten.
Jokin Lara: Normalean astero biltzen gara eta gustura gaude. Ea datorren urtean udalak ere konpromisoa hartzen duen.
Mendi Berbataldea. Zer da hori?
Orats Arana: Mendi Berba Taldea Ortuellako Berbalagun proiektuaren inguruan sortu zen. Talde ezberdinak sortzen zirela ikusirik eta lagunartean dugun mendiarekiko zaletasuna probestuz, halako talde bat sortzea pentsatu genuen. Taldea berez 5 pertsonakoa da, baina noizbehinka, irteera ezberdinetara, jende berria erakartzea lortu izan dugu. Balorazio orokorra oso positiboa da eta txangoak mendizale eta euskaltzale den orori gomendatzeko modukoak; giroa ederra, eskualdeko beste euskaldun asko ezagutzeko aukera, Euskal Herriko txoko pila bisitatzeko parada… denak dira abantailak. Datorren urteari begira Taldearekin aurrera segitzeko asmoa dugu. Mendian ere euskararen alde!

Proposamenik?
Yolanda Roque:
Nik iradokizun bat bakarrik egingo nuke. Mota ezberdinetako ikastaroak antolatzea. Adibidez: argazkilaritza-ikastaroak, dantza karibeñoak, sukaldaritza…
Jabier Santamaria: Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin parte har ditzaketen ekitaldiak antolatu (ez da erreza baina inportantea, hainbat guraso eta semeen arteko erlazio euskaraz finkatzeko). Eta, bestetik, Nire burua eskaini hitzaldi bat emateko datorren urtean: Doan atera etekina Internet-ari.
Cristina Garcia: Sagardotegira txangoa, bazkaltzera. Eta, euskal dantza tailerra interesgarria litzateke.
Belen Gonzalez: Hilero elkartzearen ideia oso ondo dago, txikiteokide delakoa.
Yolanda Lizundia: Ortuellako barrakoian parrillada bat egitea. Eta ikastaro gehiago: sabel dantza, sukaldaritzakoa...
Ainhoa Alcalde: Asteburuetarako aktibitate gehiago nahi nituzke.
Raul A. Lozano: Ikastaroak antolatzea oso ideia ina dela uste dut, eta nik datorren ikasturteari begira bat proposatuko dut: argazkilaritza digitalari buruz. Ia denok erabiltzen dugu, baina ez dugu ezagutzen argazkilaritzaren oinarriak. Gainera, ikastaroa amaitu eta gero argazkilaritza erakusketa antola daiteke.

Balorazio orokorra ona da?
Edu Juarez: Egitasmoa ondo dago, gaur egun gutxi dira dohainik diren proiektuak eta uste dut hori garrantzitsua dela. Euskaldun berriek euskara denbora eta diruarekin lotu ohi dute eta Berbalagunek iraultzen du ideia hori. Bai debalde delako eta bai borondatezkoa delako ere. Horregatik nahi nuke Trapagaranera ere egitasmoa zabaltzea eta baita ekintza gehiago egitea ere! Guztietara joaten naiz…
Javi Quijada: Berbalagunen ideia ondo dago, klasetik kanpo euskaraz hitz egitea ere garrantzitsua da. Gure taldean oso gustura egon naiz. Hasieran lau elkartzen ginen eta Agurtzane eta Patriciari esker taldearen euskara maila ona izan da. Gero, Agurtzane erditu zen eta Beleni lan ordutegia aldatu ziotenez bi baino ez ginen elkartzen. Beno, askotan Oihanek parte hartu du, eta hori oso ona izan da; arduradun edo “kontrolatzaile” bat izatea esan nahi dut. Kar-kar. Datorren urtean jarraitu nahi nuke, posiblea bada noski! Ah! Gu ta gutarren kontzertua oso gustatu zitzaidan.
Elena Higueras: Oso gustura nago taldean, espero dut mantentzea niretzat oso garrantzitsua da eta daukadan maila mantentzeko behintzat. Zoritxarrez euskara munduan ibiltzeko beste aukerarik ez baitut. Eskerrik asko eta dagoen moduan oso ondo antolatuta dagoelakoan nago.

Ortuellako Udalekuak

Abuztuan oraindik tokia dago!!! eman izena

Antolatzailea: Ortuellako Euskara Zerbitzua

2008/06/27

2008/06/26

Berbalagunon Afaria

Rock & rolla baino zer edo zer gehiago egin genuela sinest dezakezue?? ba ikusi, ikusi argazkiak!!!!

35 bat berbalagun elkartu ginen aurreko larunbatean Muskizen. Afaldu eta gero parranda itzela bota genuen. Noiz elkartuko garen berriro??? zeuek esan!!!

2008/06/25

Udan ere bizi kirola euskaraz!!!



Antolatzaileak: Abanto-Zierbenako Euskara, Kirola eta Jai Arloa

dantzan eta dantzan

Dantza afrikarren ikastaroa amaitu genuen atzo. Erritmoa odolean, izerditan baina gustura! 20 bat neska eta mutil bi Ainhoa irakaslearekin batera Afrikan murgildu ginen.

Udazkenean sakontze-ikastaroa egiteko prest agertu ziren dantzariak, ikusiko dugu zer proposatzen dugu...

Argazki gehiago ikusi nahi?

2008/06/24

Mendebala 2008

Asteburu honetan, ekainak 27 eta 28, Sopuertako Enparantzan Folk Jaialdia aurten ere ospatuko da: Mendebala 2008

Kontzertuak eta kanpalekua dohainik izango dira!!!!

2008/06/23

Zu zeu ere bidaiari

Oporretako argazki edota postal
lehiaketa

Mikel Arredondoren esperientziak eta aholkuak entzun eta gero zeuen txanda da!!! Oporretan non egon zareten kontatu nahi badiguzue hau da zeuen aukera:

Bidali zure oporraldietako argazkia edo postala eta irabazi sari bat!
Partehartzaile bakoitzak argazki edo postal bakarra baino ezin du bidali.
Postalean edo argazkian euskarazko testu labur bat idatziko du.
Izen-abizenak eta bere helbidea jarrita gutunazal baten barruan Ortuellako euskaltegira bidali.

Gutunak jasotzeko azken eguna irailaren 26a

Sariak:
1. saria: Asteburu bat bikote batentzat landetxe batean
2. saria: Argazki kamera

Epaimahaia: Ortuellako berbalagun

Sari banaketa urriko Euskal Jaietan, argazki eta postal guztiekin erakusketa bat egingo da.

2008/06/19

Bertso-saioa


FREDI PAIA
vs.
ANDONI EGAÑA
Ekainaren 21ean, larunbata, eguerdiko 12:30etan Muskizko San Juan Enparantzan.
Antolatzaileak: Muskizko San Juan jaiak

2008/06/17

Aiako Harriko argazkiak

Ekainaren 8an zortzi lagun eta txakur bat Aiako Harrira abiatu ginen. Hurrengo hitzordura zu zeu ere animatuko?

Ikusi argazki gehiago

2008/06/13

Araba Euskaraz


Igandean Araba Euskaraz'08 ospatuko da Bastidan. Antolatzaileek esanda ez ahaztu oinetako egokiak eramaten Toloño mendia izango baitugu zain.

2008/06/10

Berbalagunen Afaria

EKAINAREN 20an, OSTIRALA, MUSKIZen

Menua:

1. Platerra: 20:30etan poteoa (Ortze tabernatik)

2. Platerra: 21:30etan afaria (Meatzari tabernan)

Postrea: 23:30etan poteoa txosnetatik (+ Ken 7)

Bete ditzagun aulkiak euskaraz berba egiten!!

Izena emateko epea: ekainaren 13a

2008/06/09

Elebitasuna


Xabi Paiak elebitasunaren inguruko hitzaldia eskainiko digu asteazkenean, hilak 11, Gallartako institutuan 11:00etan eta 12:00etan.
Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Euskara Zerbitzua

2008/06/06

Gallartako Herri Bazkaria

Bihar, 13:30etan txosnetatik irteera emango diogu Trikipoteoari eta herrian zehar ibili ondoren 15:00ak inguruan bazkaltzen hasiko gara.
Antolatzaileak: Abantoko Gazte Asanblada

2008/06/03

Ekaineko Txikiteokide

Gallartako jaiak aitzakia hartuta...

Mintza Eguna'08

BAZKARI TXARTELAK EROSTEKO EPEA BIHAR AMAITUKO DA!!!!
Iruñean eta Donostian egin ostean, Getxon ospatuko da ekainaren 14an III. mintzaeguna. Egun horretan Euskal Herri osotik etorritako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak elkar ezagutu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko asmoz batuko dira. Aurtengo antolaketaren ardura Getxoko Egizu egitasmoaren esku geratu da eta hau da proposatzen diguten egitaraua:
11:00etan Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak,txalapartariak, suziriak eta gosaritxoa
11:30ean Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko: Xabi Payak eta Unai Elorriagak azalpenak emango dituzte Itsasadarra, Ezkerraldea, Getxo, Algorta eta Portu Zaharrari buruz.
12:30ean Etxetxu Plazan hamaiketako musikatua: alboka, trikitixa eta pandero joleak
13:30ean Kalejira: Portu Zaharretik San Nikolas plazaraino, Zabala kaletik eta Telletxe plazatik igarota
14:30ean Bazkaria San Nikolas plazan
16:00etan Sari banaketa
16:30ean Erromeria Patxi Perezek gidatua

Animatu eta PRAKTIKATU GUREKIN!

Mendi BerbaTaldea: Aiako Harria

Oraingoan bai!! Oraingoan ibilbidea egitera goaz!!!!

NOIZ: Ekainaren 8a, domeka

ORDUA: Goizeko 9:00etan Ortuellako Manferreko bus geltokitik

Ekarri bokata, ura; eta, nola ez, zira!!!!

Harremanetarako: Mendi BerbaTaldea

2008/06/02

Meatzaldetik EHZra

Euskal Herria Zuzenean Xiberuako Idauze Mendin egiten musika festibal bat da. Iparraldeko barnealdea bultzatu eta kultur dinamika piztu eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako sozial dinamikak ezagutarazteko. Festibala ekainaren 27-28-29an burutuko da.





Euskal Herria Zuzenean 2007 - kewego
Euskal Herria Zuzenean 2007 - kewego

Euskal Herria Zuzenean 2007 - kewego
bilduma

Basetxe gaztetxetik irteera antolatu da Euskal Herria Zuzenean festibalera!! Etorri nahi baduzu izena eman ekainak 15a baino lehen basetxega@hotmail.com-en.
3 egunetarako SARRERA: 40 euro

Antolatzailea: Trapagarango Basetxe Gaztetxea

ZORIONAK MIKEL!!

Dakizuen lez zapatuan Enkarterriko bertsolari txapelketa antolatu zen Sodupen. Hirugarren urtea Enkarterrin txapelketa egiten zela eta lehenengoa seikotea osatzen zela.
Zoriontzekoa benetan bai bertsolarien lana bai ikusleen erantzuna, aretoa bete egin baitzen. Egoera desberdinei aurre egin behar izan zioten gure sei bertsolarik; pintball-ean jolastu, pintadak garbitu, euskara ikasi…ez zen lan samurra izan, baina ederto aritu ziren.
Hala ere, betiko lez, txapela eta txapeldun bakarra egon behar. Aurrekoan Trapagarango Jon Barrokalek eraman bazuen ere oraingoan Txapela Barakaldora joan da, ZORIONAK MIKEL!
Txapelketako bideoa eta argazkiak